Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-011a

  • Grabazio data: 1996
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Facunda
  • Ikertzailea: Luzaideko Umeak
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:56
eskola, euskara, oinetakoak: kloskak Galdera pertsonalak: noiz eta non jaio, zenbat familian, gurasoak nongoak ziren. Euskaraz hitz egiten zuen etxean gurasoekin eta baita semeekin ere bai. Hamalau urteak bitartean joan zen eskolara. Oinez joan behar zuen bi kilometro baino gehiago. Kloskekin ibiltzen ziren: zola zura eta gaina larrua zuten, arras pisuduna. Gero bota atera zen. Eskolan hogeita hamar baino gehiago zeuden.
A02 00:01:56
00:02:33
jolasa: kukuka Jokuak: kordarekin jauzika, kaniketan, poltsa harritan, kukuka. Mutilak eta neskak bereizturik zeuden bi gelatan eta jolasteko ere bai. Mutilak pilotan aritzen ziren.
A03 00:02:33
00:03:22
heziketa Hezteko modua oso desberdina da. Errespetu handia zegoen guraso eta irakaslearenganako.
A04 00:03:22
00:03:55
eskola: eskolako materiala Eskolako materiala: lapitza, luma, erregela, goma, liburuak, koadernoak eta arbela. Bazkaltzera, eskolatik hurbil bizi zen ahizpa baten etxera joaten zen.
A05 00:03:55
00:04:30
elikadura Eskolatik hurbil bizi zen ahizpa baten etxera joaten zen bazkaltzera. Eguneroko jakiak: ilarrak (edo ilar biribilak), patata (lursagarra), arrautza, txingarra, tomateak.
A06 00:04:30
00:04:43
arropa Aste egunetan arropa arrunta eta igandeetan hobea janzten zuten.
A07 00:04:43
00:05:04
Gerra Gerra garaian etxean jasotzen zutenetik bizi ziren.
A08 00:05:04
00:05:48
dantza, jaiak Gazte zirenean auzoko neska mutilak elkartzen ziren eta fierretan edo kartetan aritzen ziren. Iparraldera joaten ziren festetara. Jai haietan Donibane Garaziko fanfarre bat ibiltzen zen edo jai txikiagoetan akordeoia. Dantza lotua eta fandangoa egiten zuten.
A09 00:05:48
00:06:25
ogibideak: neskame Hogei urtetan joan zen Donostiara lanera, familia baten zerbitzuan hiru urtez egon zelarik. Gero, bi urtez Iruñean egon zen beste famili baten etxean. Garai hartan oso gutxi kobratzen zen baina bertan jan eta bizitzen zen. Hamabi orduz egiten zuen lan eta igande arratsaldea zuen libre bakarrik.
A10 00:06:25
00:07:25
kontrabandoa Kontrabandoaz bakarrik ez zen inor bizi, norberaren lanaz gain egiten zen. Gerra hasi baino lehen, irina, artoa, edari alkoholdunak, olioa, eraman ziren. Baina gerra aurreratuta hemen ez zegoen eta handik hona ekartzen zen irina, azukrea, kafea, olioa.
A11 00:07:25
00:08:24
bizimodua, irratia: lehenengoa Mila bederatziehun eta berrogeian erosi zuten lehenengo irratia. Denbora lanean ematen zuten: arto eta ilar biltzen, arto zuritzen. Denbora zerbait bazuten kartetan jolasten zuten. Lehen ez zuten handinahirik.
A12 00:08:24
00:08:52
euskara: kalekoen jokabidea Etxean euskaraz hitz egiten zuten, baina kaletarrekin gaztelaniaz egiten zuten. Zenbaitek irri egiten zieten janzteko moduaz eta.
A13 00:08:52
00:09:37
erlijioa: dotrina Dotrina elizan ikasten zuten. Korotik gorago baziren bi gela. Bi apaiz zeuden eta batak euskaraz eta besteak erdaraz ematen zuen.
A14 00:09:37
00:10:28
euskara Bere euskara ikertu zuen jaun batek, esaldi, aditz eta hiztegi galderak egiten. Agurra eta eskerrak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-011a-A 10:30