Gaiak

Gaiak

ehiza [14 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
D-068 A11 kontakizuna Senide zaharrenak ehiztatzea zuen gustoko eta eskopeta bat nahi zuen. Baina aitak ez zion erosi nahi. Berak orduan zuen diru zerbait atera bankutik eta erosi zuen. Mendira ehizara joan zen egun batean eta gendarmeak atera eta kendu egin zioten. Gero gerrara joan eta han hil zen. Neska zaharrenari titiak erakustea eta gauez irakurtzea gustatzen zitzaiolako errieta egiten zioten. Gazteena deskargatzen ari ziren kamioi batean sartu zen eta honi ere errieta eman zion aitak.
M-011 A01 animaliak: usoa Usoak ehizatzeko bi modu daude: sarearekin eta eskopetarekin. Sarearekin nola egin azaltzen du, momentu zehatzeko lana da, sarea behar den momentuan bota behar baita. Tiro egitera doazenek korneta errespetatu behar dute. Geroz eta gutxiago dago, bai ehiztari gazte eta baita uso ere.
I-039 B06 Ehizara joaten ziren. Txoriez gain, basurdeak ere harrapatzen zituzten. Gutxi izaten ziren. Azeriak, erbiak, untxiak, katagorriak etab. ere izaten ziren.
I-043 A02 Ehizetara joaten ziren elurra zelarik. Basurdeak hiltzen zituzten.
SM-006a A08 Basurde, basahuntzak, azeriak, erbiak eta usoak ehizatzen zituzten. Uso pasa onena Sorogainen dago baina beraiek basora joaten ziren. Basurdeak ehizatzera zazpi bat gizon joaten ziren eta ez zuten txakurrik erabiltzen. Orain lehen baino basurde gehiago dago. Horretarako egon daitezkeen arrazoiak: lehen basoak garbiago zeuden egurra ateratzen zutelako eta ahuntz asko zeudelako, hauek asko garbitzen zuten.
II-064a A01 animaliak: usoa Aurkezpena. Hemezortzi urte zituenean aitak eta anaiak ehiza egiten irakatsi zioten. (10:20") Usoak pagoetan gelditzen dira gehienbat eta haize epela dagoenean. Usoak ikusi ditu lurrean ezkurrak jaten. Gehien gehienez 70-80 uso hil ditu. Usoak saldu egiten zituzten gero. Artzain bat joaten zen usoak jasotzen. Orduan prezio onean saltzen ziren.
II-064a A02 armak Orduko armak ez ziren oraingoak bezalakoak. Badira horiek garbitzeko tresnak. Etxean egindako kartutxoak merkeagoak ziren erositakoak baino. Kontakizuna: lau anaien artean 40 bat uso hil zuten gaua. Erabiltzen zituzten arma zaharrak. Gainetik kargatzen ziren armak. Kartutxoak egiteko tresna ezberdina zen armaren neurriaren araberakoa, eta batera erosten ziren. Orduan arma batek bostehun pezeta balio zituen. Gerra garaian armak ezkutatzen zituzten, alemaniarrek eraman egiten baitzituzten. Bere familiaren armak non gorde zituzten. Gerra ondorengo urtean uso asko egon omen zen. Etxeko usoak dituenik ere badago. Berak ez du inoiz izan. Berak bistagatik utzi zuen arma. Berak ehizaz duen oroitzapen onena uso gehien hil zituen egunekoa da.
II-064a A03 kontakizuna - istripua Garazi aldean egon zen istripua. Lehengusu bat erori eta hil egin zen. Bere eskualdean ere egon zen istripua. Gizon bat erori zen, armak tiro egin zuen eta jabeari jo zion, hil ez bazuen ere. (35:00") Orain gero eta gorago joan behar da usoak ikustera. (38:44") Eskerrak. (39:30") Abestia. (43:15") Agurra.
N-039 B01 Berriak eta iragarkiak. (07:00") Doneztebeko Ehiza elkartekideek, asanblean aurrera jarraituko dutela erabaki zuten. Akordioa honako hau zen: koto-eskubidea, Donezteben bizi, Doneztebeko seme izanik kanpoan bizi denak eta kanpokoak izanda ere Donezteben ondasunen bat duenak du. Asanblean onartuz gero Doneztebeko semeen semeek ere lor lezakete koto-eskubidea. Doneztebeko Ehiza Elkarteak ehun eta hamasei kide ditu. Donezten hogeita bi postu legal daude eta beste sei legalizazioaren zain. Elkartearen asmoak: mendian zuhaitzak jarri, udaletxeko borda bat berritu eta beste bat egiteko baimena eskatu. Ehiza errespetatuko balitz luzaroan izango lukete ehiza ona, baina ez da deus errespetatzen, mugitzen den edozeri egiten zaio tiro.
II-103b A01 Aurkezpena: lehen ehiztari gutxiago eta ehiztatzeko modu ezberdinak zeuden. Beraiek usoak ere jartzen zituzten zuhaitzetan. (02:10") Etxolaren barruan zituzten usoak, goizean bazkatu eta gero zuhaitzetan jartzen zituzten, beste usoak erakartzeko. Berak pausura egiten zuen ehiza. Lan gehiago suposatzen du honek: basausoak bazkatu egin behar dira, bere kabuz ez baitute egiten.
II-103b A03 armak Hurrankan egiten zuten ehiza. Usoak pausatzen ikusi eta orduan joaten ziren. Zain egoten zen bera usoak noiz pausatuko. Pago eta haritzetan gelditzen ziren, bertan baitzuten jatekoa. Lurrera ere jaisten ziren eroritako ezkurrak jatera. Izkutaturik egonez gero, ez ziren ehiztariez ohartzen. Gehienez laurogei bat uso hil zituen. Usoak saldu egiten ziren. Bazen usoak biltzen aritzen zen gizon bat. Orduan prezio onean saltzen ziren. Armak garbitzeko tresnak baziren. Bustitzen baziren egunero garbitu behar ziren. Kartutxoak egiteko munizioa erosi eta beraiek egiten zituzten etxean. (20:12") Kontakizuna: lau anaien artean berrogei bat uso hil zituzten eguna. (23:11") Lehen armak gainetik kargatzen ziren, baina berak ez zituen ezagutu. Kartutxoak egiteko tresnak armaren araberakoak ziren.
II-103b A05 istripua Garazi aldean egon zen istripua. Gizon bat erori eta hil egin zen.
II-103b A08 Berrogei urte zituen ehizan hasi orduko. Lagun batekin hasi zen untxiak harrapatzen. Geroago uso ehizean hasi zen. Lan egin ondoren joaten ziren etxolara, gauez. Hurrengo goizean jaisten ziren berriro ere. Uso gehien hil zituen urtean laurogeita bi hartu zituen. Gainerako urteetan hogeita hamar-berrogei bat uso hiltzen zituen. Orain ehiztari gehiegi dago. Garai batean oinez igo behar zen kargaturik, orain edonora joateko dago bidea. Orain arte airera ehiztatzen bazuen ere, bista eta mugimenduak laburtzen hasi zaizkio eta hurrankan egiten du orain. Hogeitabost postu badaude ere, hogei erabil daitezke. Ehiza garaian etxola bat du goian eta han egoten da zenbait egunetan. Semea ere hamabost egunetarako joaten da. (41:15") Agurra.
IC-014a A07 Orain ehiza-garaia da. Bi basurde hil dituzte. Anea hitza erabiltzen du, baina anaia hitza ere ezagutzen du. Basurdearekin txistorra eta txorizoa egiten dute, txerriarekin bezala.