Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-005

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Brigida Ancho Juandeaburre, Casiano Lorea
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: IR-005 eta IR-017 berdinak dira.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:08:00
bizimodua, kontakizuna Aurkezpena. Bere gaztaroan herria nolakoa zen: ez errepiderik, ez urik. Zenbait kontakizun: Krisketa apurtu eta barruan gelditu ziren. Norbaitek sute bat eragin zuen. Elurra urtzen zuten bezkoan ura lortzeko. Umeek laratzean egin zutena. Haurrak txakurra leihotik bota zuen. Lan asko egiten zuten orduan, haurrek ere bai.
A02 00:08:00
00:12:10
ogibideak: ehungilea, ogibideak: jostuna Haria egiten zuten: orraziekin ongi konpondu ilea. Muilo batzuk egiten ziren. Baziren makilatxoak bi borobilekin eta bi eskuak erabiliz luzatzen zuten haria. Artilea erabiltzen zen. Ama ikusiz ikasi zuen. Galtzerdiak, jertseak, tapeteak, atorrak eta galtzak ere egiten zituen. Joan den urtera arte aritu da egiten baina beti etxekoentzat.
A03 00:12:10
00:15:17
lana Hogeita hamasei urterekin ezkondu zen. Horren aurretik Orbaitzetan aritu zen lanean, etxeko lanetan, umeak zaintzen, ogiak egin, lixiba egin. Lixiba nola egiten zuten. Jaurrietan ere hiru udatan aritu zen lanean.
A04 00:15:17
00:16:32
familia Familia: seme-alabak eta ilobak. Bere bisitak.
A06 00:16:32
00:19:25
bizimodua Kaxianorekin da orain elkarrizketa. Aurkezpena. Lehenagoko bizia gogorra zen. Dena eskuz egin behar eta ordu asko lanean. Beti izan da nekazari eta abeltzain: behi, behorrak, ahuntzak, ardiak. Orain jendeak ez du lan hori nahi, gogorregi iruditzen baitzaio.
A07 00:19:25
00:20:50
ezkontza Errepidea berak hamabost urte zituenean egin zuten. Beti bizi izan da herrian, etxean lan nahikoa baitzuen eta. Hogeita hamahiru urterekin ezkondu zen. Herriko jendearen artean izaten ziren ezkontzak. Inora ateratzen ez zirenez, lehengusu artean ere ezkontzen ziren, bere gurasoak bezala.
A08 00:20:45
00:21:34
eguraldia: elurra, ogibideak: nekazaria Oloa aziendarentzat eta garia ereiten zuten ogia egiteko, belarra bildu, ardietan ibili. Elurte handiak izaten ziren.
A09 00:21:34
00:22:34
gaztaroa Bere gazte denboran gaizki pasatu zuen. Lau anai ziren eta ama bigarrenez ezkondu zenez bere ugazaitarekin bizi ziren.
A10 00:22:34
00:25:25
omenaldia Bere adineko lagunak gelditzen dira herrian. Ez aspertzeko paseatzera joaten da. Omenaldi bat egin behar diete. Mezatara joan, eta omenaldira joango da, baina ez da gehiago aterako. Ez zaio inoiz dantzatzea gustatu eta musika asko gustatzen bazaio ere, ez du instrumenturik jo.
A11 00:25:25
00:27:08
eskola Herrietan geroz eta jende gutxiago dago. Bera gazte zenean ume asko ziren. Eskolara denak elkarrekin joaten ziren, neskak eta mutilak. Eskolara bakarrik bi orduz joaten zen ilunabarrean eta askok egiten zuten berdin, egunean zehar etxean asko baitzegoen egiteko.
A12 00:27:08
00:27:28
euskara Beti hitz egin dute euskaraz denek. Berak esaten du berea ez zela benetako euskara.
A13 00:27:28
00:29:59
zahartzaroa Lehen bi ostatu zeuden herrian. Gazteak tabernetara joaten ziren, ardoa edan eta kartatan jolasten ziren. Orain Iruñean ez da tabernetara joaten. Neguan, Iruñean dagoenean, bera bakarrik egoten da paseatzen. Udan Abaurregainera joaten da. Agurra: elkarrizketaren laburpena.
A14 00:29:59
00:30:45
omenaldia Abaurregaineko alkatearekin elkarrizketa: herriko zaharrenei omenaldia egiten aurreko urtean hasi ziren. Plaka bat ematen zaie, baina denak ez dira joaten hamaiketakora.
A15 00:30:45
00:31:45
inaugurazioa: frontoia Aurten ere frontoia inauguratuko dute. Bertara gonbidatutako jendea.
B01 00:00:00
00:03:51
abeltzantza: behi saldoak, bizimodua, eskola Aurkezpena: aurtengo omenaldietako pertsonaiei elkarrizketa: Brigida hasten da. Haurra zeneko denboretan jende kopuru bikoitza zegoen herrian. Behi saldoak egiten ziren, bi saldotan zeuden elkartuta herriko behi guztiak eta umeek zaintzen zituzten. Bazen unaimaizter bat eta besteak hamar bat urterekin berarekin joaten ziren laguntzeko. Eskolara denbora gutxiz joaten ziren, hamabi urteak arte bakarrik. Beraiek lau anai-arreba ziren.
B02 00:03:51
00:05:16
jolasa: bilintxean, jolasa: kolunpioa Auzoko haurrak elkartzen ziren, lau-bost etxetakoak jolasteko. Zakuan ibiltzen ziren, bilintxean, kolunpio bat egiten zuten enborrekin.
B03 00:05:16
00:06:30
bidaia, eztei-bidaia Lehenengo aldiz berrogeita hamar urtetan joan zen Iruñera medikuarengana. Ezkondu zenean ere Iruñean egon zen baina hiru egun bakarrik.
B04 00:06:30
00:07:00
bizimodua: oraingoa Lehen baino indar gutxiago behar da lanerako orain baina diru gehiago behar da gastuetarako.
B05 00:07:00
00:08:26
elikadura: opilak, taloak Ogiak etxean egiten zituzten eta irina tornuan pasatzen zuten eta "menudiloa", irina baino arruntagoa, ateratzen zen eta horrekin egiten zituen opilak. Horiek izaten ziren esne katiluarekin merendua: katilu bat esne opilekin. Ez zegoen beste gozorik.
B06 00:08:26
00:09:08
eguraldia: elurra, negua Negua eta elurrak. Elurte handiak izaten ziren. Lau-bost lagun joaten ziren errenkan portuko bordetara elkarri laguntzeko.
B07 00:09:08
00:10:37
elikadura: taloak Ogiaz gain, aza, patata, letxuak eta taloak egiten zituzten. (Taloari artoa deitzen diote). Taloak egiteko era: artoa masatu, pilotaka hartu eta borobilean, eskuz joz zapaldu eta zabaldu. Matxarroarekin, paleta batekin, suan tostatu egiten ziren. Gehienetan esnearekin jaten zen. Ogia gehiago egiten zen taloak baino.
B08 00:10:37
00:12:30
Gerra, gosea Gerrako denboran gosea pasatu zuten hiru urtez. Ogia errazionatua ematen zieten. Bizi gogorra izan du. Baina gogorrena Gerra garaia izan zen. Soldaduak bizi ziren herrian eta beraientzat ere lan egiten zuten.
B09 00:12:30
00:13:13
ostatuak Herrian zeuden bi ostatuak.
B10 00:13:13
00:14:35
ferias: Aribe Aribera oinez joaten ziren. Ahizpa ikustera eta mandatuak egitera joaten ziren. Ariben egiten zen feria eta bertan aziendak saltzen ziren. Gizonak bakarrik joaten ziren.
B11 00:14:35
00:17:45
nekazaritza: garia Nekazaritzan egon den aurrerakuntza. Lehen beti zerura begira egoten ziren goibeltzen zenean belarrak bustiko ziren beldur. Garia nola biltzen zuten. Segaz (teiluz) ebakitzen ziren eta emakumeak motoika biltzen zituzten eta seika lotzen zituzten eta animalien bidez garraiatzen ziren. Bi abererekin xehatzen zen eta gero arrotzen zen eta arrasteluarekin kendu. Beste buelta bat ematen zitzaion eta gero bildu eta haizeari altxatzen zitzaion. Alorrak ongarritzeko tepeak hiru dalo lehortu (txukatu) eta egurra egiten zen erretzeko. Iraila edo urrian larrean zabaldu eta garia ereiten zen.
B12 00:17:45
00:19:00
nekazaritza: ongarria Alorrak ongarritzeko: tepeak egiten dira laukiak aitzurrarekin. Hauek lehortu (txukatu) eta egurra egiten zen erretzeko. Iraila edo urrian hauts hura larrean zabaldu eta garia ereiten zen.
B13 00:19:00
00:22:23
zahartzaroa Gaur egun bera nola bizi den eta dituen minak. Bere ahizpari buruz ere hitz egiten du. Egin behar dieten omenaldia ongi iruditzen zaio baino nahiago luke minez ez egotea.
B14 00:22:23
00:23:10
euskara Berak beti hitz egin du euskaraz bere semeekin, baina aitak erdaraz hitz egiten zien eta orain semeek ulertzen dute, baina ez dute ongi hitz egiten.
B15 00:23:10
00:25:50
eliza, eskola, euskara Eskolan, irakasleak erdaraz hitz egiten zuen, nahiz eta beraien artean euskaraz egin. Elizan dena erdaraz egiten zen. Regina irratian kantatzen eta solasean aritzen dela kontatzen dio baina berak nahiago du isiltasuna irratia baino.
B16 00:25:50
00:27:57
abeltzantza: abereak Etxeko abereak: bi animalia izaten zituzten kargarekin ibiltzeko, egurra oihanetik ekartzeko eta garia garraiatzeko. Etxe bakoitzean zortzi-hamar ardi izan ohi zituzten eta batzuetan ardi multzoak ere bazeuden. Txerrikumeak eta oiloak hazitu eta gizendu egiten zituzten. Beraiek ez dute behorrik izan hainbesteko lurrik ez baitute izan.
B17 00:27:57
00:29:00
nekazaritza: patataren sarrera Patata ereitea berrogei urte lehenago sartu zen. Horrekin batera bizia aldatu egin zen. Alorrak arrendaturik zituzten eta gutxi ordaintzen zuten patata kiloa.
B18 00:29:00
00:30:08
omenaldia Omenaldiaren inguruan zer esaten duen.
B19 00:30:08
00:31:51
herria: Abaurregaina Ez du herria zazpi urtetan ikusi. Oso polita dago baina jende gutxi.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-005-A 31:50
IR-005-B 32:04