Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SM-006a

  • Grabazio data: 1979-07-04
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Fermin Echeverria. Perpetua Saragüeta.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Gaztetako lanbidea. Herrian gaizki ikusiak. Herriko gauzak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:00
denetarik Mezkiritzeko eta Iruritako euskarak. Ferminek bere izena eta adina esaten ditu.
A01 00:00:00
00:02:00
denetarik Mezkiritzeko eta Iruritako euskarak. Ferminek bere izena eta adina esaten ditu.
A02 00:02:00
00:04:40
bizimodua, egurra, lana: egurketa Perpetuaren aita eta anaia, eta Fermin bera eta bere aita, mendian aritzen ziren egurretan lanean. Hogeita hamabi urte izan arte egon zen egurgintzan. Egurra normalean ikatza egiteko izaten zen. Metroka ordaintzen zieten eta Iruñera bidaltzen zuten.
A02 00:02:00
00:04:40
bizimodua, egurra, lana: egurketa Perpetuaren aita eta neba, eta Fermin bera eta bere aita, mendian aritzen ziren egurretan lanean. Hogeita hamabi urte izan arte egon zen egurgintzan. Egurra normalean ikatza egiteko izaten zen. Metroka ordaintzen zieten eta Iruñera bidaltzen zuten.
A03 00:04:40
00:06:30
kontrabandoa Iparraldera askotan pasatu da, kontrabandoa egiten. Normalean ez zekiten zer zeramaten, hogeita bost kiloko paketeak izan ohi ziren. Hamar bat pezeta ordaintzen zieten gaueko. Alduden hartu eta Mezkiritza eramaten zuten. Hiru-lau ordu behar zituzten, ez baitziren bidetatik joaten.
A03 00:04:40
00:06:30
kontrabandoa Iparraldera askotan pasatu da, kontrabandoa egiten. Normalean ez zekiten zer zeramaten, hogeita bost kiloko paketeak izan ohi ziren. Hamar bat pezeta ordaintzen zieten gaueko. Alduden hartu eta Mezkiritzera eramaten zuten. Hiru-lau ordu behar zituzten, ez baitziren bidetatik joaten.
A04 00:06:30
00:12:48
herria, kontakizuna Mezkiritz aldatu egin da. Beraiek han jaio ziren baina arrotz bailiran hartzen dituzte. Berak bekaizkeriagatik dela uste du. Uraren arazoa. Perpetuak ere berdin uste du. Egurrik ere ez diote inoiz eman. Herrikoek gaizki begiratzen dituzte. Emakume batek herrian bera erotzat zutela esan zion, bera baino idazle hobeak badirela eta ea zertarako sartzen zuen muturra berak horretan.
A05 00:12:48
00:14:30
euskara Ferminek ez du euskaraz hitz egin berrogei urtez. Perpetuak berriz, beti hitz egin du euskaraz senarrarekin. Ferminek ez zien alabei euskara erakutsi, ez baitzion baliorik ikusten.
A06 00:14:30
00:19:00
eskola, euskara, kontakizuna Fermin gutxi joan zen eskolara. Maisuak erreglarekin jo zuen mutil bat eta hil egin zuen. Erreglarekin sorbaldan eman zion eta bihotza bere lekutik atera omen zitzaion. Maisu berak beste mutil bat jo zuen eta hura ere eri gelditu zen. Maisua Aezkoakoa zen eta ez zekien ortografiarik ere. Gero don Manuel, apaiza, izan zen maisua. Hauek biek ez zuten euskararen aurka egin. Hurrengo batek, Martinezek, xigortu egiten zituen euskaraz hitz egiteagatik.
A07 00:19:00
00:20:40
egurra Fermin eta Perpetuaren anaia zortzi urte zituztela mendira joaten ziren gurasoekin bakoitzak bere zerra hartuta, eta goizeko lauretatik ilundu arte egoten ziren mendian egurra mozten. Gehien ebakitzen zena pagoa zen.
A08 00:20:40
00:25:00
ehiza Basurde, basahuntzak, azeriak, erbiak eta usoak ehizatzen zituzten. Uso pasa onena Sorogainen dago baina beraiek basora joaten ziren. Basurdeak ehizatzera zazpi bat gizon joaten ziren eta ez zuten txakurrik erabiltzen. Orain lehen baino basurde gehiago dago. Horretarako egon daitezkeen arrazoiak: lehen basoak garbiago zeuden egurra ateratzen zutelako eta ahuntz asko zeudelako, hauek asko garbitzen zuten.
A09 00:25:00
00:31:15
denetarik Martin Lorenzo etxea zen Ferminena. Baina erori egin zen. Hori baino lehen ama eta arreba hil ziren. Amak besteentzat arropa garbitzen lan egiten zuen. Bere aita oso langile ona zen eta Perpetuaren aitarekin ibili zen lanean. Azkenean burua galdu zuen. Ferminek alaba bakarra du. Ezkondu eta geroko bizimoduaren inguruan.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SM-006a-A 31:15