Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-088b

  • Grabazio data: 1996-11-04
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Leoni Airè
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Bere bizia Xalbadorrekin
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
B01 00:00:00
00:01:05
Irratiko sintonia.
B02 00:01:06
00:01:25
aurkezpena Aurkezpena.
B03 00:01:26
00:01:29
Irratiko sintonia.
B04 00:01:30
00:01:41
aurkezpena Aurkezpena.
B05 00:01:42
00:01:46
Irratiko sintonia.
B06 00:01:47
00:02:04
aurkezpena Aurkezpena.
B07 00:02:05
00:02:07
Irratiko sintonia.
B08 00.02:08
00:02:18
aurkezpena Aurkezpena.
B09 00:02:19
00:03:24
Irratiko sintonia.
B10 00:03:25
00:11:04
eskola, eskola: ikasketak, euskara: debekatzea, gaztaroa Urepelen sortua, gazte denbora Urepelen pasatu. Hamahiru urteak arte eskolan eta gero serorekin. Eskola, . Frantsesez mintzatu behar ziren eskolan, euskaraz mintzo zena zigortzen zuten. Frantsesa eskolan ikasi zuen. Gogotik joaten zen eskolara, etxetik eskolara ordu bateko bidea zuten, oinez joaten ziren. Ortzantza baldi bazen, espartinak kendu eta ortotsik joaten ziren. Zazpi neskato joaten ziren elkarrekin eskolara. Eskolan ongi zebilen baina utzi behar izan zuen. Serorekin josten ikasten zuten.
B11 00:11:05
00:14:04
Irratiko sintonia.
B12 00:14:05
00:16:24
gaztaroa, lana:emakumeen lana Ostatu batean lana bazuen zerbitzen, sos pixka bat irabazten zuen eta dibertitzen zen, denbora horietan gazteek ez zuten dibertitzeko aukerarik, ezin zen kanpoan dantzan egin. Erretora eta ama oso gogorrak ziren.
B13 00:16:25
00:17:48
jaiak:Urepele Urepeleko Marka eguna.
B14 00:17:49
00:19:05
dantza: dantza-jauziak, dantza:emakumeak Dantzak: bals, tango, fandango,... Ez dituzte ikasi plazan arituz, lagunen artean ikasi dituzte, aukera zutenean, gordeka, apaizak orduan ez baitzuen deus erraten ahal. Dantza jauzirik ez dut ikusi berak Urepelen.
B15 00:19:05
00:19:41
bertsolariak: Xalbador, eskola, gau-eskola, gaztaroa Gazte zirelarik uros bizi ziren, ez zuten egun bezainbat gauza, baina besterik ez zutenez ezagutzen, zutenarekin konformatzen ziren.
B16 00:19:42
00:21:25
gau-eskola Gazterik ezkondu ziren Xalbador eta bera, Xalbador gaztetan ezagutu zuen, baina eskolan ez ziren elkarrekin, Xalbador gau eskolan ikasten baitzuen, mutilek gau eskolan ikasten zuten, neskak eskolatik ateratzean heldu ziren mutikoak eskolara.
B17 00:21:26
00:25:07
bertsolariak:Xalbador Xalbador gazterik hasi zen bertsotan, lagunen artean. Ostatuan elkartzen ziren lagunak eta kantuz aritzen ziren, eta bertsotan. Horrela hasi zen Xalbador bertsotan, poliki-poliki. Ezkondu eta bi urtez Urepele herrian bertan bizi izan ziren, gero bi urteren buruan Xalbadorrenea etxerat joan ziren. Jendeak erraten du Xalbador artzain zela baina etxeko lan guztiak ere egiten zituen, artzaina bezain laboraria zen. Xalbadorrenean Xalbadorren amarekin, arrebarekin, amatxirekin eta anaiarekin bizi ziren, Xalbadorren aita harek hemeretzi urte zituelarik hil zen.
B18 00:25:08
00:27:19
Irratiko sintonia.
B19 00:27:20
00:32:35
bertsolariak:Xalbador, lana: emakumeen lana Haurren sortzea, non sortu ziren. Lehen ez zen urik etxeetan, kanpora joan behar zen bila, baita arropa garbitzera ere, gogorra zen bizitza. Elektrizitatea hamalau urte zituelarik jarri zuten etxean. Xalbadorren amak eta amatxik laguntzen zuten etxeko lanetan. Senarrarekin lanera ere joaten zen, bertsoka joaten zenean bera etxeko lanetaz arduratu behar zen. Berrogaitazazpian irabazi zuen Xalbadorrek Saran egin zen bertso txapelketa. Beste saio bat egin zuten Donibane Lohitzunen eta han gaizki joan zen. Handik goiti bertsuka hasi zen, leku askotatik deitzen zuten.
B20 00:32:36
00:38:59
Irratiko sintonia.
B21 00:39:00
00:43:52
bertsolariak:Xalbador, lana: baserriko lanak Berarentzat plazer handia zen Xalbador bertsuka joatea eta hura itzultzean etxeko lan guztiak eginak egotea. Xalbadorren amatxi eta amaren laguntza izan zuen, haiek hil arte. Gero haurrak handitu ziren eta etxetik joan. Behiak eta ardiak bazituzten, berak jeizten zituen denak, animaliekin mendira ere joaten zen. Bordara joateko ordu bat behar zen. Mutilak izan dituzte etxean laguntzen. Auzoek elkar laguntzen zuten belarrak egiteko. Artoa ere egiten zuten. Gaztain biltzea. Arto zuritzea. Kantuz aritzen ziren arto zuriketan.
B22 00:43:53
00:44:26
bertsolariak:Xalbador Festetan aritzen zen Xalbador bertsonatan , zerri hiltzean, ardi moztean,...familian ez du entzun bertsotan.
B23 00:44:27
00:48:01
Irratiko sintonia.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-088b-B 48:01