Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

N-033

  • Grabazio data: 1998-5
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Leire Zabaltza
  • Ikertzailea: Nerea Garcia
  • Gai nagusia: Hizketa librea: familiaren nondik-norakoak, bizibidea, ikasketak, Etxaleku eta Amaiurko hizkerak...
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:09:42
familia, ikasketak Leirek bere buruaren eta bere familiaren aurkezpena egiten du. Bere ama Etxalekukoa da, Txurdanea etxekoa. Amona beste etxe aberats batekoa zen. Aitona Amaiurkoa da. Seminariotik atera eta idazkari ibili zen. Azkenean Etxalekun egon zen eta nonbait bizi behar eta Mainmilineara, amonaren etxean, egon zen pupilo. Etxeko alabarekin ezkondu eta Txurdanera joan ziren bizitzera. Bederatzi seme-alaba izan zituzten, bere ama hirugarrena zen. Etxalekun gaur egun aiton-amonak eta osaba bat besterik ez dute. Osaba da orain idazkaria. Valentzian bizi dena eta Errenterian bizi den beste bat ez beste guztiak Iruñean bizi dira. Herrian aitona idazkari eta amonak denda bat zuen, beraz ez dute azienda edo lurrik. Seme-alabek denek egin zituzten ikasketak. Noiz behinka denak elkartzen dira herrian baina amona zaharturik dagoenez, bakoitzak zerbait eramaten du. Leirek beste bi anaia ditu, bera da zaharrena eta filologia hispaniarra eta euskal filologia ikasi zituen. Fermintxok, anaiak, pedagogia egin zuen euskaraz. Baina gustatzen zaiona marraztea da. Eñautek, beste anaiak, forestal hasi baino ez zuen bukatu. Gerora hemendik hara ibili da.
A02 00:09:45
00:11:45
euskara: euskalki desberdinak Etxaleku eta Amaiurko (amona eta aitona)euskararen artean nabaritzen da desberdintasuna. Etxalekun urte askoz bizi izan da eta asko galdu du, baina aitonari nabaritzen zaio kanpokoa dela. "Erran" galdu du eta "j"-ren soinu gogorra hartu du. Baina "bertze", "amaina" (amarena) esaten ditu oraindik. Urritzolako izeba bati ere nabaritzen zaio, ez dela Etxalekukoa.
A03 00:11:45
00:15:00
euskara, kontakizuna Bere aita Iruñekoa da eta bere gurasoak erdaldunak dira. Amona Etxaurikoa zen eta euskarazko hitz zenbait erabiltzen zituen erdarazko hizketan. Aitona Garisoaingoa zen. Aitonaren amona Jaizkoa zen eta hark aitonaren arreba bati katezismoa euskaraz erakusten zion. Beraz garai hartan bazegoen euskaldunik Jaitzen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
N-033-A 21:07