Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-077b

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Iñaki Gaminde
  • Gai nagusia: Galdeketa: batik bat aditza; deklinabidea. Hizketa librea: inguru herrietako euskaldunak...
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:04:30
gramatika: aditzak Ni hemengoa naiz, apaiza urruti bizi da, etorri gara, gurasoak joan dira, hi Iruñekoa haiz, zuek kanpokoak zarete, amak afaria egin dit, dirua eman didate, dirua eman didate, zuek eman didazue, zuk egia esan didazu, hik egia esan dik/din, aitari ogia eman diot, horrek aitari ez dio deus esan, apaizari egia esan diogu, hauek ogia eman diote, zuek eman diozue, alabak gazta ekarri digu, horrek egia esan digu, horiek egia esan digute, ogia gustatzen zait, horri ardoa gustatzen zaio, etxea erre zaigu.
B01 00:00:00
00:07:35
gramatika: aditzak Horiei ardia hil zaie, zuei ardia hil zaizue, zuri semea etorri zaizu, hiri etorri zaik semea, hark ezagutzen nau, haiek ezagutzen naute, zuek ikusi nauzue, zuek ezagutzen nauzue, zuk kotxez ekarri nauzu, zuk ezagutzen nauzu?, hik ezagutzen nauk?, haur horiei esnea eman diet, guk emakumeei ura eskatu diegu, horrek humeei ez die ezer eman, alabak sagarrak ekarri dizkit, haiek sagarrak ekarri dizkidate, haiek giltzak eman dizkidate, zuek giltzak eman dizkidazue, zuk gauza batzuk eman dizkidazu, hik eman dizkik, gauza bat erosi dut, semeak dena jan du, idia saldu dugu, horiek haragia ebaki dute, zuek janaria ekarri duzue, hark ezagutzen gaitu, etxean eduki gaitu, nik ezagutzen zaituztet, nik ezagutzen zaitut, nik ezagutzen haut, ongi nago, atea itxita dago, eserita gaude, umeak lo daude, zu gaixorik zaude, hi gaixorik hago, zuek zutik zaudete, etxera noa, ama kalera doa, gu mendira goaz, umeak sukaldera doaz, nora zoazte?, nora hoa?, nora zoaz?, zuri sagarrak eman dizkizut, zuri giltzak eman dizkizut, hiri giltzak eman dizkiat/dizkinat, piperrak ekarri dizkizuet, hor nabil, gu ongi gabiltza, non zabiltza?, non habil?, non zabiltzate zuek? Piperrak ekarri ditut, honek marrubiak eraman ditu, udareak jan ditugu, horiek ilarrak ekarri dituzte, zuek ekarri dituzue, giltzak erori zaizkit, honi lehengusuak etorri zaizkio, guri intxaurrak gustatzen zaizkigu, horiei zuhatizak erre zaizkie, zuei zuhaitzak erre zaizkizue, zuri erre zaizkizu, hiri erre zaizkik.
B02 00:07:35
00:09:05
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, iragana Atzo ardoa erosi nuen, horrek saski bat ekarri zuen, guk etxea saldu genuen, horiek txerria hil zuten, zuek ardoa edan zenuten, amari lan bat egin nion, zuri ura eskatu nizun, hiri ura eskatu nian/ninan, zuei janaria ekarri nizuen.
B03 00:09:05
00:11:22
denetarik Txantxa zenbait grabaketaren inguruan. Bertan dagoen emakumeetako bat Berastegikoa da. Hiztunak oso ongi du burua.
B04 00:11:22
00:12:28
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, iragana Arrebak ogia eman zidan, amari egia esan zion, hark ogia eman zigun, haurrei esnea eman zien, guk hari giltza eman genion, guk haiei giltza eman genien, guk haiei egia esan genien.
B05 00:12:28
00:14:28
gramatika: aditzak, alegiazkoa Ni hemen pozik biziko nintzateke, hori gurekin egongo litzateke, gu eseriko ginateke, horiek galduko lirateke, zuek hemen ongi biziko zinatekete, zu hemen ongi biziko zinateke, hi hemen ongi biziko hintzateke, nik arraina erosiko nuke, horrek ardoa edango luke, guk etxea erosiko genuke, horiek erosiko lukete, zuek aitarekin hitz egingo zenukete, hik aitarekin hitz egingo huke, zuk aitarekin hitz egingo zenuke, horri dirua emango lioke, nik horri dirua emango nioke, guk aitari egia esango genioke, hauek haurrari zerbait emango liokete, zuek apaizari egia esango zeniokete, zuk esango zenioke, hik esango hioke.
B06 00:14:28
00:16:38
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, iragana Atzo berandu etorri nintzen, hori goiz heldu zen, gu kanpoan bizi ginen, gurasoak joan ziren, zu oinez etorri zinen, hi etorri hintzen, zuek hemen egon zineten, niri aitona etorri zitzaidan, horri etxea erre zitzaion, guri dirua galdu zitzaigun, horiei behia hil zitzaien, zuri anaia etorri zitzaizun, hiri anaia etorri zitzaian/zitzainan, zuei dena ahaztu zitzaizuen, horiek giltza eman zidaten, amari ogia eman zioten, zezena ekarri ziguten, aitak jaietan ikusi gintuen, horiek ezagutu gintuzten, zuk horri atea konpondu zenion, hik konpondu hion, amonari dirua eman zenioten.
B07 00:16:38
00:18:30
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, trinkoak Nik badakit euskara, guk gutxi dakigu, guk hori badaligu, horiek zerbait dakite, zuek ez dakizue ezer, hemen daukat giltza gordeta, amak ogia dauka, guk ura daukagu, horiek janaria daukate, zer daukazue hor?, zer daukak?, zer daukazu?, hemen daramat janaria, horrek ogia darama, guk txakurra daramagu, zer daramate horiek?, zer daramazue hor?, zer daramak hor?, zer daramazu hor?, hemen dakart janaria, horrek ogia dakar, guk ardoa dakargu, zer dakarte horiek?, zer dakarzue hor?, zer dakarzu hor?
B08 00:18:30
00:20:18
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, iragana Atzo sagarrak ekarri nituen, horrek aranak ekarri zituen, guk oilaskoak ekarri genituen, horiek tipulak bota zituzten, zuek ahuntzak ekarri zenituzten, zuk ahuntzak ekarri zenituen, hik ekarri hituen, horri bildotsak saldu nizkion, horiei bildotsak saldu nizkien, zuri giltzak eman nizkizun, hiri eman nizkian, horri giltzak eman nizkion, zuei eman nizkizuen, aurreko egunean erori zitzaizkidan, honi lehengusuak etorri zitzaizkion, guri etorri zitzaizkigun, horiei zuhaitzak erre zitzaizkien, zuri hitz batzuk ahaztu zitzaizkizun, hiri ahaztu zitzaizkian, horri ahaztu zitzaizkion, zuei oiloak hil zitzaizkizuen.
B09 00:20:18
00:21:53
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, trinkoak Nik hitz horiek badakizkit, gauza horiek badakizkit, horrek badakizki zenbakiak, nik badakizkit zenbakiak, guk gauza horiek badakizkigu, haiek badakizkite, hemen dauzkat giltzak, horrek usoak dauzka, ahuntzak dauzkagu, horiek behorrak dituzte, horiek behorrak gordeta dauzkate, hemen daramatzat giltzak, horrek ardiak daramatza, guk daramatzagu, horiek gauza batzuk daramatzate, hemen dakartzat ogiak, horrek gereziak dakartza.
B10 00:21:53
00:23:50
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, ahalera Ni hemen ibil naiteke, hori eser daiteke, etxera joan gaitezke, beraiek etxera joan daitezke, sar zaitezkete, zu sar zaitezke, hi sar haiteke, nik hori egin dezaket, horrek ogia eros dezake, janaria ekar dezakegu, horiek etxea eros dezakete, zuk hori konpon dezakezu, hik hori konpon dezakek, argia itzal dezakezue, horri janaria egin diezaioket, horri dirua eman diezaioket, horrek eman diezaioke, aitari hitz egin diezaiokegu, hauek anaiari dirua eska diezaiokete, zuek eska diezaiokezue.
B11 00:23:50
00:24:27
gramatika: fonetika, gramatika: plurala Alaba, semea, ogia, astoa, eskua, alabak, semeak, astoak, eskuak.
B12 00:24:27
00:25:45
gramatika: aditzak, alokutiboa Alokutiboa: ni ongi nagok/nagon, atea itxita zegok/zegon, gu eserita gaudek/gauden, horiek lo zeudek/zeuden, etxera noak/noan, hori etxera zoak/zoan, gu mendira goazak/goazan, umeak etxera zoazak/zoazan.
B13 00:25:45
00:26:25
euskara Euskara eta erdara nahasian egiten dute. Orain gazteek erdara erabiltzen dute gehiago.
B14 00:26:25
00:29:29
gramatika: aditzak, gramatika: aditzak, ahalera Bagoazke, bagaudezke, horiek badoazke, bera badoake, ni banoake, hi bahoake, zu bazoazke, zuek bazoazkete, gu bagaudeke, horiek badaudeke, ni banagoke.
B15 00:29:29
00:31:10
Euskararen desberdintasunen inguruan. Lehen Ultzaman euskara gehiago egiten zen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-077b-A 4:36
I-077b-B 31:28