Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

N-068

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Teófilo Eseberri
  • Ikertzailea: Nerea Eseberri Barace
  • Gai nagusia: Hizketa librea: mendiko bizibidea, oihanzain Iratin, Marokon gerrakoan, euskararen galera.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:07:00
ogibideak: basozain Mendian lan egiten zuen, oso bizi gogorra zen hura. Negu asko eman zituen mendian, herrira jaitsi gabe. Hirurogeita bost urte izan arte bizi izan da mendian. Gero herrira jaitsi zen bizitzera. Pagoak markatzen zituen gero bota zitzaten eta botatzen zituztenean begirale ere egoten zen. Mendian bizi izan zen bere familiarekin basozain zegoen bitartean.
A02 00:07:00
00:09:17
Eguberriak, txanponak Bera haur zelarik zegoen dirua eta txanponak. Eguberritan ez zegoen ez Olentzero ez eta Erregerik ere. Errege bezpera egunean zintzarriarekin ibiltzen ziren haurrak kalean.
A03 00:09:17
00:10:25
dirua, kontakizuna Bera basozain zegoela, igandetan ere, eguerdia arte egin behar zuten lan. Abuztuko Ama Birjinaren egunean dirua nola eskatzen zuten.
A04 00:10:25
00:13:30
euskara, Gerra, kontakizuna Hiru urte eman zituen berak Gerran. Marokon eta Espainian egon zen bera. Ezin zen euskaraz mintzatu, kartzelara joan zintezkeen. Don Salvador Napal apaiza izan zuten beraiek herrian eta emakumeei, gizonik ez baitzegoen, euskaraz hitz egitea bekatu zela esaten zien. Eta denek egiten zuten negar, ez baitzekiten erdaraz mintzatzen.
A05 00:13:30
00:14:20
denetarik Bere adinari buruz ari dira.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
N-068-A 14:26