Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-003a

  • Grabazio data: 1982-07-13
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Urbano Egozkue
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:00
etxea Urtegia egin zutenean etxez aldatu behar izan zuten. Hasieran ez zeuden kontent baina orain bai.
A02 00:02:01
00:08:17
euskara Joan den urtean bizkaitar batzuk etorri ziren Eugiko euskara grabatzera. Eugiko euskara ezberdina da. Tolosakoa bai euskara polita. Alde guztietako euskara, arreta jarriz gero, ulertzen da. Haien artean eta herriko beste euskaldunekin beti euskaraz mintzatzen dira. Ikasitako euskara ezberdina da. Gazte aunitzek ikasten dute euskara, baina ez dakite ongi guraso erdaldunak dituztelako. Euskaraz hasten dira mintzatzen, baina ez dakite segitzen. Euskara etxean neba-arrebekin ikasi behar da.
A03 00:08:18
00:11:50
bizimodua Gutxitan joaten dira Iruñera: erosketak egitera eta medikuarenera. Gazteak zirenean sanferminetara joaten ziren. Harrobia. Zubirirekiko harremanak.
A04 00:11:51
00:15:00
jaiak Lehen txistulariak, atabalariak eta dantzariak baziren, eta gazteek ere ikasi zuten, baina orain jaietan bakarrik ateratzen dira. Orain gazteak kotxeekin jaia den tokira joaten dira. Lehen Inauteri ederrak egiten ziren, orain ez.
A05 00:15:01
00:17:33
euskara Mezak beti erdaraz izan dira. Apaiza euskalduna da eta mezak euskaraz ematen hasi zen, baina jendeak ez zekien erantzuten. Joan den urtean Urepelera joan ziren han bizi zen arrebaren hiletara, dena euskaraz izan zen eta xarmanta.
A06 00:17:34
00:20:50
gramatika: tratamenduak Zuketa erabiltzen dute. Iragin hiketan egiten dute, baita apaizarekin ere. Zuketa politagoa da. Aita eta amarekin zuketa egiten zuten. Apaizari berorri, erdaraz "de usted". Gero apaiz gazteak haurrei "de tú" mintzatzen irakasten hasi zitzaien, eta hori ere ez dago ongi.
A07 00:20:51
00:22:52
ura Urtegian ezin da bainatu edateko ura delako, hala ere batzuk sartzen dira. Ura Iruñerrian edatekoa da.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-003a-A 22:56