Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

N-049

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Izaskun Pellejero
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:28
gaztaroa Eskola gustatzen zitzaion baina gutxi joan zen etxean lagundu behar zuelako. Nahiz eta gauza gutxi izan pozik bizi ziren. Dibertitzeko unea arrosarioaren ondorengoa zen, han neskak eta mutilak biltzen ziren. Garai hartan orain baino alaitasun handiagoa zegoen eta gehiago baloratzen ziren gauzak. Ongi janztea eta apaintzea gustatu zaio beti. Oso eskerdun dago amarekin asko exijitzen ziolako etxea garbitzeko orduan. Jaietara joatea asko gustatzen zitzaion, baina lehenbizi etxeko lanak eta alor lanak bukatu behar zituen.
A02 00:05:29
00:14:41
euskara: euskalki desberdinak Ezkondutakoan Argentinara joan zen senarrak han anaia zuelako eta berak ere zerbait gehiago nahi zuelako. Ez da joan izanaz damutzen jende ezberdin asko ezagutu zuelako eta oso esperientzia polita izan zelako. Buenos Aireseko Euskal Zentroan euskaldun jendearekin biltzen ziren eta bakoitzak bere euskalki eta bere azentuarekin egiten zuen euskaraz, baina ongi ulertzen zioten elkarri. Hemendik Argentinara joandakoa oso jende langilea eta zuzena zen, aurrera egin nahi zuena. Argentinara joan zenean hemen une ekonomiko txarra zegen, eta han, ordea, ona. Baina gero gauzak alderantziz suertatu ziren, Argentinako egoera gero eta txarragoa zen eta hemengoak pixkanaka-pixkanaka hobera egin zuen. Peronen gobernuak jendeari lan egiten edo ikasten lagundu beharrean, dirua eta makinak banatu zituen horiek erabiltzen ez zekien jendearen artean, eta Buenos Airesera eraman zuen egoera txarra. Horrek, botoak nahi zituen gobernuarekiko menpekotasuna eragin zuen, eta herrialdearen porrot ekonomikoa ekarri zuen.
A03 00:14:42
00:15:56
euskara: transmisioa Argentinara heldu zirenean euskaraz egiten zuten, baina gaizki ikusita zegoen ("parecéis judíos"), eta erdarara jo zuten. Hortaz seme-alabek ez zuten euskara ikasi. Semeak euskara irakatsi ez izana aurpegiratzen dio. Pena du seme-alabei euskara irakatsi ez izana.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
N-049-A 15:57