Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SM-006b

  • Grabazio data: 1979-07-05
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Hermenegilda Villanueva. Marcos Saragüeta.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Apesui, etxekoa. Bi alaba euskaldun. Euskara ikasten. Belar lana. Gari lanak. Kutxetagilea. Mendi lanak. Ikaskintzan. Lehengo bizimodua.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:25
abeltzantza, bizimodua, nekazaritza Apesui etxeko emakumea da. Apezetxea omen zen lehenago. Bertan azienda eta nekazaritzatik bizi izan dira. Patata, garia, oloa eta zalkea biltzen dituzte. Axuriak saldu, esnea jeitzi eta saldu. Behiak, ardiak eta behorrak dituzte. Belarra siloetan sartu eta lehortzen ere uzten dute. Idiei traktoreek kendu zieten lekua. Behi mota desberdinak dituzte: suitzarra eta holandarra. Ardientzat mutil bat dute. Senarra eta semea ere aritzen dira ardiekin.
A02 00:05:25
00:11:10
euskara Bera gaztea zenean denek hitz egiten zuten euskaraz. Oraindik badira euskaldunak herrian. Bere etxeko gazteak euskara ikasten ari dira. Herriko eskolan apaizak euskarazko ikastaro bat eman du. Beste talde bat ere elkartzen da elkartean. Bere gazte denboran euskara besterik ez zuten hitz egiten etxean. Baina lagunekin kalera joaten hasi zirenean erdarara pasatu ziren. Inguruko herri euskaldunenak.
A03 00:11:10
00:15:50
nekazaritza Hamabi ahizpa ziren eta anaia bakarra. Beraz, berak ere egin zuen kanpoko lana. Bera zen zaharrena. Larrainak: narra bat lotzen zuten zerrarekin eta bueltaka ibiltzen ziren. Gero garia haizatu egin behar zen. Garia biltzean, balak egiten ziren. Kalidadea zeritzona ogia egiteko zen. Bestea zekalea zen. Hasieran igitaiaz segatzen zuten.
A04 00:15:50
00:19:45
kontakizuna Bere anaia hamar urte zituela leize batera erori eta hil egin zen. Bi seme zituen eta bat karabineroek hil zuten, lau tiro eman zizkioten sorbaldan kontrabandoan ari zela. Beste semea, komunera sartu zen garbitzera eta atzerantz erori eta hil egin zen. Lau seme utzi zituen.
A05 00:19:45
00:31:40
ogibideak: kutxetagile, ogibideak: kutxetagilea Marcosen aurkezpena. Kutxetagilea da. Ikazgintzan eta egurgintzan ere aritu da. Bere gazte denboran hamazazpi familia kutxetagile zeuden herrian. Girona eta Valentziara bidaltzen zituzten kutxetak. Ezpel bila Aezkoara, Orbarara, Garraldara... joaten ziren. Ezpela erabiltzen da gogorragoa delako eta kolorerik galtzen ez duelako. Tresnak: aizkora, zerra, zurezko mailua, "zeilua", "lantzekoa", marraza, ganibeta. Hiru pezeta eta erdi ordaintzen zieten 145 kutxetagatik. Gironara bidaltzen zituzten batez ere. Gero han fabrikan bukatzen zituzten. Itxura pixka bat emanda bakarrik bidaltzen zituzten. Orain kutxeta bat egitea ordu bat eta erdi kostatzen zaio. Tenedoreak ere egiten ditu, baina zailagoa da. Errazagoa da apurtzea egiten diren bitartean. Orain egurra sobera dute ez baitago hainbeste kutxetagile.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SM-006b-B 31:51