Herriak

Herriak

Atal honetan ikerketa sartutako herri buruzko informazioa aurkituko duzu

Goizueta

Herria Euskalkiak Mapak Fitxategiak
Goizueta 585
Dokumentua Mota Bilduma Gai nagusia Izenburua Berriemailea
D-006 Audioa Dialektologia Goizuetako mutilen bizitza Frantziako mendietan
D-013 Audioa Dialektologia Amerikanoak
D-026 Audioa Dialektologia Goizueta Lutxi Salaberria (64 urte) Benita Etxeberria (72 urte)
D-027 Audioa Dialektologia Txapelketa. Joarea
D-031 Audioa Dialektologia Ikazkilek eta zagidantza
D-038 Audioa Dialektologia Agerpenak eta eliza.
D-040 Audioa Dialektologia Milagrosen elkarrizketa. (55 urte grabazioan)
D-041 Audioa Dialektologia Goizueta, 59 urte.
D-055 Audioa Dialektologia Gazte garaietako bizimodua. Goizueta. 60 urte.
D-061 Audioa Dialektologia Goizueta, 44 urte.
D-063 Audioa Dialektologia Garai bateko hautzaroak eta gaztaroak. 88 urte.
D-070 Audioa Dialektologia Elkarrizketa Goizueta, 51 urte.
I-044c Audioa Orreaga Ibarra Galdeketa: azentua, lexikoa, deklinabidea. Gizonezko heldu bat eta Encarna Apezetxea (1946). Bi berriemaileei galdeketa bera egin zaie. Encarnarekiko galdeketan zenbaitetan ahotsa galduxe egiten da.
M2-003 Audioa Nafarroako Euskaldunen Mintzoak 2 Neska-mutilek txisteak kontatzen dituzte. Herriko haurrak.
N-053 Audioa Orreaga Ibarra Hizketa librea: gaztaroa Goizuetan eta Iruñean, sukaldari lana, lantegiaren alderdi on eta txarrak, bezeroak... Berriemailea Goizuetan jaioa eta bertan 10 urtez bizia omen da, eta hori nabaria da bere hizkeran.
PP-012 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Goi-Behe Erebak. Neku. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-013 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Urrizti: Tonoko borda, Errero borda. Alotzarta. Kaxtabide. Portolon borda. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-014 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Bordatxuri. Muxurdinborda. Koxinene, Auxon borda. Atalaborda. Portolo, Txanikene. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-015 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Danbolin Borda. Aldai bukarean. Maixon, Maioberri, Otxolborda, Farola. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-016 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Mitxelko, Bordaxar Sutan. Heriotzak: Errekalde, Farola, Uku, Serana. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-017 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Kapelorri, Maxuborda, Atalon... Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-018 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Alkasoaldea: Itzai haundi. Olagaindi, Borderrre. Zazkata, Kalakoborda, Txakurtxo, Txenena, Eskartia Moxo. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-019 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Arrandi, Zabala, Puñaleñe, Petxiko, Martintxene, Tupene. Bordazpi, Txaponborda, Arizti, Alkaxana, Minttei, Alkaso, Illaborrin borda, Bizkainborda. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-020 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Txarpa, Olaso, Laiarta, Ontxari, Bordatxo, Baztanborda, Aiarra. Bordaberri, Exkerri, Lartxene, Kaperok, Artzan. Tartazu: Bakatzeko. Santakrutz, Ontzari..... Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-021 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Tartazu (2). Samarne, Konejora, Goikoborda, Domiña, Dominazpi, Gorrene. Herria: 26, 29, 28, 27, 57, 56, 52, 51. 43, 42, 41, 40, 39, 38. Artzaina. Malene. Teofilo, Juana, Karreto. Katzana, Bixi, Lujanbione, Urruti. 82-89. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-022 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. 90-100. Herrikoak. 100-117- Olaberri.... Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-023 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Herrikoak. Goizuetako etxek. Otxoki, Yandene, Txaine, Klaudiona, Benai, Makatxe. Alkaso: 42-43. Bintan, Ganboan kriban 2. Kapelorriko borda. Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-024 Audioa Patziku Perurena Etxez etxe. Herriko etxek Patziku Perurenaren gurasoak. Etxean jasotako grabaketak. 1992-1993an jasoak dira zintak.
PP-025 Audioa Patziku Perurena Laxaro Perurena Aiarreko artzai bertsozaleari harturiko elkarrizketa eta Goizuetako "Xardea" bertsolariaz bere familikoek esanak. Dena 1994an jasoa.
PP-026 Audioa Patziku Perurena Laxaro Perurena Aiarreko artzai bertsozaleari harturiko elkarrizketa eta goizuetako "Xardea" bertsolariaz bere familikoek esanak. Dena 1994an jasoa.
T-215 Audioa Toponimia
T-216 Audioa Toponimia
T-217 Audioa Toponimia
PP-040 Audioa Patziku Perurena Aitaren gurasoen aurreko kontuak. Aitaren aldekoak: Bordaxar, Atataborda, Mantxintxa… Amaren aldekoak: aitona "Maite" Txanikenean, Frantxisku Txamoraberrin, Maria Mantxintxara ezkondua… Lorenzo Perurena Apezetxea. 87 urte. Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-041 Audioa Patziku Perurena Aitaren senideak: non jaioak, mutikotako kontuak, noiz ezkonduak… Azkenean ikazkin kontuak: Garraldan Carlos Euguirentzat. Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-042 Audioa Patziku Perurena Aita gerran ibili zeneko kontuak: 1937-1940. Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-043 Audioa Patziku Perurena Aita basolanean zenbat lekutan eta nola ibili zen. Lorenzo Perurena Apezetxea. 87 urte. Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-044 Audioa Patziku Perurena Aita Artikutzan lanean. Gero Leitzako Sarrion nola hasi zen. Lanean hartutako minak: Makutsolon, Artikutzan, Sarrion… Lorenzo Perurena Apezetxea. 87 urte. Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-045 Audioa Patziku Perurena Goizuetako baserri batzuetako kontuak: Artantxu, Mantxintxattiki, Ereba, Aldai, Ogaitolo, Txamoraberri… Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-046 Audioa Patziku Perurena Goizuetako baserri batzuetako kontuak: Puñalenea, Maingenea, Bikainbordako kontuak, amaren familiakoak… Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-047 Audioa Patziku Perurena Goizuetako baserri batzuetako kontuak: Otxoloborda, Farola, Errateta, San Anton, Sarran, Karretako kontuak Fermina Loiartek… Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-048 Audioa Patziku Perurena Goizuetako kontuak. Txamoraberritarrek egindako hargin lanak: Ostazuriko borda, bi pilota plazak (Iserrikoa eta Lubinekoa). Osemari nola hil zen kamioiak leherturik. Baserri kontuak: Bordatxuri, Muxurdin, Alozarta… Amaren familiako kontuak: Ezkartikoak, Alkaxarrekoak, Bikainbordakoak, amona neskame, ezkondu, mutiko ona hil... Lorenzo Perurena Apezetxea. 87 urte. Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-049a Audioa Patziku Perurena Basolanak. Hasi eta elurra Okillin, haizeteak txabola urratu. Egibeltzen, Baraibarren, Matximentan, Idiazabalen, Ollinen… Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-050 Audioa Patziku Perurena Kontu goizuetarrak. Otxolobordak eta Maixuerdak sekulako larreak eskatu udalari. Tximistan linea (argindarra). Asuran basoan Orbegozorentzat, Mautsok ez pagatzen eta Erratzura oinez. Zubietako Amolatxenean berendua bueltakoan: aizkora apustua orduantxe. Aitaborroko kontuak… Goizuetako Karretokoa. Batzuetan haren emaztea, Fermina Loiarte Loiarte (80 urte) mintzatzen da. Fermina Goizuetako Bikainbordakoa da. Grabaketa Leitzan duten etxean egin zen.
PP-051 Audioa Patziku Perurena Familia, etxea (Portolo). Goizuetan jasoak. Tartean seme Joanito ere tartean hiztun. Hizkeraz aranaztarra.
LTZ-395 Bideoa Leitzaldea Zabalo etxean jaio zen. Titia bere ama eta Petraren artean eman zioten. Gero conejerara joan ziren bizitzera. Jaiotetxea eta etxe aldaketa Goizueta, 1941
LTZ-396 Bideoa Leitzaldea Ez zeukaten ez argirik ezta urik ere. Egurra ekartzeko astoaren laguntza bazuten ere, km-ak egin behar zituzten oinez. Astoak ihes egin izan zuenetan egurrik gabe bueltatzen ziren etxera. Conejerako baldintza gogorrak Goizueta, 1941
LTZ-397 Bideoa Leitzaldea 5 urte zituela marmita hartu eta km erdira zegoen iturritik ekartzen zuen ura, horrela etxean zeuzkaten balde handi batzuk betetzen zituzten. Ura Goizueta, 1941
LTZ-398 Bideoa Leitzaldea Mendian behiarekin zebilen egun batean behiak hanka hautsi eta jaten hasi zenean maldan behera erori zen. Errieta ederrak jaso zituen etxean. Behia haragitarako erabili zuten. Hanka hautsi zuen behiaren istorioa Goizueta, 1941
LTZ-399 Bideoa Leitzaldea Lixibarik ez zegoenean irakindako urarekin eta suko hautsekin zuritzen zituzten arropa zuriak eta maindireak. Egun batean arropa zuritze lanak bukatu zirenean amak arropak zabaldu zituen, umeak zirela amak arropei kasu egiteko eskatu zien baina, umeak ume, ohartu gabe maindireak erori egin ziren berriz ere zikinduz. Etxeko maindireen garbitasuna eta anekdota bat Goizueta, 1941
LTZ-400 Bideoa Leitzaldea Komun bat, 9 lagunentzako bi gela, sukaldea... Kazkabarra heldu zenean dena bustitzen zen. Dena oholekin egiten zen. Etxe ikaragarri hotza zen. Conejeraren egitura Goizueta, 1941
LTZ-401 Bideoa Leitzaldea Koltxoirik ez zen izaten orduan, bi ohe zituzten, batzuk lurrean, belarretan... ahal zen bezala moldatzen ziren lotarako. Lehengo koltxoiak gogor-gogorrak ziren, gero ilezkoak egiten ziren. Azken hauek urtero garbitu eta harrotu behar ziren. Oheak eta koltxoiak Goizueta, 1941
LTZ-402 Bideoa Leitzaldea 8 ume txiki zituela alargundu zen ama, orduan ez zioten inongo laguntza ekonomikorik eman, aurrerago zerbait bai. Amaren alarguntzea Goizueta, 1941
LTZ-403 Bideoa Leitzaldea Senideen arteko harremana ona izan da. Lautik hirutan hiketan mintzatu izan dira. Senideekin harremana Goizueta, 1941
LTZ-404 Bideoa Leitzaldea Zoilariak baserriz baserri ibiltzen ziren zoiean; lanak egindakoan etxekoandreak jatekoa ematen zien. Egun batean txerriak ardiaren besoa jan zuenekoa. Zoilariak eta txerriaren anekdota Goizueta, 1941
LTZ-405 Bideoa Leitzaldea Etxeko azienda: behi bat, txerri bat eta ardi bat edo beste. Hura ez zen 8 senide elikatzeko nahikoa eta 8 urterekin beste etxe batera joan zen morroi mantenu truke. Etxeko azienda eta beharrak ez zeuden parekatuak Goizueta, 1941
LTZ-406 Bideoa Leitzaldea
LTZ-407 Bideoa Leitzaldea Mantenu trukean egon zeneko menua: astez taloa, astean behin garbantzuak eta eguberritan oilaskoa. Conejeran zeudenean xiroa jaten zuten egun berezitan. Jana eta janari bereziak Goizueta, 1941
LTZ-408 Bideoa Leitzaldea Bisigua merkea zen eta bakailaoa oso garestia. Orain berriz alderantziz da. Bakailaoa eta bisigua Goizueta, 1941
LTZ-409 Bideoa Leitzaldea Bi eskola zeuden, bat mutilentzako eta bestea neskentzako. Maisuak azkarren erritmoa zeraman eta ez zuen ezer ikasi. Neguko gaueskoletara joaten zen, bertako anekdotak. Eskola eta gaueskola Goizueta, 1941
LTZ-410 Bideoa Leitzaldea Barbararekin ikasten zuten. Ahal zutenean piperra egiten saiatzen ziren. Doktrina Goizueta, 1941
LTZ-411 Bideoa Leitzaldea Lehenengo jaunartzearen egunean karamelu bat oparitu zioten. Lehenengo jaunartzea Goizueta, 1941
LTZ-412 Bideoa Leitzaldea Meza-laguntzaile izan zen. Beste ospakizun batzuetako partaide: Aste Santutako prozesioan jantzi eta pausu bereziak eginez, San Migeletan ere San Migel pausuak eginez... Elizako ospakizunetan parte-hartzaile Goizueta, 1941
LTZ-413 Bideoa Leitzaldea Igandetako meza sakratua izaten zen. Ordutegiak: goizeko 6:30tan, 8tan eta 10etan. Mezak Goizueta, 1941
LTZ-414 Bideoa Leitzaldea Aste Santutan misiotakoak etorri zirenekoa. Elizan jarri zuten ohol baten gainean jarri ziren haien hitzekin herria beldurtuz. Misiotakoak Goizuetako elizan Goizueta, 1941
LTZ-415 Bideoa Leitzaldea Txerriki puska batzuk banatzeko eta beste batzuk kontserbatzeko uzten zituzten. Txistorrak eltze gorri batean olio eta gurinetan kontserbatzen zituzten. Txerria hil berritan txermoniak banatzen ziren. Txerrikiaren antolaketa Goizueta, 1941
LTZ-416 Bideoa Leitzaldea Sagarrak bildu, xerratu eta balkoian uzten zituzten lehortzen. Sagar xerra hauek urarekin nahasten zituzten, oso likido mikatza lortzen zen. Sagardoa dolarean egiten zen sagarrak bi lagunen artean estutuz. Sagarrekin egindako edariak Goizueta, 1941
LTZ-417 Bideoa Leitzaldea Baserriko lan asko auzolanean egiten ziren, gorozketan, zoilean, artoa biltzen, iratzea egiten, Elkarlana Goizueta, 1941
LTZ-418 Bideoa Leitzaldea Gose garaia zen eta leiho batean jarrita zeuden ogi erdia eta gazta hartu zituzten makil batekin, hauek jan ondoren lo gelditu omen ziren. Leiho batetik hartutako ogia eta gazta Goizueta, 1941
LTZ-419 Bideoa Leitzaldea Orain baino eguraldi hobea egiten zuen. Maiatzean behiaren aurrean jartzen ziren hanka-hutsik. Eguraldi aldaketa heldu zenean aitonak honela zioen: “Hara! Heldu da! Karajoa!! Kanbioa heldu da e!” Eguraldiaren inguruan Goizueta, 1941
LTZ-420 Bideoa Leitzaldea Eguzkiaren kokapenaren arabera ezagutzen zuten ordua. Eguzkia ordulari Goizueta, 1941
LTZ-421 Bideoa Leitzaldea Baserrian bizi ziren eta herrikoekin harreman gutxi zeukaten. Mozkortzen zirenean hitz egiten zuten gehien bat. 15-16 urterekin harrapatutako mozkorra. Herrikoekin harremana eta mozkorraldia Goizueta, 1941
LTZ-422 Bideoa Leitzaldea Kinkilleruk baserriz baserri ibiltzen ziren edozein gauza saltzen. Kinkilleruk Goizueta, 1941
LTZ-423 Bideoa Leitzaldea Korronte elektrikoaren aurretik kinke, argizari eta peseilluaren bidez izaten zuten argia. Peseillua olioaren bidez argiztatzen zuen metxa bat zen. Etxeko argia Goizueta, 1941
LTZ-424 Bideoa Leitzaldea Bihurriak ziren eta enkarguak egiteko eskatzerakoan ez ziren haiekin fidatzen. Enkarguetarako konfiantza gutxi Goizueta, 1941
LTZ-425 Bideoa Leitzaldea Conejeran maizter. Etxearen errenta hildako txekor batekin ordaintzen zuten adibidez. Gehiena trukean egiten zen. Maizterrak eta ordainketak Goizueta, 1941
LTZ-426 Bideoa Leitzaldea Almerian ikasi zituen instrukzioak eta handik Melillara bidali zuten. Soldadutzan ikasi zuen gaztelaniaz. Kintako mutilen nondik norakoak. Soldadutza eta kintako mutilak Goizueta, 1941
LTZ-427 Bideoa Leitzaldea Soldadutzako denboran soldadutzara elkarrekin joandako herritarra behin bakarrik ikusiko zuen; lagunak gehiegi edaten omen zuela eta ziegan pasatu zuen denbora gehiena. Laguna beti ziegan Goizueta, 1941
LTZ-428 Bideoa Leitzaldea 16 hilabete eman zituen soldadutzan. Libre ematen zizkieten 20 egun haietan etxera joateak ez zuen merezi. Boluntario segitzeko aukera izan zuen baina ez zuen nahi izan. Soldadutzako denbora Goizueta, 1941
LTZ-429 Bideoa Leitzaldea Soldadutzan ezagututako euskaldunak: Intzako bat, Don Saturninoren herriko bat, Campanasko bat, Tafallako bat eta bizkaitar bat. Bizkaitarrarekin moldatu zen hobekien. Soldadutzako euskaldunak Goizueta, 1941
LTZ-430 Bideoa Leitzaldea Soldaduskatik etorri eta lehendabiziko gauza koinatari festetarako dirua eskatzea izan zen, ahal bezain laster itzuli zion. Soldaduskatik etorritakoan Goizueta, 1941
LTZ-431 Bideoa Leitzaldea Soldaduskatik bueltan Frantziako basora joan zen lanera, egurrak txikitu eta lehertu aritu zen 9 urtez. Egurra kabletan bidaltzen zuten, kableko lanak. Lana besterik ez zuten egiten. Lehendabiziko urtean 6 goizuetar joan ziren lanera, azkeneko 5 urtetan berriz bera zen goizuetar bakarra. Denboraldiko lana zen, negutan herrira bueltatzen zen. Frantziako basoan lanean Goizueta, 1941
LTZ-432 Bideoa Leitzaldea Meategira lanera zetozenen etxeak egitea. Neguko lana Goizueta, 1941
LTZ-433 Bideoa Leitzaldea Bere txondorrik ez du egin baina besteenak egiteko egurrak biltzen aritu izan da. Txondor tamaina ezberdinak egiten ziren. Txondorrak Goizueta, 1941
LTZ-434 Bideoa Leitzaldea Ijitoak urtero pasa izan dira eta pasatzen dira Goizuetatik. Ijitoak herrian Goizueta, 1941
LTZ-435 Bideoa Leitzaldea Fruta gutxi izaten zuten, sagar bat edo beste, intxaurrak... harria besterik ez zeukan malda bat zen. Conejerako zuhaitzak Goizueta, 1941
LTZ-436 Bideoa Leitzaldea Ez zuten ardi gaztarik egiten. Ardiaren ileak orain baino gehiago balio zuen. Artilezko koltxoiak egiten zituzten. Ardiaren ilea Goizueta, 1941
LTZ-437 Bideoa Leitzaldea Lehen ez zegoen orain onddotarako dagoen biziorik. Etxetan ez zuten oliorik izaten eta alferrikakoa izaten zen biltzea. Onddoak Goizueta, 1941
LTZ-438 Bideoa Leitzaldea Zartanan edo danbolinean erretako gaztainak jaten zituzten. Gaztainak Goizueta, 1941
LTZ-439 Bideoa Leitzaldea Lanean ezagutu ez baditu ere 5 bat kisu-labe zeuden Goizuetan. Kisu-labeak Goizueta, 1941
LTZ-440 Bideoa Leitzaldea Gauero sumatzen ziren kontrabandistak. Puntillen kontrabandoa. Egun batean edaria zeramaten paketeak aurkitu zituzten mendian. Kontrabandistak Goizueta, 1941
LTZ-441 Bideoa Leitzaldea Urtean 3 feria egiten ziren: urrian, azaroan eta abenduan. Txerri asko saltzen zen. Frantziatik etortzen ziren ardiak erostera. Feriak eta tratanteak Goizueta, 1941
LTZ-442 Bideoa Leitzaldea Juantxo Ezkerrak eta jokorako ikaragarrizko afizioa izaten zuten. Benta-Berrin pasatzen zuten ia egun osoa. Jokorako zaletasuna Goizueta, 1941
LTZ-443 Bideoa Leitzaldea Arroyo medikuak ez zuen behatzik libre uzten. Istripua izan zuen bitartean ez zuen medikurik behar izan. Herriko medikua Goizueta, 1941
LTZ-444 Bideoa Leitzaldea Ama zenak belarrekin egindako botikak erabiltzen zituzten ebaki, zauri eta denetarako. Amaren sendabelarrak Goizueta, 1941
LTZ-445 Bideoa Leitzaldea Plazako musikarekin sueltoan dantzatzea besterik ez zegoen. Beheko dendan akordeoilari batek jotzen zuen eta bertan denetatik dantzatu zitekeen. Pilota partiduak. Goizuetako festetako musika eta pilota partiduak Goizueta, 1941
LTZ-446 Bideoa Leitzaldea Beti lanean eta herritik urrun bizi zirenez gutxi aritu ziren pilotan. Gaztetan tabernara joaten ziren. Tokean aritzen ziren. Gaztetako aisialdia Goizueta, 1941
LTZ-447 Bideoa Leitzaldea Inauteritako baserriz baserriko errondan bitan banatzen ziren. Herrian bazkaltzen zuten eta gero etxera joaten ziren lotara. (Kamara asko mugitzen da) Inauteriak Goizueta, 1941
LTZ-448 Bideoa Leitzaldea Neskatan ez ziren berandu arte hasi. Antenan egoten ziren neskekin. Neskatan egitea Goizueta, 1941
LTZ-449 Bideoa Leitzaldea Andregaia ezagutu eta berehala ezkondu ziren. 5 seme-alaba izan zituzten. Emaztea eta seme-alabak Goizueta, 1941
LTZ-450 Bideoa Leitzaldea Tabernak goizeko 6etarako irekitzen zituzten langileentzako. Giro mugitua izaten zen tabernetan. Herriko tabernak Goizueta, 1941
LTZ-451 Bideoa Leitzaldea Oso ongi moldatzen ziren herriko guardia zibilekin; soldaduskan ikasitako espainolarekin moldatzen zen. Guardia zibilekin harremana Goizueta, 1941
LTZ-452 Bideoa Leitzaldea Borroka eta laster apustuak. 5.000 duro jokatu izan ziren Arano eta Goizuetaren arteko borrokaldi batean. Goizuetak irabazi zuen. Apustuak Goizueta, 1941
LTZ-453 Bideoa Leitzaldea Herriko aguazilak ematen zuen bandoen berri. Bandoak Goizueta, 1941
LTZ-454 Bideoa Leitzaldea Tabernak ordu biak arte egoten ziren zabalik. Azkeneko trago hori. Tabernen itxiera ordua Goizueta, 1941
LTZ-455 Bideoa Leitzaldea Oiartzuarrak honela zioen: “ahuntza atera eta txerria barrenera”. Oiartzuarraren txistea Goizueta, 1941
LTZ-456 Bideoa Leitzaldea “Xo xo, oain lenbiziko loan zaudek eta!”, “zurie o beltza” eta oilo arrautzen anekdotak. Nerbioren anekdotak Goizueta, 1941
LTZ-457 Bideoa Leitzaldea Goizuetako etxe batean espirituak zeudela esaten zuten. Arima kontuak Goizueta, 1941
LTZ-458 Bideoa Leitzaldea Gaztetan dantzarako elkartzen ziren, orduan bals-a dantzatzea, musu ematea, ... dena bekatu zen. Herrian bi apez zeuden. Dantza eta apezen kontrola Goizueta, 1927
LTZ-459 Bideoa Leitzaldea Autobusek gasogenoa erabiltzen zuten. Hernani eta Goizuetako bitarteko bidaian autobusaren goiko aldera igotzen zen. Autobuseko bueltak Goizueta, 1927
LTZ-460 Bideoa Leitzaldea San Joanetan oinez egiten zuten Hernanirako buelta. Goizeko 5etan atera eta arratseko 10etarako etxean ziren. Hiruzpalau orduko bideak ziren. Mendiko iturrian utzitako zapiak. Mendian bazkaltzen zuten. Promesa bete zedin, batzuk hanka-hutsik ibiltzen ziren. Hernaniko San Joanak Goizueta, 1941
LTZ-461 Bideoa Leitzaldea Autobusik ez zen izaten eta kamioneta zahar batean jarritako ohol batzuen gainean eserita joaten ziren Doneztebera. Doneztebeko erromerira bidean Goizueta, 1941
LTZ-462 Bideoa Leitzaldea Alduntzin bordan jaiotako 9 senide ziren, orain 3 ahizpa bizi dira. Goiz geratu ziren gurasorik gabe. Etxeko senideak Goizueta, 1941
LTZ-463 Bideoa Leitzaldea Denetatik egiten zuten, kanpo lana, arditan ibili. Mendian pasatzen zuen eguna. Arditako lana Goizueta, 1941
LTZ-464 Bideoa Leitzaldea Ahizpa bakoitzak bere rola zeukan. Ahizpa zaharrena etxeko lanetan aritzen zen eta bera kanpoko lanetan. Aldamenekoak antolatzen zituen. Ahizpen rolak eta etxeko martxa Goizueta, 1941
LTZ-465 Bideoa Leitzaldea Festetarako etxea zuritu, koltxoien artilea harrotu eta dena garbi-garbi uzten zuten. Kisuekin zuritzen zuten. Sukaldea arrosaz pintatzen zuten. Festetarako zuritzea eta garbiketak Goizueta, 1941
LTZ-466 Bideoa Leitzaldea Elektrizitaterik ez zegoenean kinkeekin eta argizariekin argiztatzen zuten; ura errekatik ekartzen zuten, euria egiten zuenean etxe ondoan errekatxo bar sortzen zen eta hura aziendarentzako erabiltzen zuten. Argia eta ura Goizueta, 1941
LTZ-467 Bideoa Leitzaldea Senideen artean zuka. Gizon-emakumeek apezari egiten zioten diosala. Norbaiti errespetua galduz gero 5 duroko isuna ordaindu behar zen. Errespetua eta protokoloa Goizueta, 1941
LTZ-468 Bideoa Leitzaldea Korreo autobusaren gainean igotzen ziren, zuhaitzetatik tiraka... Korreoren gainean Goizueta, 1941
LTZ-469 Bideoa Leitzaldea Urez betetako baldeekin egiten zuten, udan berriz beti ibaian bainatzen ziren. Gorputzeko garbitasuna Goizueta, 1941
LTZ-470 Bideoa Leitzaldea Arrantzan asko. Aingirak harrapatzen zituen sardeskarekin. Lehen amuarrain asko zegoen eta asko harrapatzen zen. Arrantzarako afizioa Goizueta, 1941
LTZ-471 Bideoa Leitzaldea Dena etxean garbitzen zen. Lixue xehetasunekin, dena usain onarekin eta zuri zuri gelditzen zen. Arropa garbiketa Goizueta, 1941
LTZ-472 Bideoa Leitzaldea Gerra denboran ez zen deus izaten herrian, dena etxetik ateratzen zen. Talo nahikoa izaten zen, esnea, potajea, sardinak, arrautza... Errazionamendua. Ogi beltza, olioa, garbantzuak, arroza, azukre beltza, e.a. Etxeko elikagaiak eta errazionamendua Goizueta, 1941
LTZ-473 Bideoa Leitzaldea Eguberritan zikiroa jaten zuten, mezak ere izaten ziren baina beste apartekorik ez. Eguberriak Goizueta, 1941
LTZ-474 Bideoa Leitzaldea Jai goizetan meza entzun eta arratsaldetan bezperak. Bezperetara joaten ez zena ez zen herrian azaltzen. Arrosarioaren ondoren lagunak besotik hartu eta ilundu arte egoten ziren. Jaietako plana Goizueta, 1941
LTZ-475 Bideoa Leitzaldea Festetan Ama Birjinaren egunean, Jesusen bihotzaren egunean, San Pedrotan, Corpus Christi e.a. Prozesioak noiznahi Goizueta, 1941
LTZ-476 Bideoa Leitzaldea San Miguel dantza Aste Santutan dantzatzen zen plazan. San Migel dantza Goizueta, 1941
LTZ-477 Bideoa Leitzaldea Garmendia eta Agirretxe. Haiek egindako sermoiekin denak izutu zituzten. Dena bekatu zen. Emakumearen papera. Misioak eta haien eragina Goizueta, 1941
LTZ-478 Bideoa Leitzaldea Kongregazioak aukeratzen zituen. Hilabetean behin meza berezia egiten zuten. Maindire zuri bat zabaltzen zuten aldarearen mutur batetik bestera. Mezatan haiek ziren Jauna hartzen lehendabizikoak. “Hijas de María” Goizueta, 1941
LTZ-479 Bideoa Leitzaldea Aitortzaren ondoren penitzentzia gisa apezak otoitz bat edo gehiago errezatzea eskatzen zien, baita lan gehiago egitea ere. Oinez iristen ziren toki guztitara. Konfesioa eta penitentzia Goizueta, 1941
LTZ-480 Bideoa Leitzaldea Meza, arrosarioa, musika, dantza sueltoa eta 10etarako erretiratzen ziren. Arau estuak. Artikutzako San Agustin Goizueta, 1941
LTZ-481 Bideoa Leitzaldea Aranoko festetan dantza bat egiteko aukera besterik ez zuen izaten. Neskame aritu zen. Aranoko festetan motz Goizueta, 1941
LTZ-482 Bideoa Leitzaldea Janari gutxi kontserbatzen zuten, gose handia zegoen, horregatik txerria hiltzen zutenean dena lehen bait lehen jaten zen. Kontserba gutxi Goizueta, 1941
LTZ-483 Bideoa Leitzaldea Oso ohikoa zen baserri batek besteari laguntzea. Lan kontuetan elkartasun handia zegoen, gorotza biltzen adibidez. Artazuritzea gauez egiten zen. Arto gorria azaltzen zenean musu eman behar zitzaion neskari. Denak auzolanean Goizueta, 1941
LTZ-484 Bideoa Leitzaldea Etxean egiten zen, baserri gehienetan. Edariak: ardo zuria, beltza, anisatua, pitarra eta koñak-a. Pitarra eta beste edariak Goizueta, 1941
LTZ-485 Bideoa Leitzaldea Askotan espartinak hausteko beldurrez eskutan hartu eta hanka-hutsik ibiltzen ziren. Herrira jaisterakoan Urrutienean aldatzen zuten arropa. Oinetakoak eta arropak Goizueta, 1941
LTZ-486 Bideoa Leitzaldea Meza ordubatean izaten zen, berandu iristen zirenak ezagutzen ziren. Dena kontrolatuta zegoen. Herriko kontrola Goizueta, 1941
LTZ-487 Bideoa Leitzaldea Garai batean permanentea egon zen modan. Zorri asko ateratzen ziren, hauek ozpinarekin garbitzen zituzten. Orrazkerak Goizueta, 1941
LTZ-488 Bideoa Leitzaldea Baserrian fruta asko zeukaten: gerezia, sagarra, muxika, ... Arto-labekoa eskuratzen zuten etxeko sagarren truke. Arto-labekoa: irinarekin egiten zen ogi handia. Baserriko fruta Goizueta, 1941
LTZ-489 Bideoa Leitzaldea Etxetan lan asko izaten zen eta oso gutxi joan izan ziren eskolara. Joaten zirenetan bertan bazkaltzen zuten. Eskola gutxi Goizueta, 1941
LTZ-490 Bideoa Leitzaldea Jaunartzerako otoitzak etxean ikasi zituzten. Egunean bertan batzuk baserriz baserri joaten ziren sosa eskean. Jantzia: Maribeltxok egindako soineko urdina, zapata beltzak eta galtzerdi luzeak. Kolore banatako galtzerdiekin egin zuen. Lehenengo jaunartzea Goizueta, 1941
LTZ-491 Bideoa Leitzaldea Poteka, gordeketan, helduak amorrarazteko egindako bihurrikeriak... Jostaketan Goizueta, 1941
LTZ-492 Bideoa Leitzaldea Harremanak oso onak ziren. Herriko kategoriak. Herritarren arteko harremana Goizueta, 1941
LTZ-493 Bideoa Leitzaldea Kanpotarrak etortzen zirenean pikeak izaten ziren. Hernaniko hiru autobus etortzen ziren San Miguelera, festetan ere jende asko biltzen zen herrian eta orokorrean ongi moldatzen ziren. Ijitoak. Ijitoek txerria lapurtu zietenekoa. Kanpotarrekin harremana Goizueta, 1941
LTZ-494 Bideoa Leitzaldea Ardi-gazta egiten zuten. Ez zen esnerik saltzen. Dena etxerako aprobetxatzen zen. Etxekoa etxerako Goizueta, 1941
LTZ-495 Bideoa Leitzaldea Noizbehinka herrira jaisten ziren enkarguak egitera, baina egia esan ez zegoen asko ekartzeko. Errazionamendu garaia zen eta ez zegoen aparteko ezer: olio pixka bat, ogi beltz hura... Enkargu gutxi Goizueta, 1941
LTZ-496 Bideoa Leitzaldea Lau gizon jarriko zien da haik itten zutena konforme denak. Idazkaria. Udaletxearekin harremana Goizueta, 1941
LTZ-497 Bideoa Leitzaldea Maizterrek urtetik urtera ordaintzen zuten errenta, hau San Silvestre egunean izaten zen, urteko azken egunean. Etxez aldatzekotan San Martinetan egiten zen. Maizterrak eta ohiturazko datak Goizueta, 1941
LTZ-498 Bideoa Leitzaldea Umea jaio eta segituan bataiatzen zen. Etxean oiloa hil eta jaioberria ikustera zetozen hurbilekoentzako otordua egiten zen. Jaioberriak Goizueta, 1941
LTZ-499 Bideoa Leitzaldea Umeen artean haserretzen ziren baina etxera bueltatzerako berriz adiskidetzen ziren. Umeen harremanak Goizueta, 1941
LTZ-500 Bideoa Leitzaldea Milagros Madrilen bizi zen eta apezak esan zion ezkontza ez ziola herrian eginen, horregatik Donostian ezkondu zen. Ezkontza eta progua Goizueta, 1941
LTZ-501 Bideoa Leitzaldea Herriko baserri gehienak markesarenak ziren. Beste jabego batzuk. Markesa Goizuetan Goizueta, 1941
LTZ-502 Bideoa Leitzaldea Markesak hiruzpalau hilabeteko egonaldiak egiten zituen herrian. Adiskidetasunak. Markesaren egonaldiak Goizueta, 1941
LTZ-503 Bideoa Leitzaldea Goizeko 8tan hasi, sukaldea piztu, zakurrentzako jana prestatu, 9tarako markesaren gosaria prestatu, arropa garbitu, lisatu, e.a. Markesaren etxean laneko egun bat Goizueta, 1941
LTZ-504 Bideoa Leitzaldea Oso harreman ona zeukaten. Diru kontuak zirela eta bukaeran istilu batzuk izan zituzten. Banketearen hortan aparte utzi zutenekoa. Markesarekin harremana Goizueta, 1941
LTZ-505 Bideoa Leitzaldea Ezkondutakoan markesaren maizter-etxe batetan bizi izan ziren markesaren etxea eta baratza zaindu eta txukun mantentzearen truke. Markesarenean apopilo Goizueta, 1941
LTZ-506 Bideoa Leitzaldea Jaiero meza propioa izaten zuten Markesaren etxeko kaperan. Markesareneko mezak Goizueta, 1941
LTZ-507 Bideoa Leitzaldea Etxe azpian estraperloan erabili izan zuten burdinola zegoen. Estraperloko burdinola Goizueta, 1941
LTZ-508 Bideoa Leitzaldea Makiak mendiko zulo batzutan gordetzen omen ziren. Behin batekin topo egin zuenekoa. Makiak Goizueta, 1941
LTZ-509 Bideoa Leitzaldea Guardia zibilekin izandako anekdotak. “Alto” esaten zutenean haiek “España!!” oihukatzen zuten. Harreman ona zeukaten. Herriko guardia zibilak Goizueta, 1941
LTZ-510 Bideoa Leitzaldea Lehen onddo asko biltzen zen. Onddoak, sagarrak, urdaia, ... sutan erreta jaten ziren. Onddoak eta beste batzuk Goizueta, 1941
LTZ-511 Bideoa Leitzaldea Mailuekin zapaltzen zituzten pitarra egiteko sagarrak. Pitarrarako sagarrak Goizueta, 1941
LTZ-512 Bideoa Leitzaldea San Joanetan erramuak eta elorriak bedeinkatzen ziren eta alorretan jartzen ziren ezbeharrik ez izateko. Ezbeharrik ez izateko Goizueta, 1941
LTZ-513 Bideoa Leitzaldea Aspirina hartzen zuten denetarako. Katarroa sendatzeko esnea eztiarekin hartzen zuten. Botika gutxi Goizueta, 1941
LTZ-514 Bideoa Leitzaldea Txikitan bihurrikeria asko egiten zituen. Ibilerak xehetasun guztiekin. Agustin izeneko herritar batek bihurrikeriak egiteko eskatzen zion. Pakorekin anekdota. Txikitako bihurrikeriak Goizueta, 1941
LTZ-515 Bideoa Leitzaldea Ez zen oso feria handia izaten, bakoitzak ahal zuena eramaten zuen. Tratanteak. Ganadu feriak Goizueta, 1941
LTZ-516 Bideoa Leitzaldea Goiko errota oso zaharra izan arren bi famili sartu egin ziren teilatutik. Garai haietan ez zegoen etxe hutsik eta edozein teilatu izatea gauza ona zen. Teilatua izanez gero kontent Goizueta, 1941
LTZ-517 Bideoa Leitzaldea Oiartzuar asko etortzen zen, edanez gero jendea mutur joka hasten zen. Oiartzuarrak herrira zetozenean Goizueta, 1941
LTZ-518 Bideoa Leitzaldea Pisuko lana egiten zuten, ohatzeak egin, zerbitzatu... 4 gauardia zibilek bertan egiten zuten otordua. Eguneko mantenua: gosaria, bazkaria eta afaria 7 pezetatan. Otorduen xehetasunak. Luineko lana Goizueta, 1941
LTZ-519 Bideoa Leitzaldea Herriko zinea gaurko Gaztetxea dagoen tokian zegoen. Berak ez zuen ezagutu. Zinea Goizueta, 1941
LTZ-520 Bideoa Leitzaldea Bezeroen eta batez ere guardia zibilen, ordutegiak, esertokiak, errelebuak e.a. Ezkondutakoak beheran eta mutilzaharrak goitik. Luineko bezeroak Goizueta, 1941
LTZ-521 Bideoa Leitzaldea Gauetan sagarrak biltzera joaten ziren, orduan “sorgina” deitzen zioten amonaxar luze eta mehe bat ikusten zuten. Sorgin kontuak Goizueta, 1941
LTZ-522 Bideoa Leitzaldea Lehen mutilen aurrean ibiltzea ez zen libre. Putzura baianatzera joan zirenean apezak harrapatu zienekoa. Dena bekatu zen. Neska-mutilak putzuan, elizaren kontrola Goizueta, 1941
LTZ-523 Bideoa Leitzaldea Inauterietan mozorrotuta atera zenean zakurra hurbildu zitzaion eta herriko jendeak berehala ezagutu zuten Luineko neskamea zela. Inauteriak, mozorrotu zenekoa Goizueta, 1941
LTZ-524 Bideoa Leitzaldea Luineko arropak labaderoan garbitzen zituzten. Bi egun oso pasatzen zituzten bi lagunek garbiketan. Astelehenetan arropa eta maindire zuriak eta asteartetan koloretakoa. Luineko arropa eta maindire garbiketa Goizueta, 1941
LTZ-525 Bideoa Leitzaldea Plantxa bere lana izaten zen. Plantxa elektrikoa erabiltzen zuen. Astelehenetan komedoreko garbiketa; astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan plantxa eta larunbata arratsaldetan botak garbitzea. Luineko plantxa Goizueta, 1941
LTZ-526 Bideoa Leitzaldea 3 langile comestiblean, 2 modista, sukaldaria, pintxea eta bera goiko lanetan. Luineko langileak Goizueta, 1941
LTZ-527 Bideoa Leitzaldea Luineko morroiek gaur Gaztetxea den hortan egiten zuten lo. 20 bat ohe egiten zituen egunero. Luineko logelak Goizueta, 1941
LTZ-528 Bideoa Leitzaldea Kinkilleroak oso tarteka etortzen ziren kale saltzaileak ziren. Ixilpean kondoiak ere saltzen omen zituen. Baserriz baserri arropa saltzen ibiltzen ziren bi gizon zeuden. Kale saltzaileak Goizueta, 1941
LTZ-529 Bideoa Leitzaldea Inolako heldurik ez zien azaldu hilekoari buruzko deus. Biziarekin eta nesken artean zertxobait hitz egin zuten hortaz eta aurrera. Emakumeren gaia tabu zen Goizueta, 1941
LTZ-530 Bideoa Leitzaldea Udarako arropa mehe bat eta negurako potoloago bat besterik ez zuten izaten. Arropa ez zuten urtero berritzen. Arropak, arropa berri gutxi Goizueta, 1941
LTZ-531 Bideoa Leitzaldea Aguazilak txalo eginez gero denek etxera joan beharra zuten eta bestela isuna ordaintzera. Jaieroko bandoa, herriko gora-beherak eta lanak azaltzen zituzten. Aguazilaren lana Goizueta, 1941
LTZ-532 Bideoa Leitzaldea Ttun ttuna. Akordeoia, dantza guztiak sueltoan izaten ziren. Sos pixka bat zeukanak akordeoilariari botatzen zion. Igandetako dantza Goizueta, 1941
LTZ-533 Bideoa Leitzaldea Garai batean mutilak neskaren etxera joan behar zuen amari alabaren eskua eskatzera. “Amari abisoa emattera, esposatu bartzula ta utziko zun ta yon ta itzein ta...” Amari alabaren eskua eskatzea Goizueta, 1941
LTZ-534 Bideoa Leitzaldea Jendea ikaratu nahian kalabazak hartu, barrenak hustu, begi zuloak, sudurra eta ahoa egin eta argizaria paratzen zuten honen barruan. Beldurtzeko kalabaza Goizueta, 1941
LTZ-535 Bideoa Leitzaldea Txerri-hilketan laguntzeko beharrezko zuten jendea azaltzen zen. Prantxisko beti azaltzen zen. Txerri-hilketa Goizueta, 1941
LTZ-536 Bideoa Leitzaldea Trikinadun txerriren bat edo beste agertu zen. Haragi zati bat suko xaflan jarri eta bertan itxasita geratuz gero haragi hura ona zen, gainerakoan ez. Txerrien trikina Goizueta, 1941
LTZ-537 Bideoa Leitzaldea Dena etxekoa zen, arbia, artoa, otea... dena txikituta ematen zitzaien. Orduan ez zen pentsurik erosten. Aziendarentzako bazka Goizueta, 1941
LTZ-538 Bideoa Leitzaldea Markesaren eta neskazaharren kantak kantatzen zituzten. Herriko neskazahar bati harrika ematen zioten. Kantak eta bihurrikeriak Goizueta, 1941
LTZ-539 Bideoa Leitzaldea Lehengo eta oraingo bizimoduen arteko aldea. “Ordun mixeri ikaarrikin, oain berriz gehieikin” Lehen egunero egiten zen lana, arauak zorrotzagoak ziren. Bizimoduaren aldaketa Goizueta, 1941
LTZ-540 Bideoa Leitzaldea Donostia edo ingurutan beti izaten zen non atera abuztuan. Oialume, auzotako festak, Paseo berria, arrantzaleen festa, Santo Tomas... Azken hauek oso jendetsuak izaten ziren eta haiek nahiago izaten zuten hondartzan ibili. Etxekoekin harremana. Donostiako parrandak Goizueta, 1941
LTZ-541 Bideoa Leitzaldea Lan asko egin arren oso ongi pasatzen zuten. Baratzak, fruta-arbolak, igerilekua... denetatik zeukaten. Zaindariekin harreman ona zeukaten. Madrileko oroitzapen onak Goizueta, 1941
LTZ-542 Bideoa Leitzaldea 7 senide, aita eta ama hiru osaba bizi ziren. Aitak mendian egiten zuen lana ikatzarekin, besteek baserriko martxa zeramaten. Familia eta lanak Goizueta, 1939
LTZ-543 Bideoa Leitzaldea Gauean ardiak bildu, jetzi eta bidaltzen zituen. Bordan gelditzen zen lotan beste artzain batzuekin. Hurrengo goizean berriz ardiak bildu, jetzi, esnea bizkarrean hartu (8-10l) eta etxera bueltatzen zen. Etxean gosaldu, alorrean lana egin... hauxe izan zen koxkortu bitarteko bizimodua. Arditako egun bat Goizueta, 1939
LTZ-544 Bideoa Leitzaldea Koxkortutakoan herrira joan ziren bizitzera. Meategirako saskiak egiten aritzen ziren hiru anaiak. Gaztainarekin egiten zituzten. Saskigintza Goizueta, 1939
LTZ-545 Bideoa Leitzaldea Auzolanetan udaletxeak ardoa eta ogia jartzen zuen herritarrek baserritako bideak txukuntzearen truke adibidez. Auzolanak Goizueta, 1939
LTZ-546 Bideoa Leitzaldea Lur zati batzuk goldeaz mugitzen ziren, goldearekin ezin ziren izkinak zoiez egiten ziren, gero arearekin bildu eta zaborrak kentzen zituzten lurra artoa ereiteko prest utziz. Lurra lantzea eta horretarako tresnak Goizueta, 1939
LTZ-547 Bideoa Leitzaldea Artoa erein, postortzea pasa, jorratu, tontorrak moztu, hosta-txikiak egin... hosta-txikiak aziendaren bazkarako erabiltzen zituzten. Artoa Goizueta, 1939
LTZ-548 Bideoa Leitzaldea Lehen kanpoko lan asko zegoen. Belar lana, belarra ebaki, lehortu eta metatu. Iratze lana, bizkarrez egiten zen, gero gurditan eramaten zuten baserritara. Kanpoko lana Goizueta, 1939
LTZ-549 Bideoa Leitzaldea Arbie ta baboxa aziendarentzako bazka izaten zen. Arbie ta baboxa Goizueta, 1939
LTZ-550 Bideoa Leitzaldea Urtean bizpahiru txerri hiltzen zituzten. Txerria hildakoan amak medikuari, idazkariari eta halakoei urdai pixka bat, beti zati hoberena, eman nahi izaten zien. Txerrikiaren banaketa Goizueta, 1939
LTZ-551 Bideoa Leitzaldea Soldadutzaren aurretik kontrabandoan aritu ziren. Gauez ateratzen ziren. Mugatik zakuak bizkarrean hartu eta Jose Mariren etxean uzten zituzten. Gero oinez bueltatu behar izaten zuten Goizuetara. Bidearen puntu ezberdinak. Kontrabandoa Goizueta, 1939
LTZ-552 Bideoa Leitzaldea Kontrabandoan zebiltzala estualdi franko pasa izan zituzten guardia zibilarekin. Guardiei pertsonak harrapatzea baino gehiago paketeak interesatzen zitzaizkien eta behin baino gehiagotan lortu zuten. Paketetan apezen arropak, iratzargailuak, puntilak... eramaten zituzten. Kontrabandoa, guardia zibila eta materiala Goizueta, 1939
LTZ-553 Bideoa Leitzaldea Kontrabandistek elkar ezagutzen zuten eta harreman ona zeukaten. Nagusiek nahiago izaten zuten puntu ezberdinetako gazteak gehiegi ez egotea baina egoten ziren. Kontrabandisten arteko harremanak Goizueta, 1939
LTZ-554 Bideoa Leitzaldea Ohol batekin tapatutako zuloan gordetzen zuten kontrabandoko materiala. Kontrabandoko materialaren gordeketa Goizueta, 1939
LTZ-555 Bideoa Leitzaldea Etxean oso ongi moldatzen ziren. Senide zaharrenak zeraman etxeko martxa. Etxean beti euskaraz eta senideen artean hiketan egiten zuten. Etxeko giroa Goizueta, 1939
LTZ-556 Bideoa Leitzaldea Oso ongi moldatzen ziren auzokideekin. Edozein tokitan jostatzen ziren: zulo guztietan, goiko iturrian, elizaren atzealdean, e.a. Haurtzaroko entretenimendua Goizueta, 1939
LTZ-557 Bideoa Leitzaldea Pilotazale ikaragarria izan da. Goizeko 9tan igandetako meza bukatzen zenetik bazkaltzeko ordura arte aritzen ziren pilotan. Pilotarako zaletasuna Goizueta, 1939
LTZ-558 Bideoa Leitzaldea Artantxeko iturrian eta Akolako horretan auzo guztiko arropak garbitzen ziren. Arropa garbitzeko tokiak Goizueta, 1939
LTZ-559 Bideoa Leitzaldea Urtero festetarako etxea zuritu, koltxoiak jo eta harrotu eta etxeko mahai-tresnei (sardexka, koilara, etab.) distira ateratzen zieten. Urtean behineko lanak Goizueta, 1939
LTZ-560 Bideoa Leitzaldea Frankoren garaian bere arrebak lantegira joan ziren lanera, etxean asko ziren eta nolabait ere kanpora irten ziren lanera. Arrebak lantegira lanera Goizueta, 1939
LTZ-561 Bideoa Leitzaldea Potajea, garbantzuak, patata, gaztaina erreak, gatzura, e.a. Eguneroko janaria Goizueta, 1939
LTZ-562 Bideoa Leitzaldea Gizendutako oilaskoa, arkumea edo zikiroa jaten zuten. Familia guztia biltzen zen etxetan. Festetako otorduak Goizueta, 1939
LTZ-563 Bideoa Leitzaldea Koipea irakinarazi eta lurreko eltze batean sartzen zen solomoarekin batera. Hozten zenean koipea zuri zuri gelditzen zen eta hala mantentzen zen hilabetetan zehar. Beste elikagaiak kontserbatzeko modua. Elikagaien kontserba Goizueta, 1939
LTZ-564 Bideoa Leitzaldea Argindarrik ez izan arren argirik ez zaie inoiz falta izan. Etxean ez zen urik izaten, Akolatik ekartzen zuten. Argia eta ura Goizueta, 1939
LTZ-565 Bideoa Leitzaldea Negua ez bazen kanpoan jartzen ziren ur balde batzuekin edo bestela errekan eta kontent. Gorputzeko garbitasuna Goizueta, 1939
LTZ-566 Bideoa Leitzaldea Esnea egosten jarri eta epeltzen ari den momentuan gatzagia botatzen zaio; orduan eskuekin bildu eta forma emango dion moldean paratzen da. Etxerako gazta izaten zen. Gazta Goizueta, 1939
LTZ-567 Bideoa Leitzaldea Ardi gazte, bildots eta zikiroen salmenta. Lehen edozerekin ateratzen ziren sosak, ardi ilearekin adibidez, orain berriz ez dauka baliorik. Ardi ilea. Aziendaren salmenta Goizueta, 1939
LTZ-568 Bideoa Leitzaldea Sagarra dolarean zanpatu, estutu, zukua kendu eta sagardoa lortzen zen. “Ta beste saarrak itten genittun xerratu eta haikin itten gendun pitarra” Sagardoa eta pitarra Goizueta, 1939
LTZ-569 Bideoa Leitzaldea Senideen arropak zahartzen zirenean amak puskak hartu eta Eustakiorentzako arropa egiten zuen. Abarkak eta galtzerdiak etxean egiten zituzten. Gero gomazko abarkak, botak eta katiuska hori batzuk iritsi ziren. Janzkerak eta oinetakoak Goizueta, 1939
LTZ-570 Bideoa Leitzaldea Herrian bakoitza bere martxan bizi zen; pilotarako eta afari bat edo beste egiteko elkartzen ziren. 24 pezetatan afaltzen zen. Gizon batzuk jokoan, musean eta trukean aritzen ziren. Herriko giroa Goizueta, 1939
LTZ-571 Bideoa Leitzaldea Hasiera hartan herriko Antonioren zezenak ateratzen ziren. Zezen horiek handiegiak ziren eta toreroren bat edota kanpotarrak ziren zezen aurrean jartzen ziren bakarrak. Zezenak menditik herrira eramatea. Festetako zezenak Goizueta, 1939
LTZ-572 Bideoa Leitzaldea Oraingo pilotariak bezain onak ez izan arren pilota partidu onak jokatzen ziren. Festetako pilota partiduak Goizueta, 1939
LTZ-573 Bideoa Leitzaldea Apustu asko egiten zen: aizkoran, sokatiran, harria altxatzen, lasterrean... Lehen baserri batek bestearen kontra egiten zuen apustu. Leitzatik Goizuetara korrika egindako apustua. Herriko apustuak Goizueta, 1939
LTZ-574 Bideoa Leitzaldea Goizuetako ferian txerriak, zaldikoak, ahariak, e.a. saltzen ziren. Ganadu feriak Goizueta, 1939
LTZ-575 Bideoa Leitzaldea Medikua gogorra zen eta ez zeukan behatzak mozteko inolako erreparorik. Anaia eta biak aizkoran ari zirela eskua sartu eta behatza moztu zuen. Behatzak moztea Goizueta, 1939
LTZ-576 Bideoa Leitzaldea “Ordun baldinbazenun grano bat o, berbenan zeakin tortila ein o gañekon tipulakin” Berbena oso ona da. Sendabelarrak Goizueta, 1939
LTZ-577 Bideoa Leitzaldea Biak herriko pertsona bereziak izan ziren. Nerbioren ibilerak. Xalto mendian erreta hil zen. Nerbio eta Xalto Goizueta, 1939
LTZ-578 Bideoa Leitzaldea Lanpostu berriak sortu zirenean Goizueta 1.500 biztanle izatera iritsi zen. Kanpotar asko etorri zen eta oso ongi moldatu izan dira beti. Industria eta populazioren hazkundea herrian Goizueta, 1939
LTZ-579 Bideoa Leitzaldea Polinen osasunerako txarra omen den blenda lantzen zuten. Polineko blenda Goizueta, 1939
LTZ-580 Bideoa Leitzaldea Bazkaltzeko eta askaritarako orduak eguzkiaren kokapenaren arabera ezagutzen zituzten. Eguzkia ordulari Goizueta, 1939
LTZ-581 Bideoa Leitzaldea Errazionamendurako ekartzen zituzten elikagaien (azukrea, olioa, ...) kontrola egiten zen herrian sartu baino lehen. Elikagai hauek udaletxean gordetzen ziren, honen inguruko anekdotak. Ardoaren anekdotak. Errazionamendua herrian Goizueta, 1939
LTZ-582 Bideoa Leitzaldea Mutil koxkorra zela hiru maki hil omen zituzten Arkaxon erreka inguruan. Makien oroitzapenak Goizueta, 1939
LTZ-583 Bideoa Leitzaldea Txondor plaza egin ahal izateko mendia moldatu “garbitu” egiten zuten. Gero ikatza egiteko sua egin, egurrekin inguratu, txondor zuloa bete, lurra bota, egurra bota... Ikatz asko erabiltzen zen. Txondorrak Goizueta, 1939
LTZ-584 Bideoa Leitzaldea Don Juan eta Don Saturninorekin ikasi zuen, ongi ikasi ere. Apezek gogor hartzen zituzten. Dotrina Goizueta, 1939
LTZ-585 Bideoa Leitzaldea Berari ez zitzaion inoiz tokatu, kintako beste biri tokatu zitzaien monagillo izatea. Monagiloak Goizueta, 1939
LTZ-586 Bideoa Leitzaldea Orduan dena bekatu zen, baraua haustea ere bekatu zen. Prozesio ederrak egiten ziren. Orain asko aldatu da, ez da hain festa politik egiten. Ahal duen guztietan joaten da mezetara. Mezak eta prozesioak lehen eta orain Goizueta, 1939
LTZ-587 Bideoa Leitzaldea Misioetakoak apez izateko balioko zuten gaztetxoak fitxatzera etortzen ziren herrira. Anaia apez sartzekotan egon zenekoa. Misioak herrian Goizueta, 1939
LTZ-588 Bideoa Leitzaldea Urte hartan Don Eugeniok Ferminaren etxea urrutitik bedeinkatu zuenez, Ferminak ez zion oilaskorik eman. Ondoren Don Eugenioren arreba kontu eske joan zitzaion Ferminari baina hark ederki erantzun zion. Apezak Ferminaren etxea urrutitik bedeinkatu zuenekoa Goizueta, 1939
LTZ-589 Bideoa Leitzaldea Trinitate eguna, San Juanak, San Pedroak, Santioak... herri osoa biltzen zen erromeriatan eta oso egun politak izaten ziren. Mendira igotzen ziren, gero bazkaldu, dantzatu, predikazioak eta meza egin eta buelta etxera. Erromeriak Goizueta, 1939
LTZ-590 Bideoa Leitzaldea Herriko tabernaren batean mokadua hartu eta aizkora apustuak, pilota partiduak ikusi... Aranoko festak Goizueta, 1939
LTZ-591 Bideoa Leitzaldea Baserriz baserri joaten ziren etxe bakoitzean pieza bat edo bi dantzatuz; eguerdian bazkaldu eta bazkaldu ondoren beste baserri batzuetara joaten ziren; denekin bukatu ondoren herrira bueltatu eta trago bana hartzen zuten taberna bakoitzean. Lehengo eta oraingo inauteriak ezberdinak dira. Goizuetako inauteriak Goizueta, 1939
LTZ-592 Bideoa Leitzaldea Lehen ardoa zahagian eramaten zen mendira, gero zaharrak zahagia soinean zutela dantzan hasi ziren eta orduz geroztik zahagi dantza sortu zen. Orain inauterietako asteartetan egiten da. Zahagiaren ohitura Goizueta, 1939
LTZ-593 Bideoa Leitzaldea Aurpegia pintatzen zuten baina orain bezala ez ziren mozorrotzen. Mozorroak Goizueta, 1939
LTZ-594 Bideoa Leitzaldea Inauteritako azken eguneko iluntzean plaza jendez betetzen zen eta denak, emakume eta guzti, dantzan jartzen ziren. Inauteritako azken momentua Goizueta, 1939
LTZ-595 Bideoa Leitzaldea Pote-poteka, tabak, bolatan, ... Txikitako jolasak Goizueta, 1939
LTZ-596 Bideoa Leitzaldea Eguraldia haizearen arabera igartzen da. Mendian zebiltzan donostiarrekin izandako anekdota. Eguraldiaren iragarpena Goizueta, 1939
LTZ-597 Bideoa Leitzaldea Saskigintzan aritu zenean ezagutu ahal izan zuenez ilberrian botatako egurraren zumitza berehala hausten da, ilbeherakoa berriz iraunkorragoa da. Ilargiaren egoeraren eragina egurrean Goizueta, 1939
LTZ-598 Bideoa Leitzaldea Soldadutza ona pasa zuen. Iruñean eta Carrascalen. Militarren familientzako zeuden igerilekutan zerbitzatzea tokatu zitzaion. Soldadutza garaia Goizueta, 1939
LTZ-599 Bideoa Leitzaldea Uztailaren 7an lizentziatu eta motorra hartuta Lesakako San Ferminetara joan zen. Lesakarekiko estimua. Lesaka eta festak Goizueta, 1939
LTZ-600 Bideoa Leitzaldea Soldadutza bukatu zuenean kotxea erosi eta mendian hasi zen lanean. Beste lanak: Mariazkurrenarekin, Iratin, Marsellan (Marsellako zorigaitza) eta bere azken lana izango zena. Soldadutza ondorengo lanak Goizueta, 1939
LTZ-601 Bideoa Leitzaldea Bere zaletasun handienak pilota, festa eta dantza dira. Jokoan ere asko aritutakoa da, Andoainen hartu zuen zaletasun hori eta oraindik ere horretan segitzen du. Zaletasunak Goizueta, 1939
LTZ-602 Bideoa Leitzaldea 5 senidetan gazteena da. Haiekin izan duen harremana. Beste senideek beren bizitza egin zuten eta bera gelditu zen etxean, amarekin eta dendarekin. Familiaren aurkezpena Goizueta, 1939
LTZ-603 Bideoa Leitzaldea Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. Neska bat hartu zuen denda aurrera eramaten laguntzeko. Amak asko lagundu zion. Ezkondu ondoren Goizueta, 1939
LTZ-604 Bideoa Leitzaldea Urtean behin egiten zuten etxeko garbiketa orokorra eta etxea zuritzea. Etxeko garbitasuna Goizueta, 1939
LTZ-605 Bideoa Leitzaldea Astean behin edo bitan Xinpoxa deituriko emakume bat joaten zen etxeko arropak egitera, anaientzako prakak, beretzako soinekoak, e.a. Euxtaki berriz arropak konpontzera joaten zen. Jostunak Goizueta, 1939
LTZ-606 Bideoa Leitzaldea Egunerokoan potajea, barazki pixka bat... Igandetako eta festetako bazkariak berriz bereziagoak izaten ziren: garbantzuak, oilaskoa eta arroz-esnea jaten zuten. Etxeko jana Goizueta, 1934
LTZ-607 Bideoa Leitzaldea Behi bat zeukaten, honek esnea ematen zien eta noizean behin txekorren bat ere. Etxeko behia Goizueta, 1934
LTZ-608 Bideoa Leitzaldea Etxean astoa eta honen kumeak zituzten. Astoak bizilagunen etxera joaten zirela eta ez zirela, anekdota. Etxeko astoak Goizueta, 1939
LTZ-609 Bideoa Leitzaldea Hiltzeko txerri bat ere izaten zuten etxean. Hiltzerakoan txerriaren zati batzuk banatu egiten zituzten. Txerria eta txerrikia Goizueta, 1939
LTZ-610 Bideoa Leitzaldea Alorra biltzera zetozen zoilariei oliotan kontserbatuta zeuden txistorra ematen zieten jateko, postretako berriz ogia, esnea eta kanelarekin egindako postre gozo bat. Zoilarientzako jana Goizueta, 1939
LTZ-611 Bideoa Leitzaldea Amak egiten zituen, berak oraindik ere egiten ditu. Esnea edo gaztarekin jaten zituzten. Taloak Goizueta, 1939
LTZ-612 Bideoa Leitzaldea Amak potajea jarri zien egun batean, anaiak eta biek txarra zegoela esaten zuten, anaiak errazionamenduko azukre beltza hartu eta plateretan bota zuen, orduan bai txarra! Potajea eta azukrearen anekdota Goizueta, 1939
LTZ-613 Bideoa Leitzaldea Anaiak bankutxo batekin segitzen zion amari titia hartzeko, amak kasurik egin ez zionez haserretu eta kristalean ukabilkada bat jo zuen eskua ebakiz. Bere ilobak gauza bera egin zuen urte batzuk geroago. Anaiaren kasketa Goizueta, 1939
LTZ-614 Bideoa Leitzaldea Anai-arreben arteko harremana. Arreba bakarra eta txikiena izan denez mimatuena izan da beti. Ahizpa gazteagorik ez zeukanez ez zioten hainbeste arropa egiten (ondoren inork ez zituelako erabiliko) eta zeuzkanak hala nola moldatzen zituzten. Alaba bakarra eta txikienaren mimoak eta arropak Goizueta, 1939
LTZ-615 Bideoa Leitzaldea Oso harreman ona zeukaten baserritarrekin. Meza bukatuta emakume batzuk goizero azaltzen ziren dendan. Baserritarrekin harremana Goizueta, 1939
LTZ-616 Bideoa Leitzaldea Urriko hilabetean meza egoten zen goizeko 6:30tan, herri guztia joaten zen eta oso polita zen. Meza ondoren gazteak pilotan aritzen ziren. Urriko meza goiztiarrak Goizueta, 1939
LTZ-617 Bideoa Leitzaldea Astez, bazkalondoan, frontoira joaten zen lagunekin. Igandetan berriz Aranora jaten ziren oinez, gero Benta Berriko dantzaldira eta handik autobusez buelta 9tarako. Ordutegien errespetua. Besterik ez egon arren oso pozik bizi ziren. Orain gazteek denetatik daukate baina ez daki zoriontsuago bizi ote diren. Gaztetako aisialdia Goizueta, 1939
LTZ-618 Bideoa Leitzaldea Arroyo eta Orkolaga ezagutu ditu. Medikuak oso errespetatuak izaten ziren eta Arroyok adibidez errespetu hori modu itsusian erabili omen zuen. Herriko medikuak Goizueta, 1939
LTZ-619 Bideoa Leitzaldea Celestino Gurbindo idazkaria. Benita emaztea Milagrosen etxean egon zen neskame. Bikote zirenean neguko arratsaldetan bere etxean egoten ziren. Harreman ona zeukaten. Idazkariarekin harremana Goizueta, 1939
LTZ-620 Bideoa Leitzaldea Txikiak zirenean Xardentxen biltzen ziren. Txikitako lagunak. Neskak neskekin eta mutilak mutilekin, eskolan ere berezita zeuden. Orain kontaktu gehiago dago neska-mutilen artean. Txikitako lagunak eta neska-mutilen arteko harremanak Goizueta, 1939
LTZ-621 Bideoa Leitzaldea Txikitan hain zintzoak ziren ez duela zigorrik gogoan. Beti etxe inguruan eta egin beharreko guztia betetzen zuten, zergatik zigortuko zituzten? Ez zegoen zigortzeko arrazoirik Goizueta, 1939
LTZ-622 Bideoa Leitzaldea Pregoi eguna eta ezkontza. Ez zuten ospakizun bereziegirik egin. Gizonaren arreba egun berean ezkondu zen eta dena elkarrekin egin zuten. Eztei bidaian Bartzelonara joan ziren, bere koinata eta bikotea Madrilera. Ezkontza Goizueta, 1939
LTZ-623 Bideoa Leitzaldea Hurbileko emakumeek mantua jazten zuten hileta elizkizunetan. Mezaren ondoren gailetak eta kafea hartzera joaten ziren, bere dendara gehienetan, progua esaten zitzaion. Hileta elizkizunak Goizueta, 1939
LTZ-624 Bideoa Leitzaldea Hileta elizkizunetako kategoriak::Primerakoa, segundakoa eta terzerakoa. Apezek hala egin behar zela usteko zuten. Oso gauza itsusia zen. Pazkotan jauna hartu zutela frogatzen zuen txartela. Buldak ordainduz gero ez zuten penitentziarik egiteko beharrik. Bijilia eta baraua. Aldaketak. Elizak herritarrengan zeukan boterea eta kontrola Goizueta, 1939
LTZ-625 Bideoa Leitzaldea Orain 3 denda dauden bezala lehen 8 zeuden. Denda bakoitzak bere bezeroak izan ohi zituen. Lehen gutxi irabazten zen arren dena oso merkea zen. Orain alde handia dago salerosketan. Herriko dendak, prezioak eta bezeroak Goizueta, 1939
LTZ-626 Bideoa Leitzaldea Bakoitzak bere libreta zeukan, erosi eta ordaindu gabe gelditzen zena apuntatzen zen. Ahal zenean ordaintzen zen, baserritarrek adibidez aziendaren bat saltzen zutenean ordaintzen zuten. Bezeroen ordainketak Goizueta, 1939
LTZ-627 Bideoa Leitzaldea Haien arropak eta ahal zutena herriko familia pobre bati ematen zizkieten. Ez zegoen diru mugimendurik. Farmaziako anekdota. Kalabazaren anekdota. Herriko familia pobreetako bat, anekdotak Goizueta, 1939
LTZ-628 Bideoa Leitzaldea “Chanel nº5” perfumearen kontrabandoa. Bere anaia kontrabandoan aritutakoa izan da, norbaitek salatu eta harrapatua izan aurretik Parisa egin omen zuen ihes. Handik Hendaiara joan zen bizitzera. Kontrabandoa, perfumea eta ihesaldia Goizueta, 1939
LTZ-629 Bideoa Leitzaldea Larunbatetan txerri feriak izaten ziren. Kamionetak eta blusak janzten zituzten tratanteak azaltzen ziren. Oraingo feria dotoreagoa den arren orduan ere jende pixka bat biltzen zen. Feriak Goizueta, 1939
LTZ-630 Bideoa Leitzaldea Txikitan bizpahiru baserritara joaten zen arrautzak jasotzera. Arrautza eske Goizueta, 1939
LTZ-631 Bideoa Leitzaldea Kafea, azukrea, irina... kantitate eskasetan ekartzen zuten. Gerra garaian amari bidali behar zioten portzelanazko kutxa hura ez zen inoiz iritsi. Errota itxiak. Errazionamendua eta gerra garaiko portzelanaren anekdotatxo bat Goizueta, 1939
LTZ-632 Bideoa Leitzaldea Anaiek hiruna urte eman zituzten soldadutzan. Anai zaharrenak Donezteben zerbitzatu zuen, bigarrenak Donostiako Ekonomato militarrean. Laugarrena apez sartu eta libratu egin zen. Bi anai somnanbulu zituen eta hau frogatuz gero soldadutzatik libratzen ziren; anai batena frogatu ahal izan zuten bestearena diruaren bidez frogatu zen. Anaiak soldadutzan Goizueta, 1939
LTZ-633 Bideoa Leitzaldea Oso prozesio politak egiten ziren (Ostiral Santukoa besteak beste), kanpoko jende asko etortzen zen ikustera. Prozesio politak Goizueta, 1939
LTZ-634 Bideoa Leitzaldea Balsean dantzatzen debekatu zutenean jendeak akordeoia hartu eta mendira joaten ziren dantzan biltzera. Balsaren debekua eta alternatibak Goizueta, 1939
LTZ-635 Bideoa Leitzaldea Bera ez zen inoiz joan baina gaueskolako “i”aren eta “o”aren anekdota ezaguna da herrian. Gaueskola Goizueta, 1939
LTZ-636 Bideoa Leitzaldea Artantxun jaioa. Aita 4 seme-alaba zituela alargundu zen; era berean ama hiru alabarekin gelditu zen alargun. Biak ezkondu eta 16 seme-alabatako familia osatu zuten. Familiaren aurkezpena, guraso alargunak Goizueta, 1925
LTZ-637 Bideoa Leitzaldea Garai hartako etxe guztiak zaharrak ziren. Aurrerago etxea berritu eta saldu egin zuen. Etxe zaharrak ziren Goizueta, 1925
LTZ-638 Bideoa Leitzaldea Aitak jarri zuen etxeko argia. Argiak diferentzia handia ekarri zuen. Argia Goizueta, 1925
LTZ-639 Bideoa Leitzaldea Etxean ez zegoen urik, beheko iturritik ekartzen zuten. Makila bizkarrean jarri eta honen mutur bakoitzean txapazko balde bana jarrita ekartzen zuten. Iturriko ura Goizueta, 1925
LTZ-640 Bideoa Leitzaldea Urtean behin etxea kisuarekin zuritzen zuten. Baserriaren kanpoaldea ere denek zuritzen zuten pixka bat. Gurasoek egiten zuten. Etxea zuritzea Goizueta, 1925
LTZ-641 Bideoa Leitzaldea Auzolanetan bideak egiten eta konpontzen aritzen ziren. Auzolanak Goizueta, 1925
LTZ-642 Bideoa Leitzaldea Haurra zela Aranora joan zen morroi. Txikitatik Aranora morroi Goizueta, 1925
LTZ-643 Bideoa Leitzaldea Aranoko morroi denboran arditan eta behietan ibiltzen zen. 7 urte bete gabe zituen oraindik. Aranoko lanak Goizueta, 1925
LTZ-644 Bideoa Leitzaldea 2 anaia Frantzira joan ziren mendira lanera. Anaia bat arbolatik erori eta gerriak hautsi zituen, bestea Argeliako gerran hil zuten. Bi anairen gertaera gogorrak Goizueta, 1925
LTZ-645 Bideoa Leitzaldea Neguko gauetan Lekunberriko Don Felix apezak ematen zizkion eskolako klase batzuk. Apezarekin gaueskolak Goizueta, 1925
LTZ-646 Bideoa Leitzaldea Morroi egondako etxeak Liztorri zeukan izena. Liztorriko aitonaren heriotza. Liztorri baserria Goizueta, 1925
LTZ-647 Bideoa Leitzaldea Liztorrin 13 senide ziren. 7 anaia eta 6 ahizpa ziren. Hauek hazita zeudela joan zen José Ramón morroi. Liztorriko familia Goizueta, 1925
LTZ-648 Bideoa Leitzaldea 1936.ean atera zen Liztorritik. Amona eta biak gelditu ziren. Handik Aranoko Olasora joan zen. Liztorritikotik Olasora Goizueta, 1925
LTZ-649 Bideoa Leitzaldea Berak jotzen zituen Aronoko ezkilak. Goizeko 6etan eta gaueko 10etan. Aranoko kanpai-jolea Goizueta, 1925
LTZ-650 Bideoa Leitzaldea Ogirik ez eta taloa jaten zuten. Ahal zen bezala. Ogirik ez Goizueta, 1925
LTZ-651 Bideoa Leitzaldea Irina egiteko errotak: herrian, Oiartzunen eta Zubietan zeuden. Emakumeek irin poltsak gona azpitan gordetzen zituzten. Inguruko errotak Goizueta, 1925
LTZ-652 Bideoa Leitzaldea Ogia eta taloa edukiz gero beste guztiarekin moldatzen ziren. Babak, babarrunak, ... Eguneroko jana Goizueta, 1925
LTZ-653 Bideoa Leitzaldea Nola edo hala, baten eta bestearen jantziekin moldatzen ziren. Jantziak Goizueta, 1925
LTZ-654 Bideoa Leitzaldea Liztorri baserrian ura, argia eta komuna zeukaten. Komuna urik eta beste ezer ez zeukan zulo bat besterik ez zen. Liztorriko komuna Goizueta, 1925
LTZ-655 Bideoa Leitzaldea Gazte denbora baserriz baserri igaro zuen. Hilabetean behin joaten zen etxera bisitan. Eguberriak Aranon ospatzen zituen. Etxekoei bisita Goizueta, 1925
LTZ-656 Bideoa Leitzaldea Beste baserriko umeekin jolasten zen, pilotan, belar sorotan borrokan, ... Beste baserriko umeekin harremana, jolasak Goizueta, 1925
LTZ-657 Bideoa Leitzaldea Oinetako zakarrak izaten ziren. Kubiertekin egiten zituzten. Zaku patatak eta abarkak. Oinetakoak Goizueta, 1925
LTZ-658 Bideoa Leitzaldea Amonak 13 sema-alaba izan zituen, gerra garaian kanpoan zeuden senideak etorri ziren, zentralean hasi ziren lanean... 1937. urtean egin zen Benta-berria. Amona eta familia gerra garaian Goizueta, 1925
LTZ-659 Bideoa Leitzaldea Makiekin izutu egiten ziren. Makiak Goizueta, 1925
LTZ-660 Bideoa Leitzaldea Apezarekin oso ongi moldatzen zen. Batzuetan, apezak hala eskatuz gero, baldea bete ur eramaten zion etxera. Apezarekin harremana Goizueta, 1925
LTZ-661 Bideoa Leitzaldea Aranoko morrontza lanak bukatu zituenean mendira joan zen lanera. Mandoarekin aritzen zen, batetik bestera, behar zena garraiatzen. Aranotik mendira lanera Goizueta, 1925
LTZ-662 Bideoa Leitzaldea Ogirik ez eta emakumeek gona azpian ekartzen zuten kontrabandoko irina. Irinaren kontrabandoa Goizueta, 1925
LTZ-663 Bideoa Leitzaldea Aian ongi hartu zuten eta gustura egon zen. Harreman onak egin zituen. Soldadutza Aian Goizueta, 1925
LTZ-664 Bideoa Leitzaldea Soldadutzan sukaldeko lanak tokatu zitzaizikion. Soldadutza sukaldean Goizueta, 1925
LTZ-665 Bideoa Leitzaldea Soldadutzan erdaraz ikastea tokatu zitzaion. Soldadutza erdaraz Goizueta, 1925
LTZ-666 Bideoa Leitzaldea Soldadutza bukatu zuenean mandazain lanetan hasi zen. Ikatza ekartzen egiten zuten lana. Mandazain lanetan Goizueta, 1925
LTZ-667 Bideoa Leitzaldea Donostiko Iberdueron hasi zen lanean. Enpresak behera egin zuen. Lankideekin harremanak. Mandazaintzatik Iberduerora Goizueta, 1925
LTZ-668 Bideoa Leitzaldea Gerratik bueltatu zenean ezagutu zuen. Igandetan gelditzen ziren, elkarrekin paseatzen zuten, noiz edo noiz musuren bat eman... Andregaia ezagutzea Goizueta, 1925
LTZ-669 Bideoa Leitzaldea Martutenen ezkondu ziren. Iber-Duero lantegiaren itxiera. Bizitokia eta etxea. Ezkontza eta lehenengo urteak Goizueta, 1925
LTZ-670 Bideoa Leitzaldea Mandazain lanak non egiten zituen. Ikatza garraiatzen zuen. Zubiak konpontze lanetan. Mandazain lanak I Goizueta, 1925
LTZ-671 Bideoa Leitzaldea Arrantzan ibiltzen zen, batzuetan gauez. Arrantzaleen arteko harremanak. Arrantza Goizueta, 1925
LTZ-672 Bideoa Leitzaldea Behin bakarrik iritsi da Artikutzako festetara. Eratsungo festetan asko ibili da. Eratsunera oinez joaten ziren eta bueltakoan kamioiren batekin akaso. Inguruko herritako festak, Eratsun Goizueta, 1925
LTZ-673 Bideoa Leitzaldea Beti ongi moldatu izandu da kanpotarrekin. Tabernan elkartzen ziren karta jokoan aritzeko. Harremanak eta aisialdia Goizueta, 1925
LTZ-674 Bideoa Leitzaldea Hiru seme dituzte. Andregaiarekin musu bat aldian behin. Familia Goizueta, 1925
LTZ-675 Bideoa Leitzaldea Martutenen izan ziren meza eta bazkaria. Arreba ere egun berean ezkondu zen. Ezkontza eguna Goizueta, 1925
LTZ-676 Bideoa Leitzaldea Goizeko hiruretan jeikitzen zen egunero. Ibilbidea: Goizuetatik Aranora, handik Hernanira eta goizeko 9tarako Lasarten egon beharra zeukan. Esnea fabrikarako biltzen bazuen ere kamioilari autonomoa zen. Esnearen garraioan lanean Goizueta, 1925
LTZ-677 Bideoa Leitzaldea 16 behi izan zituen, ardiak, txerri mordoxka bat... Txerriak saltzeko zituen. Txerri hiltzea. Etxeko azienda Goizueta, 1925
LTZ-678 Bideoa Leitzaldea Txerria hiltzen zenean hurbilekoen artean banatzen zen. Txerri puska banatzea Goizueta, 1925
LTZ-679 Bideoa Leitzaldea Gehienetan 4 mandorekin ibiltzen zen, bidaia luzea zenean berriz 5ekin. Ikatza, egurra eta harrapatzen zuten guztia hartzen zuten. Mandazain lanak II Goizueta, 1925
LTZ-680 Bideoa Leitzaldea Herrian entzuten ziren sorgin kontuak baina berak ez du inoiz ezer ikusi. Sorgin kontuak Goizueta, 1925
LTZ-681 Bideoa Leitzaldea Neskak zirikatzen aritzen zirenekoa, agarrauan dantzatzea, ... Ez omen zen dantzarako iaioa. Gaztetako ibilerak Goizueta, 1925
LTZ-682 Bideoa Leitzaldea Aranoko inauteriak Goizuetakoak baino gehiago bizitu ditu. Aranoko jendea oso ona da. Aranoko inauteriak eta haiekin harremana Goizueta, 1925
LTZ-683 Bideoa Leitzaldea Festa politak egiten ziren, jendea behintzat biltzen zen. Aranoko festak Goizueta, 1925
LTZ-684 Bideoa Leitzaldea Arroyo medikua. Mediku ona zen, pertsona bezala zakar xamarra zela esaten zuten. Herriko medikua Goizueta, 1925
LTZ-685 Bideoa Leitzaldea Anaiekin hiketan mintzatzen zen, arrebekin gutxiago. Bakoitzak bere norabidea hartu bazuen ere ongi moldatu izan da denekin. Senideen arteko harremana Goizueta, 1925
LTZ-686 Bideoa Leitzaldea Beti kantari, umore onez ibiltzen zen. Kantarako zaletasuna Goizueta, 1925
LTZ-687 Bideoa Leitzaldea Trinitate eguna eta San Joan Xarra erromeriak adibidez. Goizean goiz abiatu, meza entzun eta festa. Dena oinez egiten zuten. Erromeriak Goizueta, 1925
LTZ-688 Bideoa Leitzaldea Loiartek 3 kamioi, Vivianok 1 eta Xiberiñek kotxe bat. Herriko garraioak Goizueta, 1925
LTZ-689 Bideoa Leitzaldea Lehen dena mendiko lana, aizkora lana zen. Motozerrak geroago etorri ziren. Lehengo lanak Goizueta, 1925
LTZ-690 Bideoa Leitzaldea Egur lotea eskatu egiten zen. Haizeak botatako arbola baten batek markatuz gero auzokoak errespetatu behar zuen Egur loteak Goizueta, 1958
LTZ-691 Bideoa Leitzaldea Mertxek herrian ibili diren zenbait pertsonai xelebre ekartzen ditu gogora: zerriak hiltzen ibiltzen zena, etxerik gabeko bat, iratzeak egiten laguntzen zuen beste bat Herriko pertsonai xelebreak Goizueta, 1958
LTZ-692 Bideoa Leitzaldea Berarendako bereziak diren tokiak aipatzen ditu Herriko toki bereziak Goizueta, 1958
LTZ-693 Bideoa Leitzaldea Jaunartzea behartuta egin zuela aipatzen du. Katekesia apezak ematen zuen eskolan eta amak etxean Ez zuen jaunartzea egin nahi Goizueta, 1958
LTZ-694 Bideoa Leitzaldea 7 urte zituela hasi zen eskolan. Oinetako zaharrak janzten zituzten bidean eta herrira iristerakoan aldatu egiten zituzten. Bidean apezarekin gurutzatuz gero belauniko jarri behar izaten zuten. Klaseak erdaraz izaten ziren eta euskaraz eginez gero zigortu egiten zituzten. Neskak eta mutilak banandurik egoten ziren. Maisuak oso zorrotzak ziren eta ikasleak jo egiten zituzten Eskola Goizueta, 1958
LTZ-695 Bideoa Leitzaldea Denetan aritzen ziren: txorromorroan, pilotan, baloian, txapetan,... Frontisa hartzeko nola egiten zuen kontatzen du Jolasak Goizueta, 1958
LTZ-696 Bideoa Leitzaldea Etxean zigorrik ohikoena egurra izaten zen. Halere, aitak ez zuen inoiz jo Etxeko zigorrak Goizueta, 1958
LTZ-697 Bideoa Leitzaldea Senide asko zirenez, zaharrenek zaintzen zituzten txikiak. Umezain utzi zuten batean gertaturiko anekdota kontatzen du Umezain. Anekdota Goizueta, 1958
LTZ-698 Bideoa Leitzaldea “Ezkur urtea, elur urtea” esaera aipatzen du Ezkur urtea, elur urtea Goizueta, 1958
LTZ-699 Bideoa Leitzaldea Ahizpa zaharraren ezkontza eguna gogoratzen du, jende asko zegoela eta ongi pasa zuela Ahizpa zaharraren ezkontza Goizueta, 1958
LTZ-700 Bideoa Leitzaldea Koadrilako lagun bat alargun gelditu eta konturatu gabe hasi ziren harremanetan. Udaletxean ezkondu ziren, ostiral batean, eta ezkontza larunbatean ospatu zuten Orain dela 20 urte ezkondu zen Goizueta, 1958
LTZ-701 Bideoa Leitzaldea Hildakoa emakumea izan edo gizona izan, kanpaiek soinu ezberdina egiten dute, gaur egun ere. Etxean norbait hiltzen denean, lagunak eta familiarrek doluarekin bat egitea garrantzitsua dela dio Mertxek Heriotza Goizueta, 1958
LTZ-702 Bideoa Leitzaldea Aita Sarrion hasi baino lehen, baserrian, kontrabandoan, mendian,... aritzen zen lanean Aitaren lanbideak Goizueta, 1958
LTZ-703 Bideoa Leitzaldea Baserrian ez zen dirurik gastatzen pentsutan. Mertxek baserrian zituzten fruta arbolak aipatzen ditu. Esnea soilik etxerako ekoizten zuten, aldiz arrautzak, arkumea edo zekorraren bat saldu egiten zituzten Baserriko lanak Goizueta, 1958
LTZ-704 Bideoa Leitzaldea Jaiotzean bildotsa izaten da, gero arkumea, artantzua, arkaztea, ardia eta ardi-zaharra. Ardi-zaharrak hiltegira eraman edo saldu egiten ziren Ardiaren adinaren araberako izenak Goizueta, 1958
LTZ-705 Bideoa Leitzaldea Beren baserrian ez dute sekulan erlerik izan, auzokoak bai Auzokoak erleak zituen, haiek ez Goizueta, 1958
LTZ-706 Bideoa Leitzaldea Aita ez zen onddo-zalea baina ongi erakutsi zion onddotara lehenago iristen denak lehentasuna duela, haren atzetik joan edo bera joan arte itxaron behar da Onddoak biltzeko legea Goizueta, 1958
LTZ-707 Bideoa Leitzaldea Aitak Hernaniko papelera usaintzen bazuen euria zetorreneko seinalea zen. Hegazkina pasatzean zeruan “marra” uzten badu aldaketa dator. Lizarraren hostoa haritzarena baino lehenago ateratzen bada, uda lehorra dator Eguraldia asmatzeko trikimailuak Goizueta, 1958
LTZ-708 Bideoa Leitzaldea Aitak patatekin hartzen zuen kontuan ilargia, Mertxek perrexilarekin, azenarioekin eta lekekin hartzen du kontuan Ilargiaren eragina baratzean Goizueta, 1958
LTZ-709 Bideoa Leitzaldea Herrian lantegi ezberdinak ezagutu ditu: formikazko aulkiak, azulejo txikiak, komunetako tapak,... Zerrategia izan zela badaki ere, baina berak ez du ezagutu Herriko lantegiak Goizueta, 1958
LTZ-710 Bideoa Leitzaldea Mertxek aipatzen du bera umea zelarik azaro eta abenduko azken larunbatetan feria egiten zela herrian eta zerri asko saltzen zela Feria Goizueta, 1958
LTZ-711 Bideoa Leitzaldea Mertxeren amaren aldeko aitona errepublikanoa omen zen. Gerra piztu zelarik, 3 alaba eta bat bidean zituela, atxilotu eta fusilatu egin zuten. Emazteak eta alabek oso gaizki pasatu zuten gero Aitona fusilatu egin zuten Goizueta, 1958
LTZ-712 Bideoa Leitzaldea Aitak gerran hartu zuen parte. Behin “gorri” batzuk fusilatzera bidali zuten. Hori kontatzen zuenean negarrez kontatzen zuen Aitak gerran parte hartu zuen Goizueta, 1958
LTZ-713 Bideoa Leitzaldea Aitak 18 bat urte zituela, bordan ziren aziendak bazkatzera joan zen batean tipo bat ikusi eta aitonari esan zion. Aitonak partea eman zuen, guardia zibilak bordara joan eta altoa eman zuten. Borda barruan zegoen makiak tiroa egin, guardia zibil bat hil eta alde egin zuen Makien istorio bat Goizueta, 1958
LTZ-714 Bideoa Leitzaldea San Migel aingerua etortzen zelarik prozesioa egiten zen Prozesioak Goizueta, 1958
LTZ-715 Bideoa Leitzaldea Mertxek San Anton eguna aipatzen du, aziendekin edo pentsuarekin joaten ziren. Bestela, lana dela eta, gutxitan joaten ziren Erromeriak Goizueta, 1958
LTZ-716 Bideoa Leitzaldea Festa egiten zuten baina erretiratu egiten ziren, ez orain bezala. Zezenak bertakoak izaten ziren. Anaia-eta joaten ziren egun batzuk lehenago zezenak biltzera Herriko festak Goizueta, 1958
LTZ-717 Bideoa Leitzaldea Inauterietan baserriz baserri ibiltzen ziren. Bere garaian bi koadrila ibiltzen ziren, lehenago bakarra Inauteriak Goizueta, 1958
LTZ-718 Bideoa Leitzaldea Lehen orain baino gehiago ateratzen zen jendea. Mertxek tabernan egin du lan eta gogoratzen du larunbatero eta igandero jende pila ibiltzen zela eguerdian, baita goizetan salda hartzera ere Tabernetako giroa Goizueta, 1958
LTZ-719 Bideoa Leitzaldea Igandeetan musika izaten zen baina jendea kanpora ateratzen hasi zen eta galdu zen. Mertxeren gurasoak igandero jaisten ziren herrira zinema ikustera Bestelako denbora-pasak Goizueta, 1958
LTZ-720 Bideoa Leitzaldea Baserritarrak asteburuan joaten ziren herrira trukean aritzera, lehen jokorako joera handia zegoen adinekoen artean Baserritarrak asteburuan joaten ziren herrira Goizueta, 1958
LTZ-721 Bideoa Leitzaldea Emakumeak taberna batera joaten ziren kafea hartzera eta kartetan aritzera Emakumeak tabernara Goizueta, 1958
LTZ-722 Bideoa Leitzaldea Etxerako bidean, herritik San Anton ermitarako zatian izaten zuten beldurra (errepidean), hortik aurrera (mendian) ez zuten beldurrik izaten Mendian beldurrik ez Goizueta, 1958
LTZ-723 Bideoa Leitzaldea Hernanin lan egiten zuela anginak harrapatu eta berbenarekin sendatu zuenez geroztik, fede handia du sendabelarretan Sendabelarren inguruko pasadizoa Goizueta, 1958
LTZ-724 Bideoa Leitzaldea Txikitatik medikuari beldurra izan dio. 14 bat urterekin trikinosia pasa zuen eta oso gaizki ibili zen Medikuari beldurra Goizueta, 1958
LTZ-725 Bideoa Leitzaldea Mertxek umeek izaten dituzten zizareen kontrako bi erremedio ematen ditu Zizareen kontrako erremedioa Goizueta, 1958
LTZ-726 Bideoa Leitzaldea Guardia zibilen inguruko anekdota batzuk kontatzen ditu: Zebrian izeneko bat, Pantera Rosa deitzen zuten beste bat, Cacereseko batekin izandako tirabira Guardia zibilen inguruko anekdotak Goizueta, 1958
LTZ-727 Bideoa Leitzaldea Baserriko sotoan animaliak, goikoan familia eta ganbaran belarra zuten. 9 senide ziren baina, 9 urte zituela, hil zen bat. Guraso eta senideekin batera amona eta izeba bizi ziren. Senideak gaztetatik ateratzen ziren kanpora lanera eta gazteenak etxeko lanetan aritzen ziren amarekin batera. Aita zentralean aritzen zen Baserria eta familia Goizueta, 1953
LTZ-728 Bideoa Leitzaldea Elektrizitatea sortzeko zentral txikia zuten etxean Argia izateko zentral propioa Goizueta, 1953
LTZ-729 Bideoa Leitzaldea Iturria etxetik 40 bat metrotara zuten. Etxeko “goada” egiteko (maindireak garbitzeko), amak maindireak garbitu eta belar-soroan zabaltzen zituen Ura eta “goada” Goizueta, 1953
LTZ-730 Bideoa Leitzaldea Udan galtza motzak eta neguan amak egindako petoa erabiltzen zituzten. Festa egunetarako trajea Jantziak Goizueta, 1953
LTZ-731 Bideoa Leitzaldea Lehendabizi abarkak erabiltzen zituzten, gero zapatilak eta gero botak. Eskolara abarkekin jaisten ziren, baina igandeetan herrira sartzean zapatak janzten zituzten Oinetakoak Goizueta, 1953
LTZ-732 Bideoa Leitzaldea Amona eta izeba laguntza handia ziren umeak zaintzeko orduan Amona eta izeba Goizueta, 1953
LTZ-733 Bideoa Leitzaldea Egunerokoa eltzaria jaten zuten. Ogia beti izan dute, nahiz eta taloa ere jaten zuten. Igandeetan zerbait berezia jaten zuten: oilaskoren bat, arraina,... Janaria Goizueta, 1953
LTZ-734 Bideoa Leitzaldea Danielek azaltzen du nola egiten zuten pittarra Pittarra Goizueta, 1953
LTZ-735 Bideoa Leitzaldea Urtean bi edo hiru zerri hiltzen zituzten. Hasiera batean zerri-hiltzailea etortzen zen, gero anaiari erakutsi zion eta anaiak egiten zuen. Jakiak nola kontserbatzen zituzten eta puskak nori banatzen zizkioten azaltzen du Zerri-hiltzea Goizueta, 1953
LTZ-736 Bideoa Leitzaldea Baserriko lan asko auzokoen artean elkarri lagunduz egiten ziren: zerri-hiltzea, lurra iraultzen, gorotza ateratzen,... Lagun pila bat elkartzen zen Elkarri lagundu Goizueta, 1953
LTZ-737 Bideoa Leitzaldea Etxean gazta egiten zuten, behi-esneaz zein ardi-esneaz. Soberan gelditzen zen behi-esnea herrian saltzen zuten Esnea eta gazta Goizueta, 1953
LTZ-738 Bideoa Leitzaldea Ilbeltza, otsaila, martxoa, apirila, ..., arrobila, uztarrila, abuztua, buruila, urria, azaroa eta abendua Hileen izenak Goizueta, 1953
LTZ-739 Bideoa Leitzaldea Eskolara etortzen hasi aurretik harreman gutxi zuten herriko jendearekin Baserritarrak eta kaletarrak Goizueta, 1953
LTZ-740 Bideoa Leitzaldea Anaiak eta arrebak kanpoan aritzen ziren lanean eta, sarritan, bere lagun eta ezagun asko ibiltzen ziren baserrian Kanpoko jende asko baserrian Goizueta, 1953
LTZ-741 Bideoa Leitzaldea Etxeberria ijitoa zen, berari eramaten zizkioten eltzeak konpontzera Ijitoak Goizueta, 1953
LTZ-742 Bideoa Leitzaldea Auzolan asko egiten ziren Auzolana Goizueta, 1953
LTZ-743 Bideoa Leitzaldea Udalaz gain beste 20 lagun egoten ziren, “beintena”, udalari laguntzeko eta komunalak kudeatzeko Udala eta “beintena” Goizueta, 1953
LTZ-744 Bideoa Leitzaldea Senideen artean hika erabiltzen zuten (eta dute), guraso, amona eta izebarekin zuka. Lagunartean beti hika Zuka eta hika Goizueta, 1953
LTZ-745 Bideoa Leitzaldea Danielek anaia gazteenaren jaiotza ekartzen du gogora: 11etan ama jorran ari zen lanean eta 2etarako umea jaioa zen Anaiaren jaiotza Goizueta, 1953
LTZ-746 Bideoa Leitzaldea Arreba hil zenean 3 urte zituen Danielek baina orduko irudiak grabatuak ditu Arrebaren heriotza Goizueta, 1953
LTZ-747 Bideoa Leitzaldea Haur garaiko jolasak korrika, gordeka eta holakoak izaten ziren. Pilotan ere maiz aritzen ziren. Danielek gogoratzen du pilotan gelditu zen batean aitak eman zion zigorra Jolasak, bihurrikeriak eta zigorrak Goizueta, 1953
LTZ-748 Bideoa Leitzaldea Eskolan 7 urterekin hasi zen. Eskola erdara hutsez izaten zen, euskara erabiliz gero zigortuak izaten ziren. Ama zorrotza zen, egunero bidaltzen zituen eskolara, nahiz eta haiek piperrak egin. Eskolan faltatzen zirenean aguazilak kargua hartzen zien. Jantokia bazegoen baina lehentasuna pobreek eta urrutiko baserrietakoek izaten zuten Eskola garaia Goizueta, 1953
LTZ-749 Bideoa Leitzaldea Orain gaztetxea den horretan elkartzen ziren gazteak. Barra errekako harriez egin zuten. Neskak ez ziren sartzen Gazte garaiko denbora-pasak Goizueta, 1953
LTZ-750 Bideoa Leitzaldea Zineman 18 urte goragokoendako pelikulak botatzen zituztenean gazteak kanpora bidaltzen zituzten. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du Anekdota zineman Goizueta, 1953
LTZ-751 Bideoa Leitzaldea Neskekin paseoan ibiltzen ziren. Neska baserrikoa bazen laguntzera joaten ziren Neska laguntzea Goizueta, 1953
LTZ-752 Bideoa Leitzaldea Ezkongaietan neskak lan egiten zuen hortaz libre zuelarik elkartzen ziren. Ezkon aurretik elizan ezkontze-pregoia botatzen zuen apezak. Despedida mutilek bakarrik egiten zuten, Danielek gogoratzen du berean bertsolariak egon zirela eta zoragarria izan zela Ezkongai-harremana, pregoia eta despedida Goizueta, 1953
LTZ-753 Bideoa Leitzaldea Ezkontzako eguna zoragarria izan zen. Ezkon-bidaian Los Angelesera joan ziren, arreba ikustera Ezkontza eta ezkon-bidaia Goizueta, 1953
LTZ-754 Bideoa Leitzaldea Goizuetan, baserritik erabat bizi denik ez da izanen, kasu gehienetan kanpoko soldata bat behar izaten da Erabat baserritik bizitzea zaila Goizueta, 1953
LTZ-755 Bideoa Leitzaldea Danielek Goizuetan izan diren lantegiak eta berak izan dituen lanbideak aipatzen ditu Lantegiak eta lanbideak Goizueta, 1953
LTZ-756 Bideoa Leitzaldea Daniel mendian lanean ibili zen, goizean jaiki eta mendira joaten ziren egun osorako. Hasiera batean lan gehiena eskuz egiten zuten, traktoreak-eta heldu orduko lana asko aldatu zen. Gutxitan etortzen zen herrira. Ezkondu eta umeak izan zituelarik 5 urte egin zituen mendian, baina azkenean uztea erabaki zuen Mendian lanean Goizueta, 1953
LTZ-757 Bideoa Leitzaldea Mendia utzita, gida-baimena atera eta gidari moduan hasi zen lanean Gidari lanetan hasi Goizueta, 1953
LTZ-758 Bideoa Leitzaldea Danielek gogoratzen ditu ardiari eta ahariari, bere adinaren arabera, ematen zaizkion izenak: artantxua, arkaztea, betutxa eta ardia. Aharia zikiratuari alondoa esaten zitzaion Ardiaren izenak adinaren arabera Goizueta, 1953
LTZ-759 Bideoa Leitzaldea Zekorrak saldu egiten zituzten hartutako zorrak ordaintzeko Zekorrak saldu egiten zituzten Goizueta, 1953
LTZ-760 Bideoa Leitzaldea Emaztearen aitak erle asko izaten zuen eta ezti pila egiten zuen. Haiek, aldiz, ez dute inoiz erlerik izan Eztia ez dute landu Goizueta, 1953
LTZ-761 Bideoa Leitzaldea Onddoak bildu izan ditu baina ez dio ilargiari begiratu Onddoak Goizueta, 1953
LTZ-762 Bideoa Leitzaldea Arrantzan gutxitan ibili da Daniel, anaia zaharra izaten zen etxera amuarrainak ekartzen zituena Arrantzan gutxi ibilia Goizueta, 1953
LTZ-763 Bideoa Leitzaldea Ehiza egitera Artikutzara joaten ziren, gehienbat basurdeetan Artikutzan ehizan Goizueta, 1953
LTZ-764 Bideoa Leitzaldea Txiki-txikitatik joaten zen Artikutzara amarekin zerri-puskak eramatera Artikutzara txiki-txikitatik Goizueta, 1953
LTZ-765 Bideoa Leitzaldea Ikazkintzan bera ez da aritu baina sumatu eta ikusi bai. Anaia horretan aritu zen Ikatza Goizueta, 1953
LTZ-766 Bideoa Leitzaldea Baserria zarpiatzeko kisua erabiltzen zuten Kisua baserria zarpiatzeko Goizueta, 1953
LTZ-767 Bideoa Leitzaldea Guardia zibilak sinadura bila joaten ziren baserrira eta bertan gosaltzeko aprobetxatzen zuten Guardia zibilen gosariak Goizueta, 1953
LTZ-768 Bideoa Leitzaldea Danielek telebista jarri zuteneko amonaren anekdota pare kontatzen du Amona eta telebista. Anekdota Goizueta, 1953
LTZ-769 Bideoa Leitzaldea Bertara lanera etorri eta herrian bizi ez zirenek gaizki hartzen zuten bertakoek euskara erabiltzea. Asteburuan herrira etortzen zirenean mutur-joka aritzen ziren batzuk eta besteak Kanpokoekin mutur-joka Goizueta, 1953
LTZ-770 Bideoa Leitzaldea Daniel ez da kontrabandoa aritu, bere anaia aldiz bai. Beren baserrian elkartzen ziren kontrabandistak eta handik ateratzen ziren ilunabarrean. Gehien bat arropa eta puntilla mugitzen zuten. Artikutzan hartu eta Berastegi aldera eramaten zuten Kontrabandoa Goizueta, 1953
LTZ-771 Bideoa Leitzaldea Goizuetako ferian bakarrik zerriak saltzen ziren. Etxe guztietan hazten zituzten. Bestalde, ardi asko Iparraldera saltzen zituzten Zerriak eta ardiak Goizueta, 1953
LTZ-772 Bideoa Leitzaldea Artikutzan ba omen da “Frantsesaren gurutzea” deiturikoa. Bertan frantziar tratante bat hil omen zuen goizuetar batek Frantsesaren gurutzea Goizueta, 1953
LTZ-773 Bideoa Leitzaldea Goizuetako inguruan gutxienez 4 maki hil omen zituzten Makiak Goizueta, 1953
LTZ-774 Bideoa Leitzaldea Gerra garaian, herrian soldaduak agertu eta herriko zenbait lagun harrera egitera joan zitzaizkien. Herrikoak PNV ingurukoak zirela enteratu ziren soldaduak eta fusilatzekotan egon ziren. Zentralaren inguruetan bi kanpotar fusilatu omen zituzten Gerra garaiko kontuak Goizueta, 1953
LTZ-775 Bideoa Leitzaldea Urrian, ehiza garaian, goizeko 4,30etan ematen zuen meza apezak. Aitarekin joan zen batean apezak meza-mutil egoteko eskatu zion Behin aritu da meza-mutil Goizueta, 1953
LTZ-776 Bideoa Leitzaldea Mezak goizeko 6,30etan, 8,30etan eta 10,30etan izaten ziren. Mutikoak 8,30etan joaten ziren. Meza bukatutakoan pastel-dendara joaten ziren lasterka, lehen iristen zenak pastelak hartu eta tabernara eramateko. Trukean pastela jasotzen zuen Meza Goizueta, 1953
LTZ-777 Bideoa Leitzaldea Daniel aingeru moduan atera izan da San Migelen prozesioan. Corpus egunean prozesioa izaten zen ere bai Prozesioak Goizueta, 1953
LTZ-778 Bideoa Leitzaldea Misioak urte batean izan ziren. 8 egunez ia elizatik atera gabe egon ziren Misioak Goizueta, 1953
LTZ-779 Bideoa Leitzaldea On Saturnino apezak zigor gogorrak ezartzen zituen. On Eugenio hobea zen maila horretan. On Saturninok mutikoei erakusten zien dotrina eta On Eugeniok neskei On Saturnino eta On Eugenio Goizueta, 1953
LTZ-780 Bideoa Leitzaldea Jaunartzea egiteko dotrina gehiena etxean ikasi zuten. Jaunartze egunean baserrian ospatzen zuten festa Jaunartzea Goizueta, 1953
LTZ-781 Bideoa Leitzaldea Trinidade egunean eta San Antonio egunean erromeriak egiten ziren. San Antonio egunean astoa eramaten zuten, ermitari 3 buelta ematen zioten eta buelta bakoitzean ur bedeinkatua botatzen zioten astoari Erromeriak Goizueta, 1953
LTZ-782 Bideoa Leitzaldea Gazteak festazaleak ziren, herriko festetan zein beste herrietakoetan ibiltzen ziren Festazaleak Goizueta, 1953
LTZ-783 Bideoa Leitzaldea Herriko festetan bertako zezenak izaten ziren, garai batean mendian askatu eta biltzera joaten ziren. Gauez ateratzen baziren ere, festa, gehienbat, egunez izaten zen Herriko festak Goizueta, 1953
LTZ-784 Bideoa Leitzaldea Inauterietan gazteak igandean elkartzen ziren. Astelehenean baserri guztietara joaten ziren puskak biltzera. Astearte goizean tabernan gosaldu eta herrian, etxez etxe, buelta egiten zuten. Arratsaldean zagi-dantza. Orduan ez zen karrozarik ez eta mozorrorik ere ez Inauteriak Goizueta, 1953
LTZ-785 Bideoa Leitzaldea Haurrak zirela sorginekin eta Sakamantekasekin ikaratzen zituzten Sorginak eta Sakamantekas Goizueta, 1953
LTZ-786 Bideoa Leitzaldea Nahiz baratzean, nahiz egurra botatzerakoan ilargiari begiratzen dio. Danielek adibide batzuk jartzen ditu Ilargiaren eragina Goizueta, 1953
LTZ-787 Bideoa Leitzaldea Jendea ez zen medikuarengana joaten behar handia izan arte. Erditzeak etxean izaten ziren bertako emagin baten laguntzaz Medikuarengana behar handia zenean Goizueta, 1953
LTZ-788 Bideoa Leitzaldea Herriko jauntxoak alkatea, medikua eta idazkaria ziren Herriko jauntxoak Goizueta, 1953
LTZ-789 Bideoa Leitzaldea Danielek bere aitona eta orduko alkatearen arteko pasadizoa kontatzen du Aitona eta alkatearen arteko pasadizoa Goizueta, 1953
LTZ-790 Bideoa Leitzaldea Danielek herrian ibiltzen ziren xelebreak aipatu eta anekdota bat kontatzen du Herriko xelebreak eta anekdota Goizueta, 1953
LTZ-791 Bideoa Leitzaldea Gaztetxoa zelarik eta arrantzan ari zela guardarekin gertaturiko anekdota kontatzen du Arrantzako anekdota Goizueta, 1953
LTZ-792 Bideoa Leitzaldea Bere garaian lasterka eta pilotan aritzen ziren, tabernan bat ere ez. Lanean 14 urterekin hasten ziren. Oraingo gazteak berriz tabernan egoten dira erabat eta lanean hasi orduko 25 urte pasa izaten dituzte Orduko gazteak eta oraingoak Goizueta, 1953
LTZ-793 Bideoa Leitzaldea Ikatza egiteko txondorra nola egiten zuen azaltzen du Ikatz-txondorra nola egin Goizueta, 1929
LTZ-794 Bideoa Leitzaldea 12 urterekin hasi zen ikatza egiten. Beste lagun batzuekin batera hartu zuen lantegia eta ia urtebete pasa zuen kobratu gabe, mantenuaren truke 12 urterekin hasi zen ikatza egiten Goizueta, 1929
LTZ-795 Bideoa Leitzaldea Antonio ez da sekulan joan eskolara Eskolara sekulan joan gabe Goizueta, 1929
LTZ-796 Bideoa Leitzaldea Soldaduskan zegoela erleak paratu zituen eta ezti pila kentzen zien, gaur aldiz ez dago erlerik Soldaduska Goizueta, 1929
LTZ-797 Bideoa Leitzaldea Eztia nola egiten zuen azaltzen du Eztia nola egin Goizueta, 1929
LTZ-798 Bideoa Leitzaldea Gaur egun bizi den baserri berean jaio zen. Ura nondik hartzen zuten azaltzen du Baserria Goizueta, 1929
LTZ-799 Bideoa Leitzaldea Familian beste anaia bat eta arreba bat ziren Familia Goizueta, 1929
LTZ-800 Bideoa Leitzaldea Baserriko lanak aitona eta anaiarekin batera egiten zituzten. Auzolana maiz egiten zen, baserriz baserri ibiltzen ziren auzolanean Baserriko lanak Goizueta, 1929
LTZ-801 Bideoa Leitzaldea Aita Angel Marik esan omen zion pakeari eusteko gutxi eta ongi hitz egin behar dela Aita Angel Mariren esanak Goizueta, 1929
LTZ-802 Bideoa Leitzaldea Kontrabandoan gutxi aritu da Antonio. Arraiozen izaten zen kontrabando handia aipatzen du. Goizueta inguruan ibiltzen ziren ere, Tolosa aldera eramaten zuten Kontrabando kontuak Goizueta, 1929
LTZ-803 Bideoa Leitzaldea 3 urtez izan zen Diputazioan bokala. Tolosarako txango bat antolatu zuen behin baina ez zen inor apuntatu Diputazioan bokala Goizueta, 1929
LTZ-804 Bideoa Leitzaldea Artoa errotan eho, irina egin eta horrekin zerriak bazkatu Arto irinaz zerriak bazkatu Goizueta, 1929
LTZ-805 Bideoa Leitzaldea Urtean zerri bat hiltzen zuten baserrian, gehienez bi Urtean zerri bat hil Goizueta, 1929
LTZ-806 Bideoa Leitzaldea Gerra denboran artoa izateko gaizki ibiltzen ziren, artorik ez zuenak gosea Gerra denboran artorik ez Goizueta, 1929
LTZ-807 Bideoa Leitzaldea Baserrian ardiak, behiak eta behorrak zituzten. Ardi-esneaz etxerako gazta egiten zuten. Behi-esnea saldu egiten zuten Ardiak, behiak eta behorrak Goizueta, 1929
LTZ-808 Bideoa Leitzaldea Antonio beti ibili da bere emaztearekin. Andregaia etxera laguntzeko ohitura izaten zen. Pasadizo bat kontatzen du Nesketan Goizueta, 1929
LTZ-809 Bideoa Leitzaldea Haiek 6,30etako mezara joaten ziren, aita 10,30etakora joaten zen. Mezak euskaraz egiten ziren Meza Goizueta, 1929
LTZ-810 Bideoa Leitzaldea Aitorpena nola egiten zuten gogoratzen du Aitortza Goizueta, 1929
LTZ-811 Bideoa Leitzaldea Apezak baserrietan bisita egiten zuenean oilaskoa ematen zitzaion. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du Apeza eta oilaskoa Goizueta, 1929
LTZ-812 Bideoa Leitzaldea Lehenago beti izaten ziren meza-mutilak apeza laguntzeko, orain zein ibiltzen da? Meza-mutilak Goizueta, 1929
LTZ-813 Bideoa Leitzaldea Frantziako ermita baten inguruan telebistan entzun duen berria aipatzen du Telebistan aditua Goizueta, 1929
LTZ-814 Bideoa Leitzaldea Sagardo barrikote bat egiteko 40 bat zaku sagar behar dira. Sagarrondoez gain fruta-arbola gutxi izaten zuten Fruta-arbolak Goizueta, 1929
LTZ-815 Bideoa Leitzaldea Antoniok sagar mota ezberdinen izenak aipatzen ditu baita sagardoa egiteko nahastu behar direnak ere Sagar motak Goizueta, 1929
LTZ-816 Bideoa Leitzaldea Antoniok ezti asko egin izan du. Loreen arabera, gustu ezberdina izaten du Erleak, loreak eta eztia Goizueta, 1929
LTZ-817 Bideoa Leitzaldea Lehen etxe guztietan izaten ziren erleak Erleak etxe guztietan Goizueta, 1929
LTZ-818 Bideoa Leitzaldea Baserrietan gauzak saltzera azaltzen zirenek edozein gauza eskatuta ekartzen zuten. Diruz ordaintzen zen Saltzaileak Goizueta, 1929
LTZ-819 Bideoa Leitzaldea Sagardo naturala egiteko sagar mota bakar bat jo behar omen da Sagardo naturala Goizueta, 1929
LTZ-820 Bideoa Leitzaldea Iratzea udazkenean egiten da Iratzeak Goizueta, 1929
LTZ-821 Bideoa Leitzaldea Artoaren punta, galdurra, moztu egiten zen eta abereek jateko gordetzen zen Galdurra moztea Goizueta, 1929
LTZ-822 Bideoa Leitzaldea Lurra lantzeko bi golde mota erabiltzen ziren: txikia eta handixeagoa. Goldea behiarekin edo zaldiarekin eramaten zen Lurra lantzeko tresnak Goizueta, 1929
LTZ-823 Bideoa Leitzaldea Gaur egun baserriko lanak egiteko erraztasun handiak daude... lan egiteko inor ez, aldiz Oraingo erraztasunak Goizueta, 1929
LTZ-824 Bideoa Leitzaldea Lehenago bi aldiz egiten ziren belarrak: maiatz-belarrak eta, udan, negukora. Meta nola egiten zuten azaltzen du Belarrak eta belar metak Goizueta, 1929
LTZ-825 Bideoa Leitzaldea Goizuetan azienda feria izaten zen. Tolosakoa txikia zen eta orain ikaragarria egin dute. Antoniok Elizondokoa, Doneztebekoa, Hernanikoa,... ezagutzen ditu Feriak Goizueta, 1929
LTZ-826 Bideoa Leitzaldea Ez du inoiz gida baimenik izan baina beti etorri zaizkio bila Ez du gida baimenik izan Goizueta, 1929
LTZ-827 Bideoa Leitzaldea Antoniok aipatzen du Loiartek oinez jaisten zituela zekorrak Goizuetako feriara Goizuetako feria Goizueta, 1929
LTZ-828 Bideoa Leitzaldea Orinen hasi zen Antonio munizioarekin lan egiten. Hasiera batean tiroak banaka botatzen ziren eta istripu asko izaten zen. Metxa azkarra heldu zelarik abantaila handia izan zen Munizioa Goizueta, 1929
LTZ-829 Bideoa Leitzaldea Ollin meategitik beruna eta zilarra ateratzen zuten Ollinen beruna eta zilarra Goizueta, 1929
LTZ-830 Bideoa Leitzaldea Antonio meategian aritu da lanean. Zuloan oso gutxi aritu da, gehienbat dinamitarekin aritu da Ollineko lana Goizueta, 1929
LTZ-831 Bideoa Leitzaldea Iruñetik Tolosara dinamita eramaten zuenean, Belaten egiten zuen lo Dinamita Tolosara Goizueta, 1929
LTZ-832 Bideoa Leitzaldea Diputazioari pista egiteko eskatuz gero debalde egiten duela esaten du Antoniok Pistak dohainik Goizueta, 1929
LTZ-833 Bideoa Leitzaldea Festetan herrira jaisten zen baina ez da sekulan dantzan aritu. Bertsoak eta zezenak zituen gustuko Festak Goizueta, 1929
LTZ-834 Bideoa Leitzaldea Lazkao Txikiren pasadizoa kontatzen du Antoniok Lazkao Txikiren pasadizoa Goizueta, 1929
LTZ-835 Bideoa Leitzaldea Antoniok gogora ekartzen ditu festetan aritzen ziren bertako bertsolarien izenak Bertako bertsolariak festetan Goizueta, 1929
LTZ-836 Bideoa Leitzaldea Festetara kanpotik etortzen ziren musikoak. Orain badaude bertakoak Musikoak kanpotarrak ziren Goizueta, 1929
LTZ-837 Bideoa Leitzaldea Baratzean andrea aritzen da eta zenbait lan egin aurretik ilargiari begiratzen dio Ilargiaren eragina baratzean Goizueta, 1929
LTZ-838 Bideoa Leitzaldea Antoniok aipatzen du Oronozko zubi ondoan sorgina azaltzen omen zela Sorginak Goizueta, 1929
LTZ-1426 Bideoa Leitzaldea Patziku 1959an jaioa da, martxoak 26an. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du 1959an jaioa Goizueta, 1959
LTZ-1427 Bideoa Leitzaldea 5 senidek, aitak eta amak osatzen dute bere familia. Ama Goizuetako auzo batekoa eta aita beste batekoa Familia nortzuk osatzen duten Goizueta, 1959
LTZ-1428 Bideoa Leitzaldea “Goi-Zubieta” izena dokumentuetan azaltzen omen da, aldiz ez omen dago hain garbi herriko zein zubiri dagokion. “Goi”ari dagokionez ere zalantza dago, Gipuzkoari ala Nafarroari begiratzen dion “Goi-Zubieta” izena Goizueta, 1959
LTZ-1429 Bideoa Leitzaldea Aitaren aldetik maizterrak ziren eta baserriz baserri ibiltzen ziren. Bere aita ezkondu aurretik, orduan bizi ziren baserria, Karreto baserria, 8.000 durotan salgai jarri zuten eta aukera ona zenez erosi egin zuten Aitaren aldetik maizterrak ziren Goizueta, 1959
LTZ-1430 Bideoa Leitzaldea Amak kontatzen du Karretora ezkondu zenean baserrian urik ez zegoela baina Patzikuk betidanik ezagutu du Urik ez zegoen Goizueta, 1959
LTZ-1431 Bideoa Leitzaldea Patzikuk aipatzen du oroitzapen handiak dituela baserritik herrirako bideaz. Etxetik atera eta “zangulua” edo kulunka zuen lizar bat zegoen, pixka bat jarraituta gereziondo bat. Lizarra Karretokoa zen eta gereziondoa Artantxu baserrikoa. Karreto izena nondik etor liteke azaltzen du ere Baserritik herrirako bideko oroitzapenak 1 Goizueta, 1959
LTZ-1432 Bideoa Leitzaldea Artantxu baserrian Leitzako bikote zahar bat bizi zen, gizonari “Erregea” deitzen zioten herrian. Artantxun aranak, txerramenak eta gereziak zituzten bide ondoan, Patzikuk gogoratzen du gereziak lapurtzera sartzen zirela eta aitonak zer esaten zien Baserritik herrirako bideko oroitzapenak 2 Goizueta, 1959
LTZ-1433 Bideoa Leitzaldea Behera jarraituz, Artantxuko iturria zegoen, edaria freskatzeko erabiltzen zuten. Zozo baten inguruko anekdota kontatzen du Baserritik herrirako bideko oroitzapenak 3 Goizueta, 1959
LTZ-1434 Bideoa Leitzaldea Handik behera segituz Otsondo baserria, Otsondoko burua, Sarrango zokoa, Fermineneko burua, Fermineneko ataria eta Fermineneko iturria zeuden Baserritik herrirako bideko oroitzapenak 4 Goizueta, 1959
LTZ-1435 Bideoa Leitzaldea Goizero, eskolara joatean, anaietako bakoitzak esnea eraman behar zuen etxeren batera. Aldapatxo etxean oinetakoak aldatu eta uzteko ohitura izaten zuten, herriko sarreran dagoen Paulenean ere ikusiak ditu oinetakoak Patzikuk Baserritik herrirako bideko oroitzapenak 5 Goizueta, 1959
LTZ-1436 Bideoa Leitzaldea Pauleneko izkina, etxera abiatzeko puntua izaten zen Pauleneko izkina Goizueta, 1959
LTZ-1437 Bideoa Leitzaldea Eskola egunetan herriko jantokian bazkaltzen zuten eta etxerako bidean mandatuak egin behar izaten zituzten Eskola egunetan jantokian bazkaltzen zuten Goizueta, 1959
LTZ-1438 Bideoa Leitzaldea Eskolatik atera eta frontoira joaten ziren. Pilotaz frontisa jotzen zuen lehenak frontisaren aurreko aldean aritzeko eskubidea izaten zuen. Herrian bi frontoi zeuden, bat estalia eta bestea estali gabea Pilotan aritzen ziren Goizueta, 1959
LTZ-1439 Bideoa Leitzaldea Garaiko herriko bi jauntxoak ez ziren ados jarri frontoia egiterakoan eta bakoitzak frontoi bana egin omen zuen Frontoien historia Goizueta, 1959
LTZ-1440 Bideoa Leitzaldea Patzikuk azaltzen du “Pis-piska” jokoa nola zen “Pis-piska” jokoa Goizueta, 1959
LTZ-1441 Bideoa Leitzaldea Patzikuk dio 14 urtera arte gizona izan zela eta hortik aurrera “haurtzen” hasi zela. Etxean agintzen zioten guztia egiteko prest izaten zen eta kaletarrekiko ezberdintasun handirik ez zuen sumatzen Gizajo samarra Goizueta, 1959
LTZ-1442 Bideoa Leitzaldea Aitak ez zuen ehizarako zaletasunik, arrantzan aritzeko esaten zien. Baserri giroan arrantza eskuz egiten zuten, batez ere uda partean aritzen zen. Patzikuk dio eskuzko arrantza gorde eta bultzatu beharreko arte bat dela Arrantzan eskuz Goizueta, 1959
LTZ-1443 Bideoa Leitzaldea Baserria erosteko aitak artaldea saldu zuen, hortaz Patzikuk ez du ardirik ezagutu etxean. Aldiz behi pare bat, behorra, oiloak,... beti ezagutu ditu. Patzikuk gogoratzen du nola eramaten zituzten emeak arretara. Aitak erositako behor baten inguruko anekdota kontatzen du Etxeko animaliak Goizueta, 1959
LTZ-1444 Bideoa Leitzaldea Anaia zaharrena eskolatik atera eta herrian gelditzen zen pilotan. Bera, gizajo samarra izanik, etxeko lanetan aritzen zen Eguneroko lanak Goizueta, 1959
LTZ-1445 Bideoa Leitzaldea Patzikuk azaltzen du oiloek arrautza asko egiten zituztela beraien kabietatik kanpo. Bestalde gogoratzen du amak erosketak egiteko arrautzak saltzen zituela herrian Oiloak Goizueta, 1959
LTZ-1446 Bideoa Leitzaldea Osaba batek ardiak zituen eta Patziku hari laguntzen aritzen zen. Osabak emandako diru gehiena etxera eramaten bazuen ere, noizean behin Fermineneko paretako xulo batean gordetzen zuen zerbait Osabari laguntzen Goizueta, 1959
LTZ-1447 Bideoa Leitzaldea Osaba Joakin, aitaren osaba zen. Baserriko lana edo mendikoa ez zuen batere maite baina ardiekiko zaletasun ikaragarria zuen Osaba Joakin: artzain petoa Goizueta, 1959
LTZ-1448 Bideoa Leitzaldea Artaldeak zikiro kopuruaren arabera neurtzen ziren. Patzikuk gogoratzen ditu ardiei ilea mozteko garaiko lanak Ardiak mozteko eguna Goizueta, 1959
LTZ-1449 Bideoa Leitzaldea Gurutze Santuaren egunean seinalea egiten zitzaien bildotsei. Patzikuk erabiltzen ziren seinaleak nolakoak ziren eta zer izen zuten azaltzen du Bildotsak seinalatzeko eguna eta seinaleak Goizueta, 1959
LTZ-1450 Bideoa Leitzaldea Negu partean ardiak etxera ekartzen ziren, aharikoak zikiratu eta urruzak edo urrixak artalderako utzi Negu partean ardiak etxera Goizueta, 1959
LTZ-1451 Bideoa Leitzaldea Patzikuren aita animaliak zikiratzen aritzen zen. Patzikuk nola egiten zuten azaltzen du Aita zikiratzen aritzen zen Goizueta, 1959
LTZ-1452 Bideoa Leitzaldea Aita ikazkintzan aritua da. 14 urte zituela bere aitak aizkora bat erosi eta, elurte handia zegoela, basora joan ziren Aita ikazkintzan aritua Goizueta, 1959
LTZ-1453 Bideoa Leitzaldea Gaur egun umeak ditugu eredu, garaian gaztetxoek zaharrek egiten zutena imitatu nahi izaten zuten Gizartea aldatu da Goizueta, 1959
LTZ-1454 Bideoa Leitzaldea Aitak kontatzen zuen bere aitak aizkora erosi eta mendira eraman zuenean, loteria tokatu izan balitzaio bezala izan zela. Halako ilusioarekin aritu zen lehen egun hartan non eskuak odoletan zituela bukatu baitzuen. Geroztik beti aritu da aita mendian, ikazkintzan ez bazen zuhaitzak botatzen,... Aita bizitza osoa mendian Goizueta, 1959
LTZ-1455 Bideoa Leitzaldea Berak kontrakoa uste bazuen ere, duela gutxi enteratu omen da garaian eskolan egiten zen Ohore Koadroan bere izena agertzen zela baita irakasleren batek inteligentetzat zeukala ere bai Eskolan ez zen gaizki ibili Goizueta, 1959
LTZ-1456 Bideoa Leitzaldea Goizuetan baita guardia zibilen seme-alabak ere euskaraz aritzen ziren, halere eskola erdaraz ematen zuten. Patziku gogoratzen da eskolatik atera eta eskaileretan gora negarrez egoten zela Eskolako irudiak 1 Goizueta, 1959
LTZ-1457 Bideoa Leitzaldea Lapitzak “artaldea” egiteko Eskolako irudiak 2 Goizueta, 1959
LTZ-1458 Bideoa Leitzaldea Patzikuk ez zekien erdaraz eskolara joan arte, halere ez omen dauka eskolak eragindako traumarik. Ikasgaia buruz ikasi arte maisuak zigortu zitueneko anekdota gogoratzen du Eskolako irudiak 3 Goizueta, 1959
LTZ-1459 Bideoa Leitzaldea Dotrina irakaslearen zigorrak eta kolpeak Eskolako irudiak 4 Goizueta, 1959
LTZ-1460 Bideoa Leitzaldea Maisua erabat mozkortuta agertu zenekoa Eskolako irudiak 5 Goizueta, 1959
LTZ-1461 Bideoa Leitzaldea Kilo bat laranjaz eskolara Eskolako irudiak 6 Goizueta, 1959
LTZ-1462 Bideoa Leitzaldea Goizuetatik Leitzara joan eta eskolara joan zenekoa Eskolako irudiak 7 Goizueta, 1959
LTZ-1463 Bideoa Leitzaldea Zigortua azkarregi atera nahi izateagatik Eskolako irudiak 8 Goizueta, 1959
LTZ-1464 Bideoa Leitzaldea Dotrina klasetik komuneko leihotik alde egiten zuten Eskolako irudiak 9 Goizueta, 1959
LTZ-1465 Bideoa Leitzaldea Baratxuria ematen zuten atzamarretan maisuaren kolpeen mina leuntzeko Eskolako irudiak 10 Goizueta, 1959
LTZ-1466 Bideoa Leitzaldea Goizuetan mestizaia handia zegoen, denek denei jotzen zieten adarra, Leitzara bizitzera joan zirenean horretan sumatu zuen aldaketarik handiena Goizuetatik Leitzarako aldaketa handia Goizueta, 1959
LTZ-1467 Bideoa Leitzaldea Bi telebista zeuden herrian eta zezenak edo “El Virginiano” botatzen zutenean leihoan biltzen ziren ikustera Goizuetan bi telebista ziren Goizueta, 1959
LTZ-1468 Bideoa Leitzaldea Juanmarienean kanpoko langileak egoten ziren eta dominon aritzen ziren, bertakoendako joko arrotza eta bitxia Kanpoko langileak dominon Goizueta, 1959
LTZ-1469 Bideoa Leitzaldea Sabino Berroeta pertsonai berezi samarra zen, umore eta gizatasun handikoa eta jende guztiarekin ongi moldatzen eta egoten bazekiena Sabino Berroeta Goizueta, 1959
LTZ-1470 Bideoa Leitzaldea Gaur egun kaos batean bizi gara: ez dakigu zeinek hezi behar duen umea. Garaian hierarkia bat bazegoen. Gurasoek balore batzuk transmititzen zituzten eta horrek bere itzala zuen gizartean Kaos batean bizi gara gaur egun Goizueta, 1959
LTZ-1471 Bideoa Leitzaldea Familiak Leitzarako aldaketa egin zuenean, bera Aranoko izeba baten baserrian zegoen uda pasa Goizuetatik Leitzarako aldaketa 1 Goizueta, 1959
LTZ-1472 Bideoa Leitzaldea Berak ez zuen parte hartu etxe aldaketan, azkeneko bidaian akaso. Bere oroitzapen bakarra da Leitzako pisuan sartu, balkoira atera eta negar egin zuela Goizuetatik Leitzarako aldaketa 2 Goizueta, 1959
LTZ-1473 Bideoa Leitzaldea Leitzara aldatu zirenerako anaia zaharrak lagunak zituen herrian, honela bada bera anaiaren itzalean ibili zen hasieran Leitzan anaiaren arrimoan Goizueta, 1959
LTZ-1474 Bideoa Leitzaldea Astebururo joaten zen Goizuetako atautxia ikustera autobusez Astebururo Goizuetara Goizueta, 1959
LTZ-1475 Bideoa Leitzaldea Leitzan gustura egoten zen, traumarik gabe, gustatzen zitzaiona egiten zuen Leitzan gustura Goizueta, 1959
LTZ-1476 Bideoa Leitzaldea Futbola ez uen batere gustukoa, halere eskolako futbol taldearen armarria egiteko lehiaketa irabazi zuen Futbol taldearen armarria egiteko lehiaketa Goizueta, 1959
LTZ-1477 Bideoa Leitzaldea Eskolan A eta B klaseak zeuden, A-n azkarrenak omen zeuden eta B-n hain azkarrak ez zirenak. Bera B-n hasi zen baina gero A-ra pasatu zuten Eskolan bi maila Goizueta, 1959
LTZ-1478 Bideoa Leitzaldea Gehien gogoratzen duen maisua Pontxito da, izan ere lezioari giza-ukitua ematen baitzion. Patzikuk Pontxitorekin ikasi zuten kanta bat gogoratzen du Pontxito maisua Goizueta, 1959
LTZ-1479 Bideoa Leitzaldea Patziku konturatzen zen, bera eta Pontxito goizuetarra izaki, maisuak tratu berezia ematen ziola. Izan ere, Pontxitori erraz antzematen zitzaion nor zuen kutun eta nor ez, eta hori oso nabarmena zen hainbat familiatako umeekin Pontxito maisuaren izaera Goizueta, 1959
LTZ-1480 Bideoa Leitzaldea Patzikuk ezagutu dituen beste maisu-maistrak aipatzen ditu Beste maisu-maistrak Goizueta, 1959
LTZ-1481 Bideoa Leitzaldea Hasiera batean “Xapo” deitzen bazioten ere, Leitzan ez zioten adarra jotzen goizuetarra izateagatik Goizuetarra izateagatik adar jotzerik ez Goizueta, 1959
LTZ-1482 Bideoa Leitzaldea Osasunako jokalaria izan zen Etxeberriak pilota utzi eta futbolean aritzea erabaki zuenean, apaizak trajedia baten moduan aipatu zuen sermoian Eliza, futbola eta pilota Goizueta, 1959
LTZ-1483 Bideoa Leitzaldea Herrien arteko pilota lehiaketak sekulako ilusioa pizten zuen. Eskola garaian Pontxito aritzen zen zuzentzen Herrien arteko pilota lehiaketa Goizueta, 1959
LTZ-1484 Bideoa Leitzaldea Goizuetan guztiak aritzen ziren pilotan, ez zegoen lehiarik. Leitzan aldiz, herrien arteko Lehiaketaren eraginez-edo, mutikoen arteko lehia ezagutu zuen Lehia Leitzan ezagutu zuen Goizueta, 1959
LTZ-1485 Bideoa Leitzaldea Leitzan moldatzeko ez du arazorik izan, egia bada ere inguruko herrietakoek etiketaren bat zutela: aresoarrak zikiro; Ezkurrakoak motzak; goizuetarrak inoxente samarrak,... Leitzan moldatzeko arazorik ez Goizueta, 1959
LTZ-1486 Bideoa Leitzaldea Gazteak zirela “Adoración Nocturna” delakoan sartzea otu zitzaien. Elizako ganbaran elkartzen ziren ere bai... Gazte ibilerak 1 Goizueta, 1959
LTZ-1487 Bideoa Leitzaldea Hasiera batean Goizuetara joaten zen asteburuetan baserriko lanetan laguntzera. Leitzan ere, sos batzuk ateratzeko, uda garaian lantxoak egiten ibiltzen ziren eta negu partean, askotan, ikatza partitzen eta, bide batez, nesketan aritzen ziren Gazte ibilerak 2 Goizueta, 1959
LTZ-1488 Bideoa Leitzaldea Beste lagun batekin zihoala, txirringako katea atera eta biraoka hasi zen laguna etxe baten parean. Etxekoa balkoira atera eta errieta egin zien, Leitzatik kanpokoak zirela gogoraraziz Errieta biraoak botatzeagatik Goizueta, 1959
LTZ-1489 Bideoa Leitzaldea Literatura munduan ezaguna egin eta berak bere burua goizuetartzat jotzean hasi zitzaizkion “arazoak” Leitzan eta Goizuetan Leitzarra ala goizuetarra? Goizueta, 1959
LTZ-1490 Bideoa Leitzaldea Goizuetan, gaur egun ere, taberna batean sartu eta elkarri adarra jotzea normala da. Leitzak badu bestelako harrokeria Izaera kontua Goizueta, 1959
LTZ-1491 Bideoa Leitzaldea Leitzarren izaeraren adibide txikiak jartzen ditu Patzikuk, Karrape Irratian egindako elkarrizketa bat eta bertakoekin izandako elkarrizketak baliatuz Izaera horren adibide txikiak Goizueta, 1959
LTZ-1492 Bideoa Leitzaldea Iruñean bizi diren leitzarrek bazkari bat egin zuten Iruñean. Duela gutxi Leitzan bizi diren goizuetarren bazkaria egitekotan zebiltzan. Patzikuren ustez horrek ez du inongo zentzurik Herrien izaeraren beste adibide bat Goizueta, 1959
LTZ-1493 Bideoa Leitzaldea Areso eta Leitzaren arteko pikeaz aritzen da Patziku. Gertakari historiko polit batetik abiatuta zentzugabekeria da, oraindik ere, gaur egun haserretzea Areso eta Leitzaren arteko pikea Goizueta, 1959
LTZ-1494 Bideoa Leitzaldea Aita obretan lanean hasi zenean esan omen zioten han denbora bat emanez gero lantegian sartuko zirela. Hitzartutako data iritsi zen baina ez zieten deitzen. Protesta egin zuten eta bi hilabetez itxoiteko eskatu zieten. Bi hilabeteak pasa ziren eta halere ez zieten deitzen. Berriro protesta egin zuten eta oraingoan bai, lantegian sartu ziren Aita nola sartu zen lantegian Goizueta, 1959
LTZ-1495 Bideoa Leitzaldea Aita lantegian hasi zenean goizeko 3,30 / 4etan altxatu behar izaten zuen lanera joateko. Baserrian lan egiteko denborarik ez zuen ere ez eta Leitzara etortzea erabaki zuen Zergatik etorri ziren Leitzara Goizueta, 1959
LTZ-1496 Bideoa Leitzaldea Ordurako Leitzan mugimendu handia zegoen: nekazari eskola, behitegia, lantegia,... Arrazola ibiliko zen guzti horren atzean ziurrenik Ordurako mugimendu handia Leitzan Goizueta, 1959
LTZ-1497 Bideoa Leitzaldea Hasiera batean Sarrio lantegiaren aurkako mugimendua sortu zen eta litekeena da Nekazari Eskola hori apaltzeko sortu izana Sarrioren aurkako mugimendua Goizueta, 1959
LTZ-1498 Bideoa Leitzaldea Txistua jo izanagatik ere ez da inoiz izan nazionalista tipikoa, Patzikurendako txistua instrumentu arrunta izan da eta asko gozatu du txistuari esker Txistua Goizueta, 1959
LTZ-1499 Bideoa Leitzaldea Patzikuk kontatzen du nolatan hasi zen txistua jotzen eta, bereziki, aipatzen du Don Miguel Sagaseta apaiza, txistuaren inguruan lan handia egindakoa Nola hasi zen txistua jotzen Goizueta, 1959
LTZ-1500 Bideoa Leitzaldea Ttunttuna jotzen ikastea zaila izaten da, Patzikuk kontatzen du nola ikasi zuen Ttunttuna jotzen ikasten Goizueta, 1959
LTZ-1501 Bideoa Leitzaldea Inauteriak zireneko batean eskolatik atera zen, txistuaren bila joan eta puxka biltzean ari zirenekin elkartu zen. Handik aurrera urtero jotzen zuen inauterietan, plazan Angelekin,... Inauterietan txistua jotzera Goizueta, 1959
LTZ-1502 Bideoa Leitzaldea Behin baino gehiagotan esan diote Angel Alduntziren estilora jotzen duela txistua Angelen estiloan jotzen omen du Goizueta, 1959
LTZ-1503 Bideoa Leitzaldea Txistua parranda eta gizarteratzeko tresna izan omen da Patzikurendako Txistua, gizarteratzeko bidea Goizueta, 1959
LTZ-1504 Bideoa Leitzaldea Batzuetan aspergarria izan badaiteke ere, oso ongi pasatu du txistua joz eta herrian badira zaletasun handia dutenak Oso ongi pasatu du txistua joz Goizueta, 1959
LTZ-1505 Bideoa Leitzaldea Angel Alduntzinek edozein herritan hamaika miresle zituen bizizalea izan zen, parrandarako beti prest Angel Alduntzin Goizueta, 1959
LTZ-1506 Bideoa Leitzaldea Txistuaz dantza sueltoa egiten zen eta soinuarekin lotuan, horrek arazoak sortu izan ditu txistulari eta soinu-joleen artean Txistua eta soinua Goizueta, 1959
LTZ-1507 Bideoa Leitzaldea Angelek edozein aitzakia baliatzen zuen txistua atera eta jotzen hasteko, txistua odolean zeraman Edozein aitzakia ona zen txistua jotzeko Goizueta, 1959
LTZ-1508 Bideoa Leitzaldea Angel Alduntzinek zuen jenio biziaren erakusten duen anekdota kontatzen du Patzikuk Angel Alduntzinen anekdota Goizueta, 1959
LTZ-1509 Bideoa Leitzaldea Angelek nahi zuena egiteko askatasuna maite zuen eta gauza guztien gainetik musika maite zuen. Izugarrizko erraztasuna zuen notak lotzeko Askatasuna maite zuen Goizueta, 1959
LTZ-1510 Bideoa Leitzaldea Angel oso ongi moldatzen zen nahiz euskaraz eta nahiz erdaraz, erabateko naturaltasunez Bi hizkuntzak oso ongi erabiltzen zituen Goizueta, 1959
LTZ-1511 Bideoa Leitzaldea Patzikuren aita gerran ibili zen Francoren aldean. Iruñera joan zireneko eta gerra bukaerako euskararen inguruko anekdota pare bat kontatzen du Aita gerran ibilia Goizueta, 1959
LTZ-1512 Bideoa Leitzaldea Euskaldunak pentsatzen du medikuek-eta ezin dutela euskaraz hitz egin eta automatikoki erdarara jotzen du. Anekdota pare bat Euskaldunaren konplexua Goizueta, 1959
LTZ-1513 Bideoa Leitzaldea Patzikuk kontatzen du herriko eskuindarrak euskaraz aritzen zirela eta erdararen harrotasuna erakutsi eta iseka egiten zietenak herriko nazionalistak zirela Eskuindarrak euskaraz eta nazionalistak erdaraz Goizueta, 1959
LTZ-1514 Bideoa Leitzaldea Patzikuren etxeko “politikoa” bere anaia zaharra omen da, garai batean giro abertzalean murgildua eta egun pare bat espetxean pasatutakoa Etxeko “politikoa” anaia zaharra Goizueta, 1959
LTZ-1515 Bideoa Leitzaldea Patzikuren ustez euskaldunen miseriarik handiena omen da edozein gairen aurrean onak eta txarren artean banatzen direla politikaren eraginez Euskaldunon miseriarik handiena Goizueta, 1959
LTZ-1516 Bideoa Leitzaldea Patzikuren ustez miseria bikoitza da gainera, gaur egun ezinezkoa baita, esate baterako, guardia zibilekin bizikidetza eramatea naturaltasunez Miseria bikoitza Goizueta, 1959
LTZ-1517 Bideoa Leitzaldea Patzikuk politikaren aurrean duen jarrera azaltzen du eta horretarako zenbait anekdota erabiltzen du Politikaren aurrean duen jarrera Goizueta, 1959
LTZ-1518 Bideoa Leitzaldea Patziku hizkuntzak duen garrantziaz, abertzaletasunaz eta beste hainbat gairen inguruan aritzen da Abertzalea izatea, hizkuntza,... Goizueta, 1959
ADMT19-011 Testua Textos administrativos, s. XIX Ordenantzak. Goizueta.
ADMT19-012 Testua Textos administrativos, s. XIX Ordenantzak. Goizueta.
NEZ-036 Testua Nafarroako Esaera Zaharrak Goizueta. Esaera zaharrak.