Fitxategiak

Fitxategiak

Dialektologia

D-005

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Pedro Aleman Etxenike (Amaiur, 1905)
  • Ikertzailea: Sahats Aleman Sadaba
  • Gai nagusia: Gaztagintza
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:04:10
elikadura: gazta Gazta egiteko prozesua: esnea kaikuan jaso, pago hostoz eginiko irazki batetik pasa garbitzeko, oihal batetik pasa garbitzeko ere, gatzarriarekin nahastu zaporea emateko, malatxarekin nahastu, gatzura kendu. Zimitzan (zulodun ontzia) esne gatzatua sartu eta itzuli. Behin gogortu eta gero, ohol batzutara ateratzen zen. Bertan zortzi bat egun lehortzen jarri eta gatza eman ondoren beste pagozko ohol batzutan jartzen da.
A02 00:04:13
00:07:57
sukaldeko tresneria: adatza, sukaldeko tresneria: kaikua, sukaldeko tresneria: ontzia, sukaldeko tresneria: oporra Zurezko ontziak: adatza (15-18 litro), kaikua (2-8 litro), oporrak (1-2 litro). Gazta egitekoak: malatxa (gaztanbera nahastekoa). Zimitza (gazta moldea, beheko partean zuloak dituena). Kartola (bi makil bi bururekin, gazta zapaltzeko erabiliak).
A03 00:07:57
00:09:58
elikadura: gatzura , gatzugai, elikadura: zenberena "Gatzura" (gatzugai) eta "zenberena" zer diren eta zertarako erabiltzen ziren.
A04 00:09:58
00:10:58
elikadura: gatzagia "Gatzagia" zer den: axuri txikiaren urdaia, esnea gatzatzeko erabilia.
A05 00:10:58
00:00:00
elikadura: esnea lapastu, pikorkatu, elikadura: esnea mindu, elikadura: gazta, gerrena Gaztaren tamaina: esnea jasotzen zen sasoiaren araberakoa. Gazta egiteko garaia: urte osoa. Behi eta ahuntz esnez ere egiten ziren gaztak. Gazta jateko garaia: behin gazta gogortu dela. "Gerrena" (punta zorrotza duen makila, erretzeko erabiltzen dena) hitzaren azalpena. Gaztaren tenperatura. "Esnea lapastu edo pikorkatu" eta "esnea mindu" esaeren azalpena.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
D-005-A 14:54
Dokumentua Edukiera Materiala
 D-005 4.8 MB Transkripzioa