Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

S-014b

  • Grabazio data: 1965
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Lukas Zufiaurre. Juan Kruz Arrosagarai. Maritxu Galarza. Juanita Larrea.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: San Juanen kantaita. Luzia Zufiaurre (jatorrizkoa). Pedroanjelen kantua (Lukas Zufiaurre). Bakaikuko kantua (Lukas Zufiaurre) Etxarriko Urgoiena. Luzaide. Juan Kruz Arrosagarai. Bordel-en biloba kantuz. (Californian bizi da). Urdiain. Maritxu Galarza kontu-kontari.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:20
abestia San Joanen kanta.
A02 00:02:20
00:09:30
erlijioa: Amabirjina, kontakizuna Amabirjinaren istorioa. Uztailaren 2an amabirjina Altsasuko elizara eramaten da meza egiteko. Zer egiten zuten Amabirjina zihoan egunean. Egun hartako kontakizuna: erori egin zen. Beste zenbait kontu Amabirjinaren inguruan.
A03 00:09:30
00:14:20
abestia, erlijioa Santa Agataren abestia. (10.35") Abesti hau kantatuz Loiolara joaten ziren trenez eta gero oinez. Sutea gertatu zen aldiko kontakizuna. Lastategi batean lo zeudela hasi zen sua.
A04 00:14:20
00:16:35
abestia Juanita Larrearen aurkezpena. (15.00") Gabonetako kantua. (16.00") Gabonetako beste kanta bat.
A05 00:16:35
00:23:55
erlijioa: Larunbata Santua, erlijioa: San Joan, sinesmenak Larunbat Santuan sua egiten zen elizaren atarian. Etxera joan eta "su berria" egiten zuten. Ur bedeinkatua etxera botila batean eramaten zuten. Bere ama hil zenean aitak ur bedeinkatuko botila kanposantura eraman eta amari eskeinita han utzi zuen. Ur harekin etxe guztia bedeinkatzen zen. Hiru belar mota desberdin jasotzen zituzten eta ezkilak jotzen hasten zirenean urte guztian zehar sorginengandik libre egoteko, koltxonaren azpian sartzen zituzten. San Migelen etorrerarekin emakumeak soroak bedeinkatzera ateratzen ziren. Santa Agataren ezkilak jotzean Santa Barbarara joaten ziren. Su egiten zen han. San Joan gauean ere sua egiten zen. Osasuneko iturrira joaten ziren eta han txokolatea egiten zuten. San Pedro eta San Joan santu alegreak ziren.
A06 00:23:55
00:29:52
erlijioa, kontakizuna Jesu kristoren Pasioaren kantua. Gazte guztiak joaten ziren Santo Kristora kanta haiek ikastera. Ostiral Santu egunean elizan abesten zuten. Baziren liburu batzuk abesti haiekin. Bere amaren heriotza abesti haiek kantatzen. Hain triste gelditu zen aita, ezen bera ere hil egin zen eta biak egun berean ehortzi zituzten.
A07 00:29:52
00:33:30
abestia Abestia.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
S-014b-B 33:38