Orri honetan euskalkien kokapena eta horiei dagozkien herriak aurkituko dituzu, bi sailkapen desberdinen arabera: Louis Loucien Bonaparteren sailkapen tradizionala eta Koldo Zuazoren egungo sailkapena. Horietako bakoitzean klik eginez gero, euskalkiaren deskribapena aurkituko duzu, eta horri dagozkion herriak.
Gipuzkera
Arturo Campionek, Bonaparte printzearen mapatik abiatuta, Nafarroako gipuzkeran sailkatu zuen Burunda (Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku), Ergoiena (Lizarraga, Dorrao, Unanua) eta Etxarri-Aranazko euskara. Arbizutik aurrera, berriz, iparreko goi nafarrera hasten da.
Baina "Nafarroako gipuzkera" etiketa horretan herri guztiok sartzen badira ere, ezin uka euskalki muga bat guztiz argia dagoela Etxarri eta Bakaikuren artean, hau da, behialako Arañaz eskualdearen (Etxarri eta Ergoiena) eta Burundaren artean.
Horrez gain, gipuzkera izena bera ere ez da agian oso egokia, eztabaidagarria baita hizkerok gipuzkerarekin batera sailkatu behar ote diren. Ikertzaileak ez dira denak bat etorri horren gainean. D. Intzak, konparazio, haserre antza hartzen zuen iritzi hori "Burundako´ko Euskalkia" artikuluan (Euskera III 1922, 3-42):
"L.L.Bonaparte´ren ondotik Kanpion jaunak bere Gramatica´n esan zuan: Naparroan Gipuzkoako euskalkia itzegiten dute urrengo errietan: Ziordia´n, Olazagoitia´n, Altsasua´n, Urdiain´en, Iturmendi´n, Bakaikoa´n, Lizarragabengoa´n, Etxarri Aranatz´en, Unanua´n, Lizarraga´n, eta Dorrau´n (Torrano).
Baño Burundako euskalki orain argitaratzera goazena ez da Gipuzkoakoa, ezta orren aide urbill-urbilla ere.
Gipuzkokoa izatekotan orko urbillengo errietatik sartua izango zala igarririk, Ortzautze´n egon nintzan, baita Segura´ko auzo Urtsaran deitzen duten Naparroko mugatik urbillenekoan. Bi alderdi auetan euskalki berdin xamarrak upatu dittut, baño Burundakotik oso bestelakoak, garai geienetan."
Hizkuntzaren bizitasunaz den bezainbatean ere alde handiak nabari dira: Ergoieneko hiru herriak izanen dira sobrare euskarari bizienik eusten diotenak, euskaldunen proportzioa % ehun inguruan egoten baita. Etxarri Aranatzen proportzio horrek franko behera egiten du, (zenbait iturrik diotenez % 50eraino). Burundan, sartalde muturreko hiru herrietan -Ziordia, Olazti eta Altsasun-, euskera itzalia edo itzali hurren da. Iturmendin ere hizkuntza azken hatsetan dago, eta Bakaikun ere, egoera hobexeagoa den arren, zahar jendearen ahoan baizik ez da aditzen euskararik. Hala ere, ikuspegi tamalgarri honen erdian Urdiain dago, harrigarri bizirik mantentzen baitu euskara, inguru guztian herri erdaldunduak dituelarik.
Inork xeheroagoko informazio nahi badu, Etxarri-Ergoienetako euskararen deskripzio zehatza aurkituko du Etxarri Aranazko Euskara eta Arañaz Elkarteko Hiztegia liburuan (Rafael Carasatorre, Jose Luis Erdozia eta Eugenio Ulaiar). Burundarako ikus Kandido Izaguirre, "Altsasuko euskeraren gai batzuk" eta Damaso Intza "Burundako´ko Euskalkia", Euskera III (1922), 3-42.
Euskara mintzatuaren ezaugarri orokorrez gain, Nafarroako gipuzkera honako ezaugarrietan aldentzen da batueratik:
morfologia (aditza, izena), fonetika, lexikoa eta sintaxia.
MORFOLOGIA
ADITZA
1-Adizki sintetikoen lehenaldian -a- agertzen da: nakan, zakien, ... etb., (batua neukan, zekien... etb.):
berdiñe gertatu behar zakiyola 
2-Nafarroako euskara gehienean bezala (Pirinioko hizkeretan ezik, baina bai aezkeran ere), nitzen erabiltzen da Nafarroako gipuzkeran, -n- gabe (bat. nintzen):
eta aitte galduko ote nitzen bildurraaki garraxis 
3-Gipuzkeran bezala, laguntzaile iragangaitzean -a + -e ondorengo kontrakzioa -a- da: zan, ziran etb. (batua zen, ziren etb.):
hasi zan ikusita Urbasan gertatzen ai dana 
Nitzen, giñen eta antzeko adizkiak ere aditzen dira baina bokal harmoniaz sortuak dira (ikus 33. puntua), eta orobat itxurazko zen adizki bat:
4-Era berean, erlatibo formak ere sartalde eitekoak dira: dan, dala, etb. (batua den, dela):

eztakibielakos mendiko girue nola dan da errespetatzen 
eztana gelditzen minutu batien de 
Baina zenbatzaile orokorra, jatorri berekoa delarik, dena da Etxarri-Ergoienetan (Burundan dana):
5-Batuerazko -te aditz pluralgilea (dute), -(b)ie da Etxarrin, Sakanan bezala (debie, zabien, dakibie, etb.):
eztakibienak mendiye errespetatzen 

eta ez zugubien erabaitzen gauze 
iak eztebiela hondatzen iak bizi behar dien lekube 
beix e bota in dittubiela aurten 
Jatorriz, seguraski -ie- da hemengo pluralgilea (<-ee?), beste zenbait adizkitan ikusten denez (zailtzien “zebiltzan”, non -ie- pleonastikoa den, doazte, zijoazten eta kalakoetan bezala), eta -b- hori analogiaz sortua da, laguntzaileko adizkietatik (debie, zabien) gaizki moztuz aterea, hor -u-tik heldu baita (<*deu+ie, cf. lehenaldian dau “du”).
Baina Ergoienean -e dugu:
6-Era bertsuan, batuazko -e- morfemarako (zaie, die, etb.), iparreko goi nafarreran eta hegoaldeko goi nafarreran -ote- dugun lekuan, -obie- dugu Etxarrin eta -oe- Ergoienean (cf. iparreko goi nafarrera 7):
ardiyai gustatzen dakiyobielakos gehiei 
7- -zu morfemaren plurala (batua -zue) -zubie da Etxarrin (hor ere seguraski -ie tik, -b- erantsia delarik):
zer iruitzen dakizubie hau, zer iruitzen dakizubie beste 
8-Ergoienean, berriz, -zie (dezie, dakizie), hegoaldeko goi nafarreran eta iparreko goi nafarreraren parte batean bezala:
9-Laguntzaile iragankorraren orainaldia gipuzkera kutsukoa da Etxarrin (det, dezu, deu, degu, dezubei, debie), baina Ergoienean eta Burundan -o- dun adizkiak era erabiltzen dira:
Nik lan in dot behieki eta idiyeki 
10-Eduki aditzaren adizkiak -aka- erakoak dira Etxarrin eta Ergoienean (daka, dazka, zazkan). Baina -uka- erakoak Burundan:
geau bagendukatzien ikaagarrizko hiru arbola 
11- -n bukaera duten aditzetan (edan, egon, izan etb.), geroaldiko forma oso aldakorra da: Etxarri-Ergoienetan -nko erako formak aditzen dira (fanko, izanko...), dudarik gabe oso berriak (cf. hango, hemengo... etb.):
"Zu ez ba zaa trebe, al dotena nik inkoot, gizona" 
alkar jokan aspaldiyen ionko uzkeke 
Baina -en erakoak ere badira, bai eta, itxuraz, bestelako bukaera duten aditzetan ere:
Burundan -ain ebakitzen dira bukaera horiek, Nafarroako euskara gehienean bezala:
12-Nor-Nori sailerako (batua zitzaion etb.), -KI- erroa erabiltzen da Etxarri-Ergoienetan, Sakanan bezala (cf. iparreko goi nafarrera 9), bai eta lehenaldian ere:
buruzagie esaten dakiyok, oai aguazilla esaten diore 
eztakitena gustetu, eztotena entendittu 

nai iruditzen dakit hori biharrezkua litzekela, ezta? 
berdiñe gertatu behar zakiyola 
Baina Burundan, berriz, adizki estandarrak erabiltzen dira, -za- errodunak (zaio, zitzaion):
Asko gustatu zaira nei dantzia, asko 
13-Normal erabiltzen dira, Sakana guztian bezala, -rik
erantsitako partizipioak (-turik etb.):
14-baina gipuzkera kutsuko -ta formak ere ezagunak dira eta ugaltzen ari dira, antza:

15-Era berean, maiz aditzen dira -ikako (bokal harmoniaz -ikeko) tankerako izenlagunak (gipuzkeraz -tako/-dako):
16- Aurreko ezaugarri sistematiko xamarrez gain, esan gabe doa euskalki honetan estandarraz kanpoko makina bat adizki aditzen direla. Batuazko bertsioak argitzen du kasuan kasuko baliokidea zein den.
kus giñuben interesgarriye izengo litzekela (litzateke) 
ta ez giñekigun (genekien)ez iak eta ez guk 
eta ez zugubien (ziguten) erabaitzen gauze 
alkar jokan aspaldiyen ionko uzkeke (hituzke) 
Eta dotriñea, klaro, preguntatu in zuuten (zidan) 
holaxe ibiltzen gindan (ginen) 
jendiak ibazi iten dau (du) asko 
Morkotsa esaten gendean (genion) guk 
nolabaitte ux garbitan den (dauden) 
17- Nafarroako gipuzkerak, beste hainbat euskalkik bezala, berritu egin du -t akabera duten adizkien erlatibo forma. Euskalki guztietako forma zaharra -dan, -dala (dudan, dudala, zaidala, etb.) zen, baina gaur doten, dotela, dakitela, etb. aditzen dira maizenik, dot, dakit, eta antzeko forma lotugabeen gainean berreginak:
eztakitena gustetu, eztotena entendittu
18-Alderantziz, Burundan -da erako forma lotugabeak ageri dira, Ultzaman edo hegoaldeko goi nafarreran bezala, forma lotuetatik atereak:
Asko gustatu zaira nei dantzia, asko 
19- -lako kausa atzizkiak -lakos aldakia du:

IZENA
20- Pluralean ez dira bereizten nor eta nork ( -ak/-ek):
billera at uraitu giñuben Probintzia aldeko ta naparrak 
21-Instrumentala -s da Etxarri-Ergoienetan:

Baina Burundan -z forma estandarra erabiltzen da:
ta faten gindan San Pedrora oinez 
22-Nondik kasua egiteko -ti erabiltzen da, -k gabe. orobat jatorri bereko -gatik atzizkian: -gati.
horreati aukeratu giñuben hori
zengati biyek ttattarrito atzuk dian
23- -arendako erabiltzen da eta ez -arentzat.
24-Burunda, Sakana eta Ergoien osoan, zertxobait zabaldu da -tik>-dik eta -ko>-go arau morfonologikoen aplikazio eremua, eta edozein kontsonanteren ondoan daude indarrean (eta ez beste euskalki gehienetan bezala n eta l-5en ondoan bakarrik: Aizkorazargo, Ondazgo (<Ondatz), Miguezgo (<Miguetz)... etb.
25-Artzain, arrain, haurtzain, eta antzeko hitzetan -ai erako formak erabiltzen dira, iparreko goi nafarreran (Baztanen ezik) eta hegoaldeko goi nafarrera guztian bezala: artzai, arrai, haurtzai etb.:
Orduben artzeiek lehendabizi, ezta? 
26-Erdarazko -ón bukaerari bere hartan eusten zaio maileguetan (batuaz maizenik -oi): kamiona, botona. (baina ez zaharrenetan: arratoi).
27-Burundan a organikodun hitzak -ea jokatzen dira artikulua jasotzean, bizkaieraz bezala:
Asko gustatu zaira nei dantzia, asko 
Lenoko jotia eta dantzia sanuo zan askoz e 
Etxarrin eta Ergoienean ez da izaten halako arau fonologikorik, baina Ergoienean ere aditzen da inoizka -ea hori:
Eta dotriñea, klaro, preguntatu in zuuten 
28-Ergoienean soziatiboaren -eki aldaki bat aditzen da, baina -ekin forma estandarrarekin lehian:
Nik lan in dot behieki eta idiyeki 
nola basuen egurretan, bi pareeki iguel, nola mendiyen egurretan 
29-Datibo plurala -ai da:
ardiyai gustatzen dakiyobelakos gehiei
FONETIKA.
30- -i ondorengo asmilazio bustidurak klarki bereizten ditu Burunda (batere ezbaitago) eta Etxarri-Ergoienak (oso fuertea):
berdiñe gertatu behar zakiyola
kus giñuben interesgarriye izengo litzekela 

nei ez geo rekordatoio auskaldunik iñ, e! 
mendiyoiten alleatzien jende arrotzok 

beie behar ttu kondizio batzuk urtzeko ta 
Cf. Burundan:
ta faten gindan San Pedrora oinez 
31-Etxarri-Ergoienetan, deklinabidean -i eta artikuluaren artean -y- iragaitzazko soinua sortzen da, gipuzkeran eta iparreko goi nafarreraren parte batean bezala: mendiya, ttikiya, herriya.
eztakibienak mendiye errespetatzen 
Gizakiyek lan gehiao, gizakiyek
Erakusle aurrean ere gertatzen da:
mendiyoiten alleatzien jende arrotzok
Burundan ere aditzen da:
Baina zalantza askorekin:
32- -u ondoren ere, -b- epentesi bat sortzen da herri hauetan beretan: burube, alube, sakristaube:

Bei, ni auskaldun lekuben jaiaua 
Burundan, fenomenoa aldizka aditzen bada ere, askoz bakanago gertatzen da eta askotan ez da batere gertatzen:
33-Etxea eta astoa bezalako hitzetan, Etxarri-Ergoienetan -e- hori itxi eta -i- bihurtzen da:
gaurko egunien desparasitantiek 

Burundan ere izaten da holako zerbait baina askoz ere bakanago gertatzen da:
cf. inflexiorik gabe:
34-Bokal harmonia (dirua>dirue, ogia>ogie) oso fuertea da Etxarri-Ergoienetan, Sakanan bezala, nola morfema artean nola morfema barrenean:

Nafarroako gipuzkeran, i eta u oso azalekoak (e eta o-tik eratorriak, ikus 33. puntua) diren kasuetan ere gertatzen da harmonia, Bizkaiko euskalki zenbaiten antzera eta Nafarroan beste inon ez bezala:
gaurko egunien desparasitantiek 
Burundan ere joera zerbait bada harmonia egiteko, baina ez hain sistematikoa:
Oaiko gaztiek... oaiko gaztiek 
35-Iparreko goi nafarreran ez bezala, Nafarroako gipuzkeran oso bakan baizik ez da gertatzen deklinabideko hiatoen asmiliazio erabatekoa (baserrin, ogik, etxek, eskuk, etb.). Aldizka, halare, halako batzuk aditzen dira:
denboa gutxiko laister eltzik itea 
Bea beharrik gu beste pasta klase atekok gaituk 
Baina jeneralean beren hartan eusten zaie hiatoei, aipatu iragaitza soinuak lagun direla (cf. 30 eta 31):
gaurko egunien desparasitantiek 
eztana gelditzen minutu batien de 
alkar jokan aspaldiyen ionko uzkeke 
36-Nafarroako gipuzkerak bere-bereak ditu (baina Sakanan ere gertatzen da) kontsonante bat galdu ondoren elkar jotzen dutela gelditu diren bokalen asimilazioa, batez ere deklinabidean, -r- galtzearen ondorioz: amaakin (<*amaekin <amarekin), Rosaritooki (<*Rosaritoeki <Rosaritoreki), katubaana (<*katubaena <katubarena), goldaaki (<*goldaeki <goldarekin, golda “arado”). Ageri denez, bokal atzekariena nagusitzen da.
37-Hortik bokal luze (bikoitz?) mordoa sortzen da:

Ergoienean hitz barrenean ere gertatzen dira asimilazio horiek: ataa “atera”<atea<atera; paatea “pareta” <paetea <paretea; abaatsa<abeatsa<aberatsa... etb. Baina ez Etxarrin: atia “atera” (<atea<atera); abiatsa “aberatsa” (<abeatsa < aberatsa).
38-Aditz zenbaitetan aldizka aferesia (lehenbiziko bokala galtzea) gertatu da:

39-Maizago gertatu da partizipioak azken bokala galtzea laguntzailearen eta behar edo nahi-ren aurrean direla (apokopea):
Eman zuuten zaplasteko at , Hara! Zeruko izarrak eta guzi ikus nittuna, e!! 
40-Etxarri-Ergoienetan, joeraz, ai diptongoa ei bihurtzen da, Sakanan bezala:

Bigarrena de bei, eta artue de bei, eta erremolatxa de bei 
41-Burundan alderantzizko bilakaera gertatzen da: ei>ai: goizai “goizegi”.
42-eu diptongoa au bihurtzen da Nafarroako gipuzkera osoan, Ultzaman bezala:

Goaiko auskerooi eztot entenditzen! 
jendiak ibazi iten dau [<deu] asko 
43-Badirudi denboraz r/d nahasketa izan zela, nahiz gaur, antza ez dagoen. Adibidez de aditzen da beti ere-ren ordez: ni de bai (ni re bei):
44-Joan, jarri, jasa, jende eta antzeko hitzetan Nafarroako gipuzkerak j du hasierako soinua:
mendiyoiten alleatzien jende arrotzok 
alkar jokan aspaldiyen ionko uzkeke 
LEXIKOA
45-Nafarroako gipuzkera, beste arlo guztietan bezala hitz-kontu ere oso euskalki karakterizatua da. Asko dira herri hauetan baizik aditzen ez diren hitz, aldaki eta adierak: udx “ur” (dx hori afrikatu sabaikari ahostuna da; hitz honetan besterik ez da erabiltzen); itzoo edo itzoi, “igo” (seguraski *itzoge batetik; cf. hegoaldeko euskara itzego “zaldiz ibili”, itzegaitabere “zamari”; itzoo Sakanan ere erabiltzen da); erabai “erabaki”; ebai “ebaki”; urai “eduki” (hiru hitzotan ageri denez, batuazko -ki aditz morfema -gi da hemen, Bizkaian bezala); ezan “izan” (Ergoienean bakarrik); bekala “bezala” (Ergoienean bakarrik); buruzagi “almiente” (albinte ere esaten da maiz); intxor “intxaur, intxaur”, arrontz “arraultz”; raso/arraso “arras, erabat, arrunt”; apiz “apaiz” (Burundan bakarrik; Etxarri-Ergoienetan apez); eta azkenik eltzik itea fan “hil” bezalako esapideak (eltzeak egitera joan):
eta ez zugubien erabaitzen gauze 
ba gehio estudio in be, gehio arduraik urai be 
buruzagie esaten dakiyok, oai aguazilla esaten diore denboa gutxiko laister eltzik itea
46-Franko dira, bestetik, ez euskalki honetan bakarrik baina bai maizenik Nafarroako euskalkietan aditzen diren hitz eta aldakiak: goartu “ohartu, konturatu”; Probintzia “Gipuzkoa”; baia “baina”; fan “joan”; orai “orain” (Etxarri-Ergoienetan goai ebakitzen dute; Burundan oai); iyor, iyora, etb. “inor inora etb.” (azken lau aldakiok, harrigarria badaere, zaraitzuera eta aezkerarekin amankomun ditu); oldio “goroldio”; bage “gabe”(bee ebakitzen dute Etxarrin, eta bai Ergoiena eta Burundan); beix “berriz” (hegoaldeko gipuzkeran ere bai); trebe izan “gauza, gai izan”(Nafarroako euskara gehienean; cf. erdaraz atreverse); gizaki “gizaseme” (termino markatua, emakume-rekin aurkez aurk); irruti “urruti”; saldo “(ar)talde”:

primera komuniyua ein eta kasik goai bittartien 
Oaiko gaztiek... oaiko gaztiek
erreketan ioten dien oldiyo ta belarrak 

47-Nafarroako gipuzkeran eta oro har euskara mintzatuan erdaratiko mailegu asko erabiltzen dira. Batzutan oso hitz orokor eta zabalduak dira (entendittu); batzutan, berriz, ez dira inoizka baizik esaten: preguntatu. Ohargarria da nola erabiltzen duten tia “izeba” hitza, beregaingo izen gisa, baina izu, berriz, izen berezi baten aurrean (izu Petra):
Tia, bea zu, ordia, auskaldune za
Hala esan zien izu Petrak. Bei. 

Maiz, erdarazko tarteki bat sartzen da euskarazko esaldi batean, eta maiz, halaber, zenbakiak erdaraz esaten dira:
zengatik gue aitta izan da toda la vida izutiye basuen da ibiltzeko 
SINTAXIA
48- -n bidezko erlatibo murriztaileak libre du denetariko harreman gramatikalak adieraztea, euskara idatzian debeku litzatekeen kasuetan ere:

49-Euskalki guztian erabiltzen da zer(en)gati kausa juntagailua, dela hutsik, dela adizkian -n duela:
zengatik gue aitta ezan da toda la vida izutiye basuen da ibiltzeko
zengati biyek ttattarrito atzuk dian
50-Nolabaitte (adizkian -n duela) euskalki honetako juntagailu esklusiboa da, Etxarrin behintzat:
Ta nolabaitte hemen Sakanan eztien nolanahi ikusten 
51-Hitz ordena euskara idatzian baino askoz libreagoa da. Maiz aditzen dira batuan agramatikalak liratekeen esaldiak: adibidez, adizki sintetiko bat ba gabe esaldi buruan: