Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-038

  • Grabazio data: 1993-04-02
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Cándido Narváez, Julia Goyenaga, Asunción Arce.
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Galdeketa eta hizketa librea: lexikoa, esapideak, esaera zaharrak, Ultzamako eta inguruko hizkerak, antzinako usadioak, tratamenduak (hiketa, beroriketa).
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:05
denetarik San Lazaro bezperan beltzez janzten ziren.
A02 00:01:05
00:07:43
esaera zaharrak Esaerak: Irauliak (pastuak), "ikurka-makurka egin du goldatzea", bistatu, "begi emanik dauzkat niretakoak", "elur urte patxaran eta gari urte", "umeak hazi eta nekeak pizi", "arpelarra lorean ardiak gosean, arpelarra igartzen ardiak asetzen", "aztaka-aztaka dabil", "txeraturik nago", "bi etxe horiek elkarri daokala".
A03 00:07:43
00:12:29
euskara: euskalki desberdinak Inguruko euskara desberdinak.
A04 00:12:29
00:14:10
esaera zaharrak Esaerak: "Ortziraleko eguna, nola argitu hala iluna", "Jainkoaren pasa", "Ez duguna baginu emain genizun gosaltzera, txerria hil baginu emain genizun gosaltzera, ogia izan baginu eman genizun gosaltzera", "txikia banintzen handia banintzen apirilen lorea nintzen", "txikia banintzen eta handia banintzen maiatzean burutu nintzen" (garia da).
A05 00:14:10
00:16:06
nekazaritza: garia Gariari buruz ari dira.
A06 00:16:06
00:27:08
esaera zaharrak Esaerak: "Nola etorri hala joan", " etxe hori errekara doa", "zorri berpiztuak, bi hozka egiten du", "elurrak ixten ditu atariek". "Bizi nahian, bizia galdu", "hire leihotik begira ezak lehenik barrena". "Sasia maldan alde", "burugabeak txapelik behar ez", "sudur pean bai zuk indarra", "ipurdian harrotuko dizut", "hik nahi dituk zopak eta kilik/purrut", "lehenik parra egiten bazuen ere, harresik egin zion hautsek arrauts", "atarianen baratil paratuko du horrek"(?). "Hor dabil hinku-manku", "lastorditurik dago gizon hori", "kuku kuku Sanpedrotarako mutu", "nunu makila urte, hartu urte", "norata eguzki harata beroki", "bart zer perretxiko harrapatu zenuen", "ez-baietan nago nola den hori". "Ahuntzen eztula eta hik erraten duena biek bat dituk/berdintsu", "San Markos kazkabarra agoan".
A07 00:27:08
00:28:08
denetarik Belateko Ama Birjina. Aste Santuko eguraldia.
A08 00:28:08
00:30:33
esaera zaharrak "Erraiok, erraiok beharrien hegalera", "hatsa izaki gure bizia", "zuriak eta beltzak/gorriak aditu ditu horrek", "Jainkoa siestan zegoela aizkoraren jutearekin egina haiz"(norbait oso itsusia denean).
A09 00:30:33
00:33:23
kontakizuna Berueteko hiru anaiek egin omen zuten "Jainkoa siestan zegoela aizkoraren jutearekin egina haiz" esaerak esaten zuena, baina hauek lapurtzeko asmoz. Lantzen ere hil zuten bat.
A10 00:33:23
00:41:35
esaera zaharrak "Taxu eman dio" (ulertu du), "betiko etorri zenak ere, joan behar zuela esan zuen" (presa duen norbaiti), "gibelaundi" (pertsona lasaiari), "itsu-patsu denak batsu", "batek kanta, besteak kanta, deabruak dantza", "zure galtza kordak izanen du korapilo hori" (zuk izango duzu akats hori), "ez dio sakelako odolak irakin", "potzo-potzo dago" (mozkorturik), "kuli-kulika gabiltza"(lan gutxirekin), "gure etxeko andreak nongo, gure aireak hango", "Auzako zokoan laino, bihar denbora sano", "galtza beti ipurdi", "otsailean ereina oloto, martxoan ereina olo, apirilean ereina olotto", "Erramu egunean zer haize, urte guzian haize hura".
A11 00:41:35
00:42:29
denetarik, gramatika: lexikoa Guraizeei nola esaten dieten leku desberdinetan: bertan piruxak esaten diete.
A12 00:42:29
00:47:49
esaera zaharrak "Antxu txikia beti bildots", "San Markos kazkabarra agoan dago", "leizea baino ilunago dago", "patxaran urte irin/elur/gari urte", "inork ez dit isilaraziko lekeda hau", "norata ezkurra harata txerriaren muturra", "hori bere eleketatik ez da ateratzen".
B01 00:00:00
00:02:28
esaera zaharrak "Lastorditurik/aotaturik dago gizon hori", "nahiz kalma balego modu ona lehengo donadoena", "nor nolako, lagunak halako".
B02 00:02:28
00:06:18
esaera zaharrak, sinesmenak Sineskeriak: Txikitan sorginak bazeudela esaten zieten. "Zakurrak urubia egiten badu norbait laster hilko da". Hau ez zuten sinisten bertan. "San Juan egunean siesta egiten duena urte guzian ez da loz asetzen". Esaera: "San Juan egunean argitu orduko iluna".
B03 00:06:18
00:07:10
gaixotasuna: kalitxak Kalitxak kentzeko: hari batekin lotu eta tira egiten zuten. Esaten da Eltzaburuko iturriko ura ona dela horretarako. "Orate frates fuera verrugates" esaten zuten.
B04 00:07:10
00:08:55
denetarik Erresidentziaz eta gizonekiko emakume kopuru proportzioaz hitz egiten dute.
B05 00:08:55
00:09:35
gaixotasuna: kalitxak Txikiak zirenean "Orate frates fuera verrugates" esaten zuten.
B06 00:09:35
00:10:20
esaera zaharrak, kandelerio Apaiza argizaria pizturik ateratzen denean, elizara itzultzerako hiltzen bada, negu hondarra gaiztoa izango delakoa ez zuten ezagutzen, baina bai "kandelera bero, negua joan da bero; kandelera hotz, negua joan da motz" eta "Kandelera bero, negua heldu da gero".
B07 00:10:20
00:12:28
sinesmenak, txerri hilketa, zuhaitza Zuhaitzak noiz moztu: ilargi zaharrean. Egurra egiteko ilargi berrian moztu behar zen. Txerria hil, ilargi zaharrean egitea zen hobe.
B08 00:12:28
00:13:19
animaliak: erleak, sinesmenak Lehen erleak etxean izaten ziren eta etxeko jauna hiltzen zenean erleei kontatzen zitzaien, hitz egiten baitzitzaien.
B09 00:13:19
00:18:49
gramatika: tratamenduak Txakurrei hiketan egiten zieten. Batek zuketan egiten zien. Besteak erdaraz. Katuei erdaraz. Hiketan anaiak eta lagunak aritzen ziren. Senar-emazteek zuketan egiten badute ere normalean, zenbaitek hiketan egiten dute. Gizon batek gehienetan neskei zuketan egin die. Badirudi bertan hiketa mutilen artekoa dela gehienbat.
B10 00:18:49
00:21:20
denetarik Zenbait jendek euskaraz dakiten ala ez hitz egiten dute.
B11 00:21:20
00:27:02
esaera zaharrak "Otsoak bere haragitik ez du jaten", "eroak ez du harririk bere teilatuan botatzen", "etxeko sua etxeko hautsez estali", "ur urte, elur urte", "zer ikusi hala ikasi", "barrideko etxea urrez, hurbildu eta lurrez", "urrutiko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau" , "nola ibil, hala fin", "adixkidesa eta kontua garbi", "arotzaren etxean, pala zurez", "jende pobreak, neke doblea", "erran zaharrak gezur gutxi", "eguzki eta euria azerien bodak", "Mezkiritz eta Olondritz gari gutxi, ur anitz", "Eltso karrika luze eta diru mantso/faltsu".
B12 00:27:02
00:32:10
esaera zaharrak, herri, herriak Herri bakoitzekoek duten goitizena. Herri bakoitzeko esaera: "Eltzaburu, eltzea/konporta bete zorri buru", "Auza kaka egiteko ez da gauza", "Alkotz, artoa hotz", "Arraitz deskargaitz", "Zenotz txerri puzten motz", "Lizaso ipurdi laxo", "Urritzola, zapeta zola", "Gorrontz eta Olano biak hermano", "Gorrontzen hartzeko, bere burua galtzeko" (ezin kobratu).
B13 00:32:10
00:33:32
jolasa: kuriketan Nola jolasten zuten kuriketan.
B14 00:33:32
00:35:50
San Joan gaua San Joan bezperan suak egiten zituzten eta salto egiten zuten bitartean esaten zituztenak: "Sarna fuera San Juan bezpera minak eta gaizkiak fuera", "San Juan bezpera, kaikupera, onak barnera eta gaiztoak kanpora". Menditik ekartzen zituzten adarrak: iratzea, lizarra, elorria. Ganbaran uzten zuten lehortzen eta hurrengo urtean haiek erretzen zituzten. Horiek bukatzerakoan belarra erretzen zuten.
B15 00:35:50
00:38:55
ohiturak Erramu egunean bedeinkatutako sagar makilez eginiko gurutzeak Gurutzen Santuaren egunean jartzen ziren etxeko ateetan, soroetan sagurik ez izateko.
B16 00:38:55
00:43:02
abestia Abestiak: "Arre, arre mandoko", "Kukurruku". Umeak lokartzeko kanta.
B17 00:43:02
00:44:20
eguna: errege bezpera Errege bezperan errege eta erregina nor izango zen erabakitzen kartak banatuz eta beraiek emango zuten txokolatea. Joareekin ateratzen zen errege bezperan.
B18 00:44:20
00:47:50
ezkontza Ezkondu aurreko asteburuan mutilei afaria ematen zieten. Lehen ezkontzak asteazkenetan izaten ziren. Argitu baino lehen ezkontzen ziren. Beste batek etxean egin zutela bazkaria eta gaua bitartean izan zela dantzaldia dio. Jendea oinez joaten zen. Galak ateratzera ez ziren senar-emaztegaiak bakarrik joaten, amarekin baizik.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-038-A 47:55
I-038-B 47:53