Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-002b

  • Grabazio data: 1982-08-20
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:00
sinesmenak Behiak zaintzen ari zen mutiko bati Ama Birjina agertu zitzaion, eta han, Abaurrepeko barrutian, kapera txiki bat egin zuten. Gero Otsagabian, Muskildan, berriro agertu zen eta ermita txiki bat egin zuten, eta ermitaren ondoan etxeak. Erromeria egiten dute hara. Dantzariak Ama Birjianaren aitzinean dantzatzen dira.
A02 00:05:01
00:13:30
bizimodua, euskara: galera Puntua egiten du, eta lehen ardatzarekin eta urkilarekin iruten zuen, dena etxerako. Hamalau urte zituen arte eskolara joan zen. Han idazten eta irakurtzen baizik ez zuen ikasi. Alorretan eta aziendekin lan egiten zuen. Gero ezkondu eta seme-alabak zaindu zituen. Oso gutxitan atera da Otsagabiatik. Negua Iruñean ematen du semeekin, eta uda Otsagabian. Oso gustokoa du herria. Oriko txoria Orira. Apaizak gogorrak ziren dotrinarekin. Orain errespetu gutxi diete apaizei. Orain karrikara ateratzen da puntua egitera eta lagunekin hitz egitera, erdaraz, inork ez baitaki euskaraz. Bere adinekoek soilik zekiten euskaraz eta gehienak hil dira. Orain lehen baino azienda gutxiago dago. Orain patatak ereiten dituzte.
A03 00:13:31
00:15:00
gaztaroa Gazteak zirelarik ez ziren ateratzen herritik oraingo gazteak bezala. Igande arratsaldeetan paseoa egiten zuten. Musika eta dantzaldia Inauterietan, Santiagoetan eta jaietan bakarrik zegoen.
A04 00:15:01
00:16:18
gramatika: lexikoa Urteko hilabeteak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-002b-A 16:22