Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-018

  • Grabazio data: 1990-7-18
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Mikaela Berasain
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: A: hizketa librea (familia, herria, usadio zaharrak: txerria).B: galdeketa (lexikoa); hizketa librea (euskara, usadio zaharrak: artoa).
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:09:37
denetarik, istripua, kontakizuna Bilobak emakumeei buruz hitz egiten du, oso langileak direla esanez. Behiak. Beste batek izan zuen istripua.
A02 00:09:37
00:15:40
herri sendagintza, ogibideak: hezur konpontzailea Hezurrak konpontzen zituen emakume bat zegoen Auzan. Berak baino lehen bere amonak egiten zuen eta badirudi Ameriketan ikasi zuela. Denek ez zuten begi onez ikusten eta kartzelan ere egon zen. Sasondo etxekoa zen emakume hura. Lehen morroiak eta neskameak bazituzten ere, gero saldu behar izan zuten. Orain taberna eta jatetxea da.
A03 00:15:40
00:17:21
oinetakoak: eskalapoiak Zapatak txikiak zituztenek aurreko aldea ireki egiten zieten. Eskalapoiak.
A04 00:17:21
00:19:55
ogibideak: albaitaria Orreagaren ahizpa albaiteroa da. Beste zenbait albaitero.
A05 00:19:55
00:21:28
euskara Auzan euskara galtzen ari da. Apezarekin euskaraz egiten zuten.
A06 00:21:28
00:22:17
dantzari Bilobak dantzaria izan behar zuela eta hasi zen dantzan, baina utzi egin zuen. Ona zela zirudien.
A07 00:22:17
00:23:15
gramatika: hiketa Bertan hiketaz egiten dute senideen artean.
A08 00:23:15
00:27:30
txerri hilketa Txerria hil dute etxean beti. Festa baino lana zen gehiago tripotxak egiten. Lehenengo txerria hil. Tripotxak eta txistorrak egin eta gero tripotak eta esteak txistorra txikituz bete. Gibelak eta jaten zituzten. Lukainkak ere egiten zituzten. Orain ia, txistorrak bakarrik egiten dituzte. Birikak haltsarrekin betetzen ziren. Txerria zatitan moztu eta gatzetan edukitzen zuten hamabi bat egunez. Gero atera eta lehortzen uzten zuten. Euliek jan ez ditzaten badaude orain zaku batzuk bertan zatiak sartzeko. Higitzearekin lortzen da odola ez gogortzea tripotxak egin ahal izateko.
A09 00:27:30
00:30:52
gorua, ogibideak: gorularia Errokan haria egiten zuten. Muiloa lehortu eta gero ematen zitzaion zaborra kentzeko. Gero errokatu (haria egin) egiten zuten. Ohialgileari eramaten zioten eta ohiala egiten zuen beraientzat.
B01 00:00:00
00:06:00
denetarik Beraien arteko aurkezpena. Lanean ibili dira beti, ez dute ikasi. Adina. Beraietako bat apezarekin (Emilio Goldarazena) egon zen urte askoz. Gazteena kalera ateratzen da, bestea normalean ez. Meza telebistan ikusten du eta etxera etortzen zaio apaiza komunioa hartzeko.
B02 00:06:00
00:12:14
gramatika: lexikoa Atsotitza, enborra, buztana, hezurra, txungurra, zarata, zaindu, galtzerdiak, makurtu, udazkena, añimarro, zilarra, burnia, uztaila, uda, pikua, neurtu, erlojua, odeia, etxea, luzea, semea, haizea, fedea, jendea, urtea.
B03 00:12:14
00:16:30
gramatika: deklinabidea, gramatika: izenordainak, gramatika: plurala Hau nirea da, hau zurea da, hau gurea da, ogia, argia, gorostia, garia, janaria, gosaria, belarria, bekaina, begia, betazalak, besoa, ukondoa, ezpainak, ahoa, leihoa, eskua, burua, negua, larrua, eskuak, besoak, ahoak, leihoak, goizean, mahaian, etxean, kalean.
B04 00:16:30
00:17:55
denetarik, euskara, familia: bilobak Bere bilobei buruz ari dira. Etxean denek hitz egiten dute euskaraz. Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek ez ziren eskolara joan, baina irakurtzen badakite.
B05 00:17:55
00:19:30
bizimodua Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek eskolatik atera eta lan egin behar zuten. Irakurtzen badakite, baina ez dute beste ikasketarik.
B06 00:19:30
00:22:30
denetarik Josu biloba sartu eta berari buruz eta berarekin aritzen dira. Arantzara joaten da eskolara eta euskaraz oso ongi egiten du. Zortzi urte ditu eta guraso biak euskaldunak ditu.
B07 00:22:30
00:24:35
eskola Eltzaburura oinez joaten ziren eskolara. Motxilan janaria hartu eta hara joaten ziren goizez eta arratsaldez eskolara. Geroago egin zuten eskola Auzan. Zenbait herritatik joaten ziren bertara oinez.
B08 00:24:35
00:26:27
jaiak Senideak zituzten herrietako jaietara joaten ziren. Argizariak eramaten zizkieten senideei. Jaietan lan handia izaten zuten etxean.
B09 00:26:27
00:30:05
Elikadura: artoa, elikadura: ogia, labea Sukaldea dagoen lekuan lehen ogia egiteko labea zegoen. Txapan artoa egiten zuten: txapa ongi garbitu eta artoa jarri. Gero hautsarekin tapatzen zuten.
B10 00:30:05
00:30:50
erroka Errokan egiten zuten haria.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-018-A 30:56
I-018-B 31:01