Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-008b

  • Grabazio data: 1993-01-19
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: A. Servan
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Oso ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:13:40
ogibideak: musikaria Aurkezpena: Musikaria eta dantzaria izan zenaren alabak bere aitari buruz hitz egiten du: (03:10") Hamasei-hamazazpi urte zituela hasi zen jaietan jotzen. Magdalenako batzuekin eta bere aitarekin ikasi zuen. Klarinetea jotzen zuen berak eta orkestra bat sortu zuten. Eskolako fanfarrean aurkitzen zituen musikariak. inauterian hasi eta garizuman bukatzen zuten. Garizuman haurrak dantza-iauziak ikastera joaten ziren.
A02 00:13:40
00:23:05
inauteriak, jaiak Faustinen amak ere bazekizkien dantza-iauziak. inauterietan dantzariak galtza eta ator zuriz, espartinez, boneta gorriaz eta bizkarrean zinta koloredunez janzten ziren. Eskuan makil koloredun bat zeramaten. Bolant-dantza. Inauterietako pertsonaiak: zapurrak, jaun eta anderez jantzitako bi gizon, basandereak, hartza, errementariak. inauteria zen dibertimendua egiteko garai bakarra. Herriko jaietan betiko dantzak dantzatzen ziren: baltsea, txotisa, mazurka, fandangoa eta koadrilak. Bukatzeko dantza-iauziak. Jaiak bukatzeko, hirugarren egunean, farandula egiten zen.
A03 00:23:05
00:47:40
dantza, gizon/emakumeak, ogibideak: musikaria Emakumeek ez zuten parte hartzen euskal dantzetan. Basandereak eta baita Zuberoako kantinerak ere gizonezkoak ziren. Gero, emakumeak sartzen hasi ziren. Ongi dantzatzen zutenak bakarrik aritzen ziren garai haietan. Aita beti zebilen kanpoan. Hura zen bere lanbidea, musikaria zen. Bere anaia hemeretzi urterekin gerrara joan zen eta hogeita hiru urterekin dena utzi zuen musikari izan nahi zuelako eta Tolosara joan zen ikastera. Aita hil eta gero orkestra bat egin zuen, aitak egiten zuen bezala. Aita 1936an hil zen, baina jarraitzaileak izan zituen, hala nola Manex Urruti. (32:28") Orain dena arinago dantzatzen da. Neskek ez zuten dantza-iauzirik dantzatzen. Espainia aldean hasi ziren neskak dantzatzen eta orduan hasi ziren han ere. (Frantsesez) Bere aitaren lanaren jarraitzaileak. (Frantsesez) Soinuaren inguruko guztia. (42:30") "Ramuntxo" orkestrak jotzen du. (44:00") Beñat Katxetaburuk Bolant-dantzaren musika jotzen du. (45:30") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-008b-B 47:41