Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-041

  • Grabazio data: 1995-1-21
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Ceferina Iribarren
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea: etxea, etxeko lanak, familia, euskara.Galdeketa: lexikoa, deklinabidea, aditza, izenordainak, perpausa.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:04:20
bizimodua, eskola Eskolan euskaraz berrogeita hamalau haur zeuden matrikulaturik sei eta hamalau urte bitartekoak. Denak gela berean zeuden. Beraiek ez ziren Frantzia aldera joaten gaztetan. Beraien bizimodua aziendak ziren.
A02 00:04:20
00:07:25
txerri hilketa Txerria hiltzen zuten: ez zen kanpoko jenderik joaten: txerria hil, odola hartu eta iratzeekin erre egiten zuten. Gero garbitu teila zati batekin eta ur beroarekin, eta tripak atera. Tripotak banatzen zituzten. Jadanik ez dute txerririk hiltzen.
A03 00:07:25
00:09:20
inauteriak Inauterietan, mutil koxkorrak etxez-etxe joaten ziren puskak biltzen. Baina duela urte asko ez dutela egiten. Oraingo gazteek ez dute ezagutu.
A04 00:09:20
00:15:30
euskara Gaztetan neskekin elkartzen zen jostera, baina beste inork ez zekien euskaraz eta erdaraz aritzen ziren. Bera gaztea zenean, herria jadanik ez zen euskalduna. Ama bertakoa zen eta ez zekien euskara askorik. Aitak ongi zekien, Eugikoa zen. Hiketan ez zuten egiten. Erron erdaraz egin behar zuten eskolan. Euskara ikasi duen zenbait jenderi buruz. Eugira joaten ziren beste herritara baino gehiago.
A05 00:15:30
00:22:05
gramatika: fonetika, gramatika: lexikoa Mezkiritz, Ardaitz, Itoitz, zerua, mundua, burua, begia, itxusia da, atea, oso altua izan naiz, haizea, besoa, ahaideak, sugea, lepoa, atera, ez dut batere gogorik, goxokiak izkutatu ditut, liburua erori eta lurretik jaso zuen, izkutatu, ortzi, seme bat etxerako utzi dute, atean gelditu dira barrura sartu gabe, diru guztiak semeentzat utzi dituzte, hartu, aurkitu (harpatu), odeiak, ikusi, ezagutu, eman, gizonak, emakumeak, biluztu, anaia, behiak, artzaina, urdaia, bahea, ortzadarra (Jainkoen pasa), gaua, piztu, pakea, pozik nago, jauna, ordaindu, ijitoa, joan.
A06 00:22:05
00:23:10
euskara Inguruko herrietako euskararen desberdintasunak.
A07 00:23:10
00:30:00
gramatika: deklinabidea, gramatika: erakusleak, gramatika: fonetika, gramatika: lexikoa Lau, saskia, ostirala, beste bat, estea, osteguna, mutila, zikina, ilarra, hilabete bat, mila pezeta, sorgin bat, ilea, iloba, gizonak hau egin du, gizonek hau egin dute, apaizak meza eman du, apaizek meza eman dute, semeak lanak egin ditu, semeek lanak egin dituzte, semearekin etorri naiz, semeekin etorri naiz, banoa etxera, nora zoaz?, semeari sagarra eman diot, semeei sagarra eman diet, neskari hau eman diot, neskei hau eman diet, etxe hau txikia da, gizon hori altua da, neska hori polita da, honek egia esan du, mutil hura gaiztoa da, etxe hauetan hotz egiten du, gizon honek asko lan egiten du, herri honetan jaio nintzen, zelai hura gurea da, soroa (plentza), alorra, belardi (soroa).
A08 00:30:00
00:32:15
euskara Aitak erdaraz ari zirela entzuten bazien beti esaten zien euskaraz egiteko, eta baita beraiek egin ere. Zilbetiko euskarak Erroko euskararekin antza gehiago izango zuen Eugiko euskararekin baino.
A09 00:32:15
00:39:00
gramatika: aditzak, gramatika: izenordainak, gramatika: sintaxia Txakur hau hura baino handiagoa da, hauek gu baino handiagoak dira, ilobek asko maite naute, horrek urrutitik ikusi nau, anaiak ekarriko gaitu autoan, zaplasteko bat joko dizut, sorbaldan ekarri gaituzte, zuek txakur bat duzue, txerria, txoria, mendia, oihana, gauzak ongi egiten dituzte, zuk diru asko gastatzen duzu, badirudi euri asko egingo duela, nik oso ongi ikusten dut, zuk oso ongi ikusten duzu, berak oso ongi ikusten du, guk oso ongi ikusten dugu, zuek oso ongi ikusten duzue, haiek oso ongi ikusten dute, ikusiko dugu elkar, nik oso ongi ikusten dut neure burua ispiluan, beraiek ardo asko edaten dute, nik neuk egingo dut hori, zuk zeuk egingo duzu hori, berak egingo du hori, guk geuk egingo dugu hori, zeuek egingo duzue hori, beraiek egingo dute hori.
A10 00:39:00
00:44:40
gramatika: aditzak, gramatika: sintaxia Lan asko egiten zuten baina pozik bizi ziren herrian. Beheitik, ganbara, sabaia, zolua, zuloa. Amak berak egingo dituela lanak esan digu, ni etxean geldituko naiz, fruta merkatuko da, bihar garia bilduko dugu, etxera lagunduko zaitut, gauza izugarria gertatu zitzaion. (43.35") Niri loreak gustatzen zitzaizkidan, zuri gustatzen zitzaizkizun, horri gustatzen zitzaizkion, guri gustatzen zitzaizkigun, zuei gustatzen zitzaizkizuen, haiei gustatzen zitzaizkien.
A11 00:44:40
00:45:40
gramatika: aditzak Guk egin dezakegu hori, zuek lore asko zenituzten.
A12 00:45:40
00:48:00
eguraldia: elurteak Eguraldia. Ardi eta bordak. Gaztetan elurra egiten zuenean han isolaturik gelditzen ziren.
B01 00:00:00
00:04:55
denetarik, herria Ogia etxean egiten zen zortzi egunetan behin. Orain herrian jende gutxi bizi da eta zaharrak dira. Bertako batzuei buruz.
B02 00:04:55
00:05:30
gramatika: erakusleak Hauek egin dute, gizon hauek zelaira doaz.
B03 00:05:30
00:06:45
denetarik Berak ardia hil ez badu ere, tokatu zaio konpontzea.
B04 00:06:45
00:07:46
erlijioa: San Joan San Joan egunean bedeinkatutako belarrekin hurrengo urtean sua egiten zuten eta saltatu egiten zen "sarna fuera" esanez.
B05 00:07:46
00:12:15
denetarik, kontakizuna Gauza arraro eta sorginkeria kontu bitxirik ez du herrian gertatu denik entzun. Gerra garaian makiak oihanean ikusi omen zituzten baina herritik ez ziren pasatu. Samaniego medikua joaten zen herrira. Bere anaiak Iruñean jaio ziren bere ama gaixorik egon zenez ospitalera eraman zuten. Lehen ume asko hiltzen ziren.
B06 00:12:15
00:19:45
erlijioa: hiletak Hiletak: norbait hiltzen zenean bizilagunak joaten ziren etxera laguntzera. Kutxa egiten zuten. Etxean beti zegoen zura prestaturik. Gauez umeak errezatzen egoten ziren eta "hilortzaileak" deitzen zituzten. Ahaideak zeuden herrietara joaten ziren, hauek hiletara gonbidatuz. Janari handia egiten zen gero. Norbait gonbidatu gabe uzten bazen, istiluak izaten ziren. Hildakoa etxean egoten zen. Lehen denak herrian hiltzen ziren, ez ziren ospitaletara joaten. Gaixoak zaintzeko beharra bazegoen, besteen etxeetara joaten zen jendea nahiz eta ahaideak ez izan. Lanekin laguntzera ere joaten ziren.
B07 00:19:45
00:22:35
erlijioa: apaizak Apaiza "abadian" bizi zen. Zerbitzaria izaten zuen. Orain Ilurdozko apaiza joaten zaie herrira. Berak badu apaiza den iloba bat Gasteizen.
B08 00:22:35
00:31:55
denetarik, euskara Mendia eta oihana hitzen ñabardurak. Eskaratzea, leihoa. Alabaren lana. Ahaide euskaldun batzuei buruz. Kalean euskara entzuten dutenean bueltatu egiten dira.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-041-A 48:09
I-041-B 31:59