Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-052a

  • Grabazio data: 1995-03-14
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Kontrabandaz
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:17:35
kontrabandoa, merkantzia Aurkezpena. (01:30") Txiki-txikia zenetik ezagutu du berak kontrabandoa. Mando, behi zaharrak, ardiak, paketeak... pasatzen ziren bere bordatik. Paketeetan botilak, tabakoa, botoiak... izaten ziren. Bere amaren aldetik denak ziren kontrabandistak. Mandoak Hazparnetik heltzen ziren eta gero "sokan" pasatzen ziren. Mandoen kontrabandoa. Hamazazpi urterekin hasi zen morroi lanean. Horren aurretik behorrekin egiten zuen kontrabandoa. Kontrabandoko peoiak nekazariak izaten ziren. Kamioi-piezak Gipuzkoa, Bilbo eta Iruñera eramaten ziren. Kobre asko ere pasatzen zen. Kontrabando asko ere Suizatik zetorren. Karabineroek oso erraz saltzen zuten beren burua. Zaindairek ez hainbeste. Jende eta juduen pasa ere bazegoen. Alemaniarrek eta amerikarrek zeudenean koronel euskaldun batzuek egindako letra batzuk erabiltzen zituzten, artzaintzan ari zirela esanez. Alemaniarrek zenbait kontrabandista hil zituzten, baina beraiek, gazteak, ez ziren beldur.
A02 00:17:35
00:25:50
juduak, kontrabandoa (19:43") Inoiz ez du espioirik ezagutu. Mahastietako etxolatan izkutatzen zituzten familia juduak. Egun batez egoten ziren han. Berak ez daki nola heltzen ziren haraino. Mugatik bestaldera Elizondo aldera oinez joaten ziren asko. Han askeak ziren. Beraiek gazteak zirenean bazeuden salatariak. Euskaldun asko harrapatu zituzten horrela. Juduen pasak 1942tik 1944ra iraun zuen, alemaniarrak joan arte.
A03 00:25:50
00:36:10
kontrabandoa, nylona (27:35") Gerra bukatu ondoren, ganadu eta paketeen kontrabandoa ere zegoen. Sara eta Aldudekoek espainiarrekin prestatu eta Gasteiz, Bilbo, Iruña, Zaragoza eta Bartzelonara nilon asko pasatzen zuten. Luxenburgotik ekartzen zen arazorik gabe eta gero Elizondo aldera asko sartzen zen kamioi eta autoetan. Bera Bartzelonara ere joan zen. Gero 1982an bukatu zen, hamar bat urte iraun eta gero. Kobre asko ere pasatzen zen. Fraideen komentuetan deskargatzen zen.
A04 00:36:10
00:41:57
kontrabandoa, portugaldarrak Portugaldarrek ez zuten bere herrian dirurik irabazten. Frantzian, berriz, libre ziren eta denak hartzen zituzten lanerako. Portugaletik irten eta muga nola pasatzen zuten. Gero baziren ere lana zegoelakoan joaten ziren eta gero lanik aurkitu ezinean egoten zirenak. Behin gizona lanean hasiz gero, familia osoa joaten zen. Beti egon da portugaldar jendea pasatzeko, baina 1963 eta 1964ean inoiz baino gehiago izan ziren.
A05 00:41:57
00:47:20
kontrabandoa Kontrabandoari esker salbatu dira baserri asko. Nekazaritzak ez zuen nahikoa ematen. Sara, Baigorri, Aldudes... kontrabandoari esker bizi izan dira. Kontrabandoa asko aldatu da. Gaur egun bada zikinkeria, droga eta dirua. Berak ez luke inoiz onartuko droga pasatzerik, jadanik eskeintzak izan baditu ere. (46:10") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-052a-A 47:20