Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-007

  • Grabazio data: 1993-05-24
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Maria Arozarena
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Emaztekien bizitza.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:33
bizimodua Aurkezpena.(Izena eta etxea). Gazte denboran etxean lanean aritzen ziren. Maisuaren andrearen trasteak garbitzen zituzten eta horregatik amari duro bat ematen zioten. Iturritik eraman behar zuten ura etxera denerako, etxean ez baitzegoen. Fruta zekarren kamioneta etortzen zenean amonarekin joaten ziren ikustera. Ura pozalekin eramaten zuten eta nahiz eta batzuek bai, berak ez zuen buru gainean eramaten. Dirurik ez zegoen eta asko lan egin behar zen.
A02 00:05:33
00:06:50
elikadura Baratzeko jakiak: aza, babarrunak, patata, porrua, tipula, perrexil, babak eta ilarrak. Orduan dena eskuz egiten zen, ez zegoen makinarik.
A03 00:06:50
00:07:20
lana: gizon/emakumeen lana Gizonen eta emakumeen lanak: emakumeek gizonak lagundu behar zituzten.
A04 00:07:20
00:12:44
elikadura Bazkaria: baba eta aza konketa bat birika eta saihets egosiak, tomate edo piper batzuekin beranduago. Orduan ez zen etxean bazkaltzen, alorrera joanez gero, bertan jaten zen. Ogia zerbaitetan untatuta edo ogia hutsik jaten zuten umeek. Bazkariko hondarrak zopan jarrita hartzen zituen merendatzeko berak hamar urtetan oihanetik etortzean eta berriz egur gehiagoren bila joan baino lehen. Ereiteko bi etxeetakoak elkartzen ziren bi etxeetako behiak erabili ahal izateko eta orduan bazkari onak prestatzen ziren.
A05 00:12:44
00:17:50
haurdunaldiak, lana: emakumeen lana Emakumeak gizonak bezala joaten ziren alorrera lanera. Bere semea nola jaio zen: bera lanetik etorri eta bi ordu beranduago. Bere bizia oso gogorra izan da. Borondate handikoa izan da eta beti zegoen prest laguntzeko. Emakumeak ahurdun egonik ere, alorrean lanean egoten ziren. Umea izan eta laugarren egunean trasteak garbitzera altxatu zen.
A06 00:17:50
00:19:10
kontakizuna Berak negar asko egin izan du lanaren urduritasuna zela eta. Kontakizuna.
A07 00:19:10
00:24:14
lana: emakumeen lana Aziendekin ere ibili da. Artzain gisa ere egoten zen, behiena baino errazago zen ardien lana. Berak etxeko lanak eta alorrekoak ere egiten zituen. Beste andrearen gauzak garbitu behar zituen. Etxeko lanak hamaiketarako egin eta gero alorrera joan behar zuen senarrari laguntzera.
B01 00:00:00
00:04:15
dantza, kontakizuna Dantzatzen nola ikasi zuten: etxe desberdinetara joaten ziren igandero ilunabarrean. Neskak bakarrik joaten ziren. Mutil talde batek ere bordan ikasi zuen dantzan. Kontakizuna. Arrosariora joatea derrigorrezkoa zenez, ateratzen zirela aprobetxatuz, gero ez ziren segituan etxera bueltatzen. Inauteri, Eguberri eta sanpedrotan ere musika dezente ekartzen zuten. Etxez-etxe ibiltzen ziren errondan. Orduko musikarien tonadak hartzen zituzten gero beraiek kantatu eta dantzatzeko.
B02 00:04:15
00:05:53
Gerra zibila, gerra: soldadua Soldaduak etxeetan egoten ziren barrakoiak egin arte, baina herrikoek ez zuten ezer nahi hauekin. Erreketeak ere egon ziren Gerra garaian.
B03 00:05:53
00:07:24
erlijioa: Bezperak Arrosarioa edo bezperak arratsaldeko hiru edo lauretan ziren. Kontakizuna: Orbaran egon ziren bi egunetan.
B04 00:07:24
00:10:47
jaiak Sanpedroak: hiru egun irauten zuten. Familiakoak etxeetara joaten ziren eta bazkari eta afariak egiten ziren. Etxeko andreak ez ziren etxetik ateratzen lan asko baitzuten dena prestatzen. Gazteak ateratzen ziren. Oilarrarekin gertatutakoari buruzko kontakizuna. Janari gutxiago baina umore gehiago zegoen.
B05 00:10:47
00:13:41
abestia, Eguberriak Bere ama gaztea zenean Ama Birjinaren txokoan biltzen ziren eta bertan kantatzen zituzten zenbait abesti euskaraz Subilaro gauean eta Eguberri egunean. Beraiek ordea, ezkutuan hitz egiten zuten euskaraz, beste dena erdaraz. Bere amak abesten zuenean entsaiatzen zuten eta gero Eguberritan abesten zuten. Abestia (12.28"-13.08"). Horrela galdu dira abestiak. Ohiturak kendu dituzte eta dena galtzen da.
B07 00:13:41
00:18:33
erlijioa: Bestaberri eguna Corpus Christi ere ospatzen zen. Eta ilusio horrekin jendeak egiten zuen lan eta garbiketa. Bezperan kale guztiak ongi garbitzen ziren, loreak jartzen ziren, koheteak botatzen ziren, zenbait lekutan estazioak egiten ziren kuxina eta ohe gainekoekin hornitzen zirelarik prozesioa egiteko. Pasabide bat egin, kantatu, eta loreak botatzen zitzaizkion santuari. Urteko Hiru egun garrantzitsuenak: "Tres días hay en el año que relucen más que el Sol, Corpus Christi, Jueves Santo y el día de la Ascensión".
B08 00:18:33
00:19:10
eguna: Igokunde eguna, erlijioa: Ostegun Saindua Ostegun Saindua: makilekin egiten zen prozesioa. Igokunde egunean ere egiten zen ospakizuna, baina eguraldia zela eta, eliz barruan egiten zen.
B09 00:19:10
00:24:14
erlijioa: Aste Santua, erlijioa: Garizuma Aste Santua gaur egun oso desberdina da, denbora batez errezatu besterik ez da egiten. Lehen belauniko kalbarioa egiten zuten pasabide zokotik hasita aldare ondoraino. Garizumako ostiral guztietan vía crucisa ere egin behar zuten. Aste Santuan gauero arrosariora joaten ziren. Ostegun Santuan goizean jendeak lan egiten zuen, eguerdian meza, ezkilak isiltzen ziren eta bazkaldu ondoren funtziora joaten ziren zutargiekin. Ostiral Santuan ere meza eta funtzioa zeuden. Larunbata gauean meza egoten zen. Gaur egun ez dago ohitura eta horrelako sinesmenik.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-007-A 24:16
IR-007-B 28:41