Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-065

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Iñaki Gaminde
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:11:05
gramatika: sintaxia Mendian ibiltzea ona da, umeei jolastea gustatzen zaie, atea ixtea ahaztu zait, bihar etortzea hobe da, hemen egon gaitezen nahi dute, bihar etortzea nahiago dut, ongi ez ikusteak buruko mina ematen du, garia ereteari utzi diote, erretzeari utzi dio, zu ikusteaz pozik nago, azkar ibiltzeagatik erori da, ez dut zuk egiterik nahi, ez dut ekar dezatela eskatu, amak hemen egoteko esan du, hau erosi dut umeari emateko, hori etortzear dago, ez du jateko gogorik, erortzeko beldurra du, ama ikustera etorri naiz, itxoiteaz asperturik nago, aguro bukatzen saiatuko naiz, belarra mozteaz nekaturik nago, erosteaz oroitu naiz, oroi zaitez erosteaz, horrek badakite egiten, hartzera ausartu da, pasatzen utzi didate, jaten eman didate, horrek ikasten jarraitzen du, hori zaila da sinisten, hori erraza da sinisten, honek txistua jotzen ikasi du, egiten irakatsi diot, horri euskaraz hitz egitea ahaztu zaio, jaten hasi naiz, janaria berotzen jarri dut, bukatzen lagundu diot, hori lapurtzen hartu dute, afaltzera gelditu da, ez ibiltzea txarra da, ez afaltzearren joan dira, barazkiak jaten ditut ez loditzearren, dena ekartzeko esan zaizu, ez duzu joan beharrik, badakit zer esan, berandu etorri izanaz damutzen naiz, dena jan ez izanaz damutzen naiz, hemen jaio naiz, Iruñetik ekarritakoa gordeta dago, hau amak egina da, bukatzen duzunean etxera joango gara, erosten duzunean erakutsiko didazu, ateratzerakoan itxi atea, etortzerakoan ikusi zaitut, bazkaldu eta gero joango gara etxera, mendian geundela agertu zen, zuek bukatzen duzuen bitartean etxeraino noa, lan egin ondoren jango dugu, euria hasi denean kanpoan geunden, hori egiten duzun bitartean presta iezaiozu bazkaria, ailegatu orduko ohera joan zen, piztu baino lehen lehioa isten dut, bukatzen duzunerako etorriko da, etorri zenetik ez dut ikusi, bukatu arte itxoingo zaitugu, etortzen den bakoitzean afaltzen gelditzen da, gaixotu eta gutxira hil egin zen, bazkaldu baino lehen garbi itzazu eskuak, gu joan ginenerako joanak ziren, etortzen den aldiro zerbait ekartzen du, zuk esan bezala egin dugu, entzun orduko ezagutu dut, horrek bezala egin dut lana, horrek jakingo balu bezala hitz egiten du, hori aita bezalakoa da, txakurrak zarata entzun orduko egiten du zaunka, zuk erakutsi didazun liburuaren antzekoa ekarri dut, hartu orduko jaten ditu, dendara joan naiz alkandora bat erosteko asmoz, zuk ikusitako gazta bezalako bat ekarri dut, esaten dutenez etxea salduko dute, hori apurtuta dago, askoz etorri diren arren denek afalduko dute, etxetik ateratzen txakurrak kosk egin dio, hori esatearekin ez dudu deus konpontzen, hori bezain handia zara, ni zu baino gazteagoa naiz, zenbat eta gorago hobeki ikusten da.
A02 00:11:05
00:17:45
gramatika: sintaxia Janaria amak esaten duen bezala prestatu dut, aberatsa bailitzan gastatzen du horrek, horrek zure antza dauka, datozen heinean esertzen dira, gurekin hitz egiteko asmoz etorri dira, irabazten duten heinean gastatzen dute, aitak duen alkandora berdina erosi dut, hori esanda dago, goiz etorriko balitz ere ez genuke ikusiko, dirua hartuta joan zen, egin esanda nahikoa da, etxe zaharrak desagertzen doaz, geroz eta txikiago eta hobe, hori geroz eta handiagoa da, herrikoa izan arren ez dut ezagutzen, hori askoz errazagoa da, horrek anaiak adina jan du, nik baino gehiago ekarri duzu, hainbat eta gehiago ekarri eta hobe, geroz eta gauza gehiago daude, ez da etorri berandu delako, gaur astelehena denez lanera joan naiz, egiten dituen heinean saldu egiten ditu, esan dutenaren arabera gero etorriko dira, ogia gordeta daukat, kanpotarra den arren euskara ikasi du, hori ekarrita ez dugu ezer egiten, afaltzen geundela argia joan da, lan eginez zerbait egingo dute, zuk ikusi duzuna bezain handia da, autoan joanda ere ez ginateke ailegatuko, amak esan adina ekarri dut, horrek guk baino gutxiago erosi du, askoz gehiago ekarri dute, horrek kanpotarra denez ez daki euskaraz, banoa berandu da eta, oinez bada ere joan egingo gara, belaunikoz eskatuta ere ez diot emango, eraman ezazu euritakoa euria egingo duela dirudi eta, hemen gaudela aprobetxatuz ikustera joango gara, etor daitekeenaren beldur da, gaizki egitekotan hobe da uztea, kotxez joanez gero lehenago hel daiteke, hemen jarri behar dut bestela ez dago lekurik eta, hasi zarenez bukatu, hau eguraldi txarra izanik ere ez da etxean gelditzen, nahi gabe ere egin du, ken dakiotenaren beldur da, gaizki hitz eginez gero hobe isilik egon, dena jan behar duzu bestela txiki geldituko zara, behin hasiz gero bukatu beharko da, eguraldi ona eginez gero mendira joan daiteke, etorri ez bada ere ez da inporta, ikusi gabe ere ezagutu dut, goiz ez ailegatuta ezin da ikusi, ongi ez egon arren balio dezake, etxean egongo naiz bestela tabernan, autorik gabe ezin daiteke joan, eskatu gabe ere eman egin digute, itxi ezazu leihoa hotz egiten du eta, han geundela ama etorri zen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-065-A 17:55