Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-055

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: A. Hizketa librea: Ultzamako hizkeraren gorabeherak, hizkeren arteko aldea; tratamenduak (hiketa, zuketa); gertakariak. Galdeketa: aditza, deklinabidea, lexikoa.B. Hizketa librea-galdeketa: esaera zaharrak, lexikoa.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:10
istripua Erori egin zen elizatik irtetean eta buruan eta saihetsetan hartu zuen mina.
A02 00:01:10
00:05:10
euskara Iruñean urtez egon bada ere, euskara beti mantendu izan du. Eltzaburun eta Auzan euskara asko hitz egiten da. Aita Iraizotz eta ama Donamariakoa ziren, baina berak Ultzamako euskara egiten du. Inguruko herrietako euskararekiko ezberdintasunak.
A03 00:05:10
00:09:12
gramatika: tratamenduak Euskaraz hiru tratamendu daude eta ezberdina da gizon ala emakume batekin hitz egiten bada. Orain hiketa gutxi erabiltzen da, gehienbat zuketaz egiten da. Guraso, maisu eta apaizari beroriketan egiten zitzaien.
A04 00:09:12
00:24:15
gramatika: aditzak, gramatika: sintaxia Nik haurrari goxoki bat eman diot, guk haurrari goxoki bat eman diogu, nik asto anitz izan ditut, nire anaiak bost behi saldu ditu, nik hiru liburu ekarri ditut, utz iezaiozu hori egiten, ogia erostera noa, artoa ereitera joan dira, zutaz anitz oroitzen naiz, zure txoriez oroitu naiz, horrek ez du ogirik erosi, ez da etxera etorriko, nik hiru mota xixa besterik ez dut jaten, irten besterik ez du egin, etorri al da zure laguna?, zure anaiak egin al du lana?, nik badakit josten, seme bat Amerikan dut, nire semeek argazkiak dituzte, zure lagunak hemen daude, hemen ez dago nahi duzun ezer, nire semeak bizilagunari lagundu dio, etxera lagundu du, afaldu duzu?, nire txakurrak artaldeari jarraitzen dio, nik ez dut maisuak esaten duena jarraitzen, bizilagunek deitu naute, Pedrok ez nau ikusi, asko hitz egin dugu, gerrak oraindik badirau, urak irakin du, joan beharko duzu, bihar Donostiara joan nahiko duzu, bihar ezin izango zara joan, gezurra esan diot aitari, sagar hau nire osabari eman diot, beti dabil herrietan barna paseatzen, ikusiko gara, atzo elkar ikusi genuen, lanean arituz ikasten da, etorriko den uste duzu?, gizon askok gauza bera ikusi dute, hori bezalako auto bat erosi dut, bost litro baino gehiago erosi ditu.
A05 00:24:15
00:30:40
denetarik, euskara Ez zuten Igoara joateko ohiturarik. Ilarregi, Auza, Larraintzar, Alkotzera... joaten ziren. Ni "aperretxia" naiz horretako (niri asko gustatzen zait hori). Euskara batua eta euskara ezberdinak. Egozkue eta Leazkueko euskara Lantzeko euskararen antzekoa da.
A06 00:30:40
00:34:35
inauteriak Lehen jendea ez zen Lantzeko Inauterietara joaten. Herrian ospatzen zuten Inauteria. Gizonak ibiltzen ziren etxeetatik puskak biltzen eta gero herriko tabernan afaria egiten zuten. Emakumeek, berriz, ilunezkilekin batera etxera joan behar zuten. Jaietan ere ordu santuan "hora santa", gaueko errosario orduan, etxean egon behar zuten. (33.30") Baserriak.
A07 00:34:35
00:39:20
gramatika: deklinabidea Hau semeari eman diot, eman iezaiozu hau nire semeari, eman iezaiezu hau semeei, ez dut semerik, zein semerena da ator hau?, zure semearen ilea beltza da, zure semeen lagunak etorri dira, zein semerekin joaten zara mendira?, zenbat semekin lan egin ohi duzu?, pozik nago nire semearekin, pozik nago nire semeekin, semearentzat, zein semeri buruz ari zarete hizketan? Zein etxetan lapurtu dute?
A08 00:39:20
00:48:20
kontakizuna, lapurketa Gerendiaingo zahar etxean lapurtu zuten Astelehen Santu eguerdian. Etxea konpontzen ari zirenez, atzeko aldea irekita zegoen, izkineko igogailua hartu eta bigarren solairura igo zen emakumeak behekoan bazkaltzen ari zirenean eta geletara sartu zen. Apaiz gisa jantzitako gizon bat izan omen zen. Hiru aldiz joan omen zen ordurako, leku pobre batetik zetorrela esanez. Lapurren kontuak. Berueten ere baziren lapurrak. Ijitoek oiloak lapurtzen zituztela esaten zen.
B01 00:00:00
00:03:55
esaera zaharrak "Kandelero bero, negua heldu da gero. Kandelero hotz, negua joan da motz". "Arrats gorri, bihar eguraldi" (hurrengo egunean eguraldi ona). "Axerien bodak" edo "Jainkoenpasa" (ortzadarra).
B02 00:03:55
00:06:59
gramatika: fonetika, gramatika: lexikoa Opatu (aurkitu), danborra. Orduko musika, txistua eta tanborra zen eta bestetik soinua. Esnea, izeba, otarrea.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-055-A 48:21
I-055-B 06:59