Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-013

  • Grabazio data: 1998
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Honoria Iriarte, Fulgentzio
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Senideak. Kirolak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:13:40
00:18:05
ezkontza: opariak Ezkondu zirenean denek ez zuten oparirik egiten ez baitzen dirurik ere. Opariak xumeak ziren. Honoriaren ezkontzako opariak ikusten ari dira. Honoria eta Fulgencioren iloba agertzen da eta familiakoen izenak galdetzen dizkio.
A02 00:18:05
00:25:23
euskara, kontakizuna Kontakizuna: bilobak berarekin egin nahi ez baina lagunekin oso ongi hitz egiten du euskaraz. Honoriak euskara norekin eta non hitz egiten duen esaten du. Enekoizkoekin ere euskaraz hitz egin du beti.
A03 00:25:23
00:28:30
denetarik Honoria Aribe, Abaurregaina, Iruñea eta Burlatan ere bizi izan da. Oroitzapen goxoenak Aribekoak dira, umeak hazten. Beraien etxea oso leku berezia zen "lagun maitea", ateak beti irekiak zeuden.
A04 00:28:30
00:31:40
euskara, kontakizuna Ospitalean egon zenean medikua euskalduna zen, Etxegaraikoa. Bilobak koadro bat eraman zion eta denei asko gustatu zitzaien. Erizainarekin kontakizuna. Euskara ikasi behar da inor mindu gabe.
B01 00:00:00
00:01:05
euskara Noiz eta nork hitz egiten dion euskaraz.
B02 00:01:05
00:05:05
abestia, Eguberriak Xabierrek abesti bat abesten du. "Itsasontzi batez" (01.10"-02.20"). Abestia (02.37"-03.00"). Abaurregainan abesten ziren abestiak Eguberritan. Ariben ere atarira joaten zitzaizkien kantaka.
B03 00:05:05
00:06:29
denetarik Gaixo egonik oso ongi zaintzen dute. Bailarakoei desio onak ematen dizkie.
B04 00:06:29
00:20:42
denetarik Igeri egitera doazen haurrei galdera desberdinak egiten dizkie igeriketa eta egiten dituzten beste ekintza desberdinei buruz. Abesti "Maritxu nora zoaz" (19.55"-20.42")
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-013-A 31:40
IR-013-B 33:31