Gaiak

Gaiak

Gerra zibila [23 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-003 A17 inauteriak - Sanferminak Inauteriek eta sanferminek Gerra Zibila dela eta izan zuten etenaldia.
D-016 A01 euskara Gerra zibileko garaiko zenbait oroitzapen: etxeko egoera, gosea, euskararen egoera, elizaren papera, eskola.
D-016 A02 kontakizuna Gerra zibilaren garaiko pasadizo bat: danborra jotzen zuten soldaduz jantzita eliza atarian.
D-016 A03 Guerra zibila - oroitzapenak Sakanan eta Arbizun reketeak ziren. Gerrako oroitzapen onak.
D-016 A05 Jose Arbizu hasten da oraingoan. Bolondres joan zen Guerra Zibilera.
D-016 A06 kontakizuna Gerra garaiko oroitzapenak: ihes egin zuten, zenbait gertakizun.
D-016 A07 abestia Gerra Zibileko garaiko kanta bat (gaztelaniaz).
D-028 A01 Arantza ez zen Gerra zibilaren ondorioz aldatu, ez bait zen haraino ekintzarik ailegatu.
D-035 A04 errota Gerra Zibil garaiko kontuak. Goserik ez zuten beraiek izan errota baitzuten.
D-035 A05 kontrabandoa - kontakizuna - errota - gosea Kontrabandoa egiten zuten garaiko kontakizuna. Kontrabandoan zer gauza pasatzen zituzten. Gose handiai pasatu zuten beraiek ere azkenerako errotak ere itxi egin baitzituzten. Soldadu joan zen hogei urterekin.
D-035 A08 kontakizuna - gosea Encarnación hasten da orain bere aurkezpena egiten. Gerra Zibila nola bizi izan zuen: zazpi urterekin beste baserri batera eraman behar izan zuten. Eskolara bueltatu zirenean gertatutako kontakizuna. Goseteari aurre egin zioten denen artean janaria biltzen.
D-043 B01 kontakizuna Orreagatik bueltan Ibañetako mendatean lau kanonigorekin elkartu zen eta Ziordiako idazkariak egindakoak esan zizkien. Mezan belaun bakarra lurrean jarri zuenean gertatu zena. Gerra Zibileko kontuak. Makilak, eserleku, makila izateko eta tiro egiteko balio zuen.
IR-007 B02 gerra: soldadua Soldaduak etxeetan egoten ziren barrakoiak egin arte, baina herrikoek ez zuten ezer nahi hauekin. Erreketeak ere egon ziren Gerra garaian.
M-005 A06 Soldadu zazpi urtez egon zen. Lehenengo, Gerra zibilaren denboran eta gero ere. Frentean Asturiasen, Valentzian, Madrilen, Cartagenan... egon zen. Oroitzapen oso txarra dauka Gerraz.
I-066a A7 Nahiago zuten hil Guardia Zibilen eskutan erori baino, izugarrizko palizak ematen zizkieten eta.
II-110b A01 Bigarren Mundu Gerra Aurkezpena. (02:00") 1931eko abenduan jaio zen Bilbo ondoan baina bost urte zituela atera behar izan zuen handik. Lehenengo Bilbora joan eta ama han utzita, gero Santanderrera joan ziren. Handik ikatz itsasontzi batean Bordelera ailegatu ziren. Beraiek handik Euskal Herrira jo zuten, Donibane Garazira. Hiru anaia-arrebak joan ziren elkarrekin. Ama, Bilbotik Santanderrera eta handik Normandiara joan zen. Bilbon lehenengo morokoarrak sartu ziren. Gero, alemaniarrak egon ziren han, hauek hain zuzen ere, izan ziren Gernika eta inguru guztia bonbaz deuseztu zutenak. Francoren garaian bere etxera sartu zirenean, atean ikurriña bat zegoelako edo, gauza guztiak leihotik behera bota zituzten. Gauza bera gertatu zen bere aiton-amonen etxean. Donibane Garazira Donibane egunean ailegatu ziren. Sei bat ume heldu ziren Zitadelara. Bertan bostehun bat haur zeuden. Hauek zaintzeko mediko, erizain, maisu, etab.ak zeuden. Txikienak bera bezalakoak ziren, bost urtekoak eta nagusienak hamazazpi urtekoak. Franco sartu zenean, Euskadiko lehendakaria zen Agirrek, dena antolatu zuen umeak eta helduak Euskal Herritik kanpora atera ahal izateko. Bere anaia eta bera bi urte eta erdi eman zituzten Zitadelan. Han egon zirenak urtean behin elkartzen dira bazkari bat egiteko. (14:30") Gerra garaian, 34.000 pertsona atera ziren Euskal Herritik Europa aldera, zenbait haur Errusiara ere bidali zituztelarik. (15:45") Zitadela ez zen leku egokitua, urik eta argirik ere ez zegoen. Alemaniarren garaian gartzela izan zen. Txikiek euskara eta erdaraz ere ikas zezaketen. Bera gero Getarian egon zen, eta bertan lehenengo ikastolan ikasi zuen. Zitadelan ez zegoen tratu txarrik eta berak gainera, anaia zaharragoa zuen. Gernikakoa 1937ko apirilaren 26an gertatu zen eta beraiek 1937ko ekainean ailegatu ziren Donibanera, beraz bere herrian zeuden. Giro hura haur txiki baten buruan grabatu egiten da eta bera orain suhiltzaileen soinua entzuten duen bakoitzean hartaz gogoratzen da.
IC-016a A02 euskara Hiztunetariko bat gerra garaian leku askotan izana da: Donostian eta abar. Nafar jende asko joan zen Frankorekin, eta Gipuzkoako tertzio bat ere bai. Nafar asko hil ziren Donostia inguruan. Beste hiztuna ez zen gerran izan. 1943 urtean joan zen soldadu. Euskaraz mintzatzerakoan erdal zenbakiak erabiltzen dituzte.
IC-001 A08 Gerra zibilaren garaian miseria handia izan zen. Senarra gari bila joaten zen gauez. Senarra eta aitaginarreba gerrara joatetik libre geratu ziren.
IC-006a A10 Gerra zibila. Etsai handienari ere ez dio opa gerra batera joan behar izatea. Jaramako zubiko borrokaldia.
IC-017a A03 Osabak Bizkaiko Labe Garaietan lan egiten zuen. Gerrak hemen harrapatu zuen oporretan eta fusilatu zuten. 1939. urtean jaio zen. Gerrak senideen arteko gatazka ekarri zuen.
IC-017a A06 (Beste gizonezko bat sartzen da solasaldian). Gerran ibili zen, Tolosan, Kalamua mendian, Arraten... Bizkaitarrei nekez ulertzen zien, baina Durangoko hizkera ongi ulertzen zuen. Garai hartan ez zekien erdararik, orain ttirriki-ttarraka badaki baina hobeki mintzatzen da euskaraz. Euskararik politenak Etxarrikoa eta Zumarragatik Donostialdera mintzatzen dena dira. Oñatiko euskara nahastua da eta ez da polita. Bizkaitarrak harroputzak dira, baina bihotz onekoak; gipuzkoarrak, berriz, maltzurrak dira.
IC-010b A02 (Atzean mailu kolpeak entzuten dira) Gerra zibilaren garaian ez zen frontean izan anaia zaharrena zelako. Ez du kontrabandorik egin. Erroibarrean ez dago etorkizunik industria eta artisautza gutxi dagoelako. Gazteak Iruñara eta Zubirira joaten dira lan egitera.
N-058 A02 Gerra-garaian herria hustu zen. Lan asko egin behar izan zuten baina janaria zuten.