Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-012

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Lazaro Valeriano, Leontzia
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:12
lana: gizon/emakumeen lana Aurkezpena. Lazaro eta Leonciaren lan banaketa: gizonak nekazari eta azienda (behi, behor eta ahuntzak ere) lanak egin izan ditu eta emakumeak etxeko lanak.
A02 00:01:12
00:04:19
euskara: ikerketa Iñaki Caminok beraiekin egin du Aezkoako euskararen ikerketa. Bizimodu normalaren elkarrizketen bidez egin omen du. Beraien gaztetako bizitzari buruzko galderak egiten zizkien.
A03 00:04:19
00:05:43
herria: Aezkoa-Iparralde harreman Aezkoa eta Iparraldearen arteko harremana. Portuetan aziendekin ibiltzen zirenean eta galtzekotan edo, elkar ulertzen zuten, haiek ere euskaldunak direlako.
A04 00:05:43
00:20:22
gramatika: lexikoa, kontakizuna, nekazaritza: patatak Kontakizuna eta pataten sarrera eta egoeraren bilakaera nahastuta kontatzen ditu. Iparraldera patatak saltzeko egin zuten bidaia kontatzen du. Patata sartu zenean kendu ziren ardiak, hauek belar asko behar baitzuten eta patatekin batera ezin zitekeen eduki. Bueltako bidean galdu egin ziren. (17.44") Ikertzaileak zenbait hitzen erabilerari buruzko oharra egiten du: Donibane beharrean beti San Joan erabiltzen dute. Hala nola Iparralderen ordez Frantzia hitzaren erabiltzea. (18.39") Bidean galdu baziren ere, ailegatu ziren azkenean herrira.
A05 00:20:22
00:27:20
euskara: erabilera, kontakizuna Euskararen erabilera. Iparraldean oso erabilgarri gertatu zitzaion. Eta Biarritzera medikuarengana joaten zirenean ere, euskaraz egiten zuten. Kontakizuna: espainiarra eta euskaldun hitzen erabileren anbiguotasuna. Segun eta non gauden, nongoak garen esateko hitza aldatzen dugu. Beraien bi semek egiten dute euskaraz eta beste biek ez. Beraiek gazte zirenean euskara gehiago hitz egiten zen.
A06 00:27:20
00:29:15
erretiratuak Oraingo adineko jendeak, erretiratuek oso ongi pasatzen dute. Bidaiak egiten dituzte eta herritik kanpo daudenean asko dantzatzen dute. Leku beroetara eramaten dituzte.
B01 00:00:00
00:01:22
bidaia, erretiratuak Egin dituzten bidaiei buruz hitz egiten dute.
B02 00:01:22
00:04:06
bizimodua, etxea: izenak Bejino etxekoa da Valeriana eta herrian bizi izan da beti. Bere seme-alabetatik bat bakarrik bizi da herrian. Nekazaritza eta abereez bizi izan da. Bizitza asko aldatu da. Bere adinaz galdetzen diote.
B03 00:04:06
00:05:16
euskara Euskara ere aldatu da. Berak ez du gazte jendearen euskara ulertzen, baina beraien artean erabiltzen dutena ez da ezer aldatu. Lehen dena egiten zen euskaraz.
B04 00:05:16
00:07:25
Iparralde Lehen ez zegoen autorik dena oinez egiten zuten. Bera ez zen joan, baina neska gazteak joaten ziren Iparraldera lanera, etxeetan zerbitzatzera eta iratzetara.
B05 00:07:25
00:09:20
denetarik Bilobari egiten dizkiote bere bizitzari buruzko galderak: non jaio eta bizi, lana, Iparraldekoekin harremanik izan ote duten.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-012-A 29:15
IR-012-B 31:28