Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-056

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Meltxor Bizkarrondo (Etulain). Muñoa (Olague). Pedro Salzeakoa (Olague).
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:40
gramatika: fonetika, gramatika: lexikoa (00:25") Besteak etorri dira, sugea, sugandila, esnea. (01:40") Jeitzi, bost, hainbeste denbora daukat, hazienda, behiak ekartzera joan naiz.
A02 00:02:40
00:03:20
elikadura: esnea Ardiak ere badituzte eta esnea saltzen dute.
A03 00:03:20
00:09:50
gramatika: aditzak, gramatika: ahalera, gramatika: deklinabidea, gramatika: nominalizazioa Hau semearentzat da, denbora gutxi dut, denbora aunitz dut, euri tantaren bat erori da, oihanetik nator, antzina, gibelera, etxe hauetan bero handia egiten du, etxe hauetara noa, gizon hauek onak dira, gizon hauek egurra egin dute, zuek ardo aunitz edan duzue, bihar euria eginen duela uste dut, auto berri bat erosi behar dugula uste dut, apaizak meza oso goiz eman duela uste dut, heldua naizenean kezkarik gabe biziko naiz, oihanera joaten naizenean oso ongi pasatzen dut, nire anaia ikustera noa ospitalera, apaizari egia esango diot, hau oso ongi egingo dut, ardoa botilatik edanen dut, guk hau egin dezakegu, asko jan dezakezu janari asko dago eta, utz iezaiozu nahi duena egiten, ez iezaiozu hori egiten utzi, nahi zuena jaten utzi diot, eman iezaiozu behiari edatez, nahi nuen guztia jaten eman didate.
A04 00:09:50
00:11:46
euskara Ultzaman hitz egiten diren hizkerek antza dute baina Basaburukoa desberdina da. Eugi aldean gazteek jadanik ez dute euskaraz hitz egiten. Gazte zirenean Ultzama aldera joaten ziren gehiago, aita hangoa baitzen.
A05 00:11:46
00:17:50
gramatika: fonetika, gramatika: lexikoa Festa, pagoa, guraizak, bizkarra, haserretu, gurutzea, atera, liburua, animaliak. Sugea, lehendabizikoa, aurkitu, txekorrak, hau,hori, hura, deus ere. Belarra ekartzen dut, ebaki, ikusi, eman, eraman, okakatu, ortzadarra, euria, euskara, ultzitzen ari dira, ultzia.
A06 00:17:50
00:19:50
euskara Bi arreba ditu baina kanpoan daude biak eta euskara galdu dute. Euskararik zailena Basaburukoa da, ingurukoen artean desberdinena.
A07 00:19:50
00:28:30
Gerra Gerra garaian bere kamioia anbulantziatzat hartu zuten. Iruñera ospital militarrera eraman zituen zaurituak. Zenbait jenderi buruz. Nola errekisatu zioten kamioia: telefonoz deitu zuten Iruñean kamioiarekin agertzeko eta herriko beste kamiolariei abisatzeko esanez. Orduan jende gutxik zuen gidatzeko baimena. Lehenengo Behobian, gero Jacan soldadu, Guadalajaran, Madrilen, Leridan, Balaguerren, Bartzelonan, eta azkenik Madrilen egon zen. Permisoak ematen zizkieten etxera joateko. Huesca eta Teruel pare bat aldiz galdu ziren. Etxean emakumeek egiten zituzten lanak, frontekoentzat jertseak egiteaz gain. Olagueko zazpi bat hil ziren.
A09 00:29:20
00:29:35
euskara Frantzian bezala esaten dituzte gauza batzuk.
A11 00:30:35
00:33:45
Amerika, ogibideak: artzaina Ameriketan egon zen artzain zazpi urtez. Jabea amerikarra zen baina andrea bizkaitarra. Oso jende ona zen. Maiordomoa iparraldekoa zen. Beste bi behirekin ibiltzen ziren zaldien gainean.
A12 00:33:45
00:34:45
Frantzia, ogibideak: aizkolaria Ameriketan egon baino lehen Frantzian egon zen sei hilabetez oihanetan. Nagusia Oronozkoa zen. Haren bizimodua eta haziendak.
A13 00:34:45
00:37:35
euskara Inguruko euskara berdinak eta desberdinak. Orain hogeita bost bat bizi dira herrian eta zenbaitek badakite euskaraz. Ulertu denek egiten dute. Beraiek hanka sartzearen beldur dira euskara hitz egiterakoan.
A14 00:37:35
00:38:33
denetarik Katarro txar bat hartu du. Bere izena Meltxor Bizkarrondo da Lopitxenea etxekoa.
A15 00:38:33
00:42:15
nekazaritza: belarrak Belarretako lana nola egiten duten. Behiak eta idi bat dituzte. Nola esaten duen "euria ari du". Lurra oso lehorra dago eta euriaren beharra dago. Belarren inguruan aritzen dira. Aurten aurreko urtean baino fardel gutxiago egin dituzte.
A16 00:42:15
00:43:47
euskara Orreaga lehenago Olaguen egon da eta norekin egon den esaten die. Badaude euskaldunak Olaguen baina euskara asko galdu da.
A17 00:43:47
00:46:40
herria Herrian bi haur daude eta Atarrabiara eramaten dituzte. Ez dago orain eskolarik herrian, eskola zena orain elkartea da. Astean zehar jende gutxi dago baina asteburuetan jende asko joaten da herrira.
A18 00:46:40
00:47:40
gramatika: zenbakiak Zenbakiak esaten hasten da.
B01 00:00:00
00:01:15
gramatika: fonetika, gramatika: lexikoa Lizarrak, haritzak, pagoak, festak, guraizak, sugeak.
B02 00:01:15
00:03:23
animaliak: sugea Suge asko eta handiak daude eta hil egiten dituzte. Ameriketan Kriskitin-sugeei izugarrizko beldurra zien. Zaldiek ere beldurra zieten; ardiek, berriz, ez.
B03 00:03:23
00:07:20
Amerika, ogibideak: artzaina Ez litzateke berriz Ameriketara joango. Dirua irabaztera joaten ziren baina ordaintzen zietena merezita zuten. Hango jendeak ez du ardirik zaindu nahi, behi edo zaldi taldeak nahiago dituzte. Bost egunetan behin ikusten zuten kanperoa eta hori zen ikusten zuten pertsona bakarra, erabat bakarrik egoten ziren. Neguan hotz handia eta udan bero handia egiten zuen. Ekaitzak izugarriak ziren.
B04 00:07:20
00:10:20
herria Etulainen hamabost bat etxe berri egiten ari dira. Etxe bat egiten ari den familia bati buruz. Jende asko egoten da herrian. Jaiak irailean dira.
B05 00:10:20
00:11:10
eguna: asteko egunak Asteko egunak.
B06 00:11:10
00:15:15
herria Juanito Zandiori buruz hitz egiten dute. Bere adina eta etxeko lanak. Herriko neskak. Herriko gazteak eta zaharrak.
B07 00:15:15
00:19:25
istripua, kontakizuna Zuraren makinarekin izan zuen istripua. Ospitalera eraman eta han egon zen hilabete batez hitz egin gabe, konortea galdurik.
B08 00:19:20
00:22:25
denetarik, errepidea Orain istripuz jende asko hiltzen da. Auto istripuak. Olagueko errepidea. Zenbait errepideri buruz.
B09 00:22:25
00:23:10
gerra: soldadua, kontakizuna Barrakoiak non zeuden eta nortzuk egoten ziren. Borrokak izaten zituzten eta horregatik ziegara eramaten zituzten.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-056-A 47:48
I-056-B 23:13