Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SD-004b

  • Grabazio data: 1981-12-01
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Gregorio Andonegui (Ilarregi).Eugenio Ulayar (Lakuntza).
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Herri sendagintza. Huitziko Joxe (petrikilo). Ilarregiko hezur konpontzailea. Lakuntzako emagina. Sebastian Flores.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
B01 00:00:00
00:02:22
gaixotasuna: kalitxak, herri sendagintza Olaztiko porlan lantegian lan egiten zuen gizon batek kalitxak kentzen zituen. Berarekin lan egiten zuen Jose Aldazen alargunak, Kaminok, kontatzen du zer egiten zuen: norbaitek nahi bazuen, Josek esaten zion gizon hari haren izenean zenbat kalitxa zeuzkan. Gizona basora joaten zen pertsona bera ikusi ere egin gabe, gorputzeko denak kentzea lortzen zuen.
B02 00:02:22
00:10:00
herri sendagintza, kontakizuna Purik artrosia zeukan eta beste batek esanda Logroñora joan zen Aita Marcelino ikustera komentu batera. Ezin zituen besoak ere jaso. Berarengana sartu zen eta gizonak eskuak gorputzetik pasatzen zizkion ukitu gabe, gora eta behera. Sentitu zuen bakarra eskuak sabeletik pasatzean sabela gora eta behera egiten ziola. Orduz geroztik ez du inoiz minik gehiago izan.
B03 00:10:00
00:19:30
berbena, sendabelarrak: pasmobelarra Joantxorena da etxearen izena. Eztarriko mina kentzeko pasmobelarrak hartzen ditu. Abuztutik udazkenera ateratzen da. Infekzioak kentzeko ere balio du. Kamamila bezala egiten da eta kolore berdina ateratzen du. Batzuek goizez eta beste batzuek gauean hartzen dute. Berbena udaberrian eta udazkenean ateratzen da. Enplastoa egiteko, dena txikitu, irakiten jarri, hiru baratxuri olioan bota doratu arte. Arrautzaren zuringoa irabiatu eta olio, baratxuriak kenduta, eta berbenarekin nahastu. Trapu batean jarri, eta ona da eztarri mina eta sinusitisarentzat. Giltzurrunetarako belarrak. Misiolari batek Indiatik ekarri omen zuen eta Arbizun bakarrik omen dago. "Hierba de oro" deitzen diote. Gustu ona omen dauka.
B04 00:19:30
00:24:20
denetarik, etxea: izenak Denek ezagutzen duten zenbait jenderi buruz ari dira. Etxeen izenak aldatzeko ohitura berria. Adina eta osasuna.
B05 00:24:20
00:25:45
sendabelarrak: mihura Tentsioa jaisteko mihura ona da.
B06 00:25:45
00:28:28
arrautza- huts usaidun ur, herri sendagintza, zuhaitza: karraskila Altsasun larruko mina sendatzeko badago iturri bat, arrautza usteleko ura ematen duena. Bainuak ere bazeuden, baina itxi egin zituzten. Karraskila tripako minentzat da.
B07 00:28:28
00:31:50
kontakizuna Cesarrrek, hemeretzi urtetako mutil batek aldarte txar bat izan zuen goizeko ordu bat t´erdietan. Iruñera eraman zuten baina ez zioten ezer ere ikusi. Bueltatzerakoan galderak egiten dizkiote lozorroa izan zitekeelakoan. Ez da konturatu ezertaz. Iruñeko medikua ailegatu zenean esnatu zen, ordura artekoaz ez da oroitzen. Ez dirudi lozorroa denik. Bere anaia txikiak ikusi zuen lehenengo. Bitsa botatzen zuen ahotik, besoak bortizki mugitzen zituen eta ahotik itotzen arituko balitz bezalako zaratak ateratzen zituen. Beraiek, medikua eta apeza, ailegatzerakoan konorterik gabe bezala zegoen. Medikuak eskua hartu zionean pultsua hartzeko ireki zituen lehenengo aldiz begiak.
B08 00:31:50
00:33:07
herri sendagintza Bere osabari odoluzkiak nola sendatu zizkioten. Zurezko aulki bati zuloa egin eta azpian belar batzuk erretzeko esan zioten. Eta sendatu egin zen. Beste behin gizon berari Gerran eskumuturra mugitu ezinik gelditu zen. Joserengana joan eta sendatu egin zuen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SD-004b-B 33:23